ZEHAR errefuxiatuekin kezkatuta dago Kolonbian herritarrek jasaten dituzten lekualdatze behartuengatik eta giza eskubideen defendatzaileei egiten zaien jazarpenarengatik
ZEHAR errefuxiatuekinko zenbait ordezkari Kolonbiatik itzuli berri dira. Han egon dira astebetez, herrialdea bisitatu duen euskal ordezkaritzako kide gisa, bake-prozesuaren ostean bertako giza eskubideen egoera zein den ikusteko.
ZEHAR errefuxiatuekin Kolonbian da, giza eskubideak behatzeko Euskal Ordezkaritzako kideen artean
Eusko Jaurlaritzak, Eusko Legebiltzarrak eta Mugarik Gabe eta ZEHAR errefuxiatuekin GGKE-ek osaturiko ordezkaritza Kolonbian da aurreko larunbataz geroztik, misio batean parte hartzen. Astebetean, hainbat bilera izango dituzte Medellin, Bajo Caucan eta Bogotan, bertako elkarteekin, gizarte-mugimenduekin eta gobernuz kanpoko erakundeekin, besteak beste Organización Indígena Antioquía (OIA) erakundearekin. Azken horretako kide da aurreko urtean Giza Eskubideen Defendatzaileak Aldi Batez Babesteko Euskal Programan parte hartu zuen pertsonetako bat.
Horrelako seigarren misioa da, programan parte hartu duten pertsonei itzuleran laguntzeko ekimen honetan.Hauek dira helburu nagusiak:
- Harrera egin zaien pertsonei eta haien erakundeei itzultzerakoan jarraipena egitea, egoera zein den jakiteko.
- Euskal gobernuak, legebiltzarrak eta elkarte eta erakundeek herrialdean bertan ematen duten laguntza eta babesa ikusaraztea.
- Harrera egin zaien pertsonen erakundeek jasaten dituzten giza eskubideen urraketak salatzea.
- Kolonbiako elkarte-sarearen artean Babes Programaren berri ematea eta zabaltzea.
- FARCekin lortutako akordioak zenbateraino ezarri diren eta ELNrekiko negoziazioa zertan den aztertzea eta behatzea.
- Kolonbian hainbeste indarkeriari eutsi eta bake-bideak proposatzen dituzten talde, erakunde eta komunitateen lanari nazioartean aitortza egitea.
Bisitaren emaitza txosten batean jasoko da, eta txosten hori Kolonbiako, Espainiako eta Euskadiko erakundeei bidaliko zaie.
ZEHAR errefuxiatuekin oso kezkatuta dago herrialde hartan giza eskubideen defenditzaileen aurkako erasoak eta hilketak zenbateraino areagotu diren ikusita. Nazio Batuen Giza Eskubideen aldeko Goi Komisarioaren Kolonbiako Bulegoak emandako datuen arabera, 2017an gizarte- eta politika-mugimenduetako 105 lider eta kide hil zituzten. Akordioak sinatu ondoren FARCeko gerrillak jada utzitako eremuetan gertatu dira hilketa horietako asko; izan ere, Kolonbiako Estatuaren aldetik botere-hutsune bat sortu da eremu horietan, eta legez kanpoko talde armatuek hartu dute lurraldearen gaineko kontrola. Horren ondorioz, orobat, areagotzen ari dira behartutako lekualdatzeak, komunitate askok beren bizilekuak utzi behar izan baitituzte derrigorturik.
ESKUBIDEAK DEFENDATZEKO ESKUBIDEAREN ALDE
Nazioarteko Komunitateak giza eskubideak sustatzeko eta babesteko erabakia hartu du. Estatu guztiek hartu behar dituzte beharrezko neurriak herritar orok eskubide horiek baldintza aske eta seguruetan gozatzeko. Dena den, bizi garen munduan gerra eta diktadura ugari izateaz gain, demokraziak gero eta ahulagoak dira, eta sozietate zibilarentzako espazioak ixten doaz. Oro har, botere- desberdintasun- eta esklusio-asimetriak eta askotariko diskriminatzeko moduak ugaritu egin dira.
Manifestua: Erbestea ezagutu genuen. Babesleku izan gaitezen.
Erbesteratu beharra gizadiaren historiaren parte da. Mundu osoko makina bat pertsona eta komunitatek egin behar izan dio aurre norberaren etxea utzi beharrari, indarkeriatik edo miseriatik ihesi.Izu-laborria atzean utzi nahian baliabide guztiak jokoan jartzea, bizirik irauteko, norberaren bizitza berriro eraikitzeko, beste nonbait eta beste pertsona batzuen ondoan, bakean eta duintasunez, hori guztia giza izaeraren parte da.
ZEHAR errefuxiatuekink “Erbestea ezagutu genuen. Babesleku izan gaitezen” bideoa kaleratu berri du
Ana Mary, Hady, Augustine eta Igor dira protagonistak ZEHAR errefuxiatuekink gaur kaleratu duen bideoan: “Erbestea ezagutu genuen. Babesleku izan gaitezen”. 2 istorio erbesteratuenak eta 2 istorio babes bila etorritakoenak, oso antzekoak ezaugarri askotan: jazarpena, ihesa, leku seguru batera iritsi arteko bidea, beste herrialde batek hartua izatea, eta hamaika sentimendu, hala nola: beldurra, deserrotzea, nostalgia eta itxaropena.
Bizilagunak Kultura askotariko 1.000 lagun bilduko ditu igande honetan Araban
Aurten ere, Bizilagunak ekimena lurraldean bizi diren kultura ezberdinetako lagunak bilduko ditu igande honetan, azaroak 19, familia arteko bazkari bat tartekatzeko. Kasu honetan, aurreko urteko izen-emateak gainditu dira (728 pertsona izanik): 1.000 lagun, 93 bazkaritan banatuta eta 43 nazionaltasun ezberdinetakoak.
Informazioa jaso
Egin zaitez harpidedun gure buletinean, errefuxiatuei buruzko berri guztiak ezagutzeko eta nola lagundu dezakezun jakiteko