Óscar Pasarínek beste erronka bat gainditu du errefuxiatuen alde: 1.000 km 8 egunetan, hiriko zirkuitu batean

Óscar Pasarín ultra distantziako euskal korrikalariak beste erronka bat gainditu du, helburu solidario bat jomugatzat harturik: errefuxiatuek leku seguru batean, indarkeriatik eta miseriatik urrun bizitzeko egin behar duten bide gogorra ikusaraztea.

“La Bilbao Refugio” erronkan egunean 125 km egin ditu batez beste, Euskalduna zubitik Areatzako zubira; hau da, 1.000 km guztira, 8 egunetan. Giro errea eta bero sargoria izan du aurreko astean, baina Óscarrek etsi gabe egin du korrika, eguna joan eguna etorri. Hainbat erakunde eta norbanako izan ditu ondoan, ekimen honetan bidelagun: bere ohiko korrikalari taldea, errefuxiatuek osatua, Ongi Etorri Errefuxiatuak Bizkaia plataformako kideak, Peñascal Fundazioa, Dani Álvarez EITBko kazetaria eta Asier Cuevas 100 km-ko distantziako munduko txapeldunordea, besteak beste.

Erronka gaur goizean amaitu da, “La Bilbao Refugio” izen bereko herri lasterketarekin. 600 pertsona inguru elkartu dira Guggenheim Museoaren zelaigunean, ultra distantziako korrikalariari erronkaren azken 5 kilometroetan helmugaraino laguntzeko eta aho batez mezu hau aldarrikatzeko: “gure hiriak eta udalerriak egiazko aterpe izatea nahi dugu”.

Pasarínek, kirol hutsetik harago, ekimenaren egiazko helburua zein den gogoratu du: “Erronka gogorra izan da, baina merezi izan du, jendeari ikusarazteko nor diren benetako protagonistak: egunez egun beren etxeetatik ihesi atera beharrean diren errefuxiatuak”.

ZEHAR errefuxiatuekin erakundeak antolatu du “La Bilbao Refugio” ekimena eta erronka. Javier Galparsoro presidenteak azpimarratu duenez, “gerrak, gatazkak eta jazarpenak direla medio 65 milioi eta erdi pertsona inguru daude beren herrietatik urrun lekualdatuta, eta legezko bide segururik ez dagoenez, pertsonak beren kabuz iristen dira, bizitza eta osasuna arrisku bizian jarrita”. 

Hauek izan dira “La Bilbao Refugio” lasterketaren laguntzaileak: Eusko Jaurlaritza, Bilboko Udala, Baquè Kafeak, Metro Bilbao, Gizarte Zerbitzu Integratuen Taldea eta DYA.

 

Euskadin 500 asilo-eskaera erregistratu ziren 2016an

Datorren asteartean, ekainak 20, Errefuxiatuen Nazioarteko Eguna dela-eta, beste urte batez, ZEHAR errefuxiatuekink “2017ko Txostena: Errefuxiatuak Espainian eta Europan” aurkeztu du. Txosten horretan, CEARek gaur egungo asilo-krisiaren balantze bat egin du, eta inoizko zifrarik handienak eman ditu: mundu guztian, 70 milioi pertsona inguruk utzi behar izan dute beren etxea, gerren, gatazken eta jazarpenen ondorioz.

Euskal Autonomia Erkidegoan, 2015eko datuekin alderatuta nazioarteko babesaren eskabideak hirukoiztu egin badira ere (163 izan ziren, eta 2016an, 500), oso kopuru txikia dira oraindik, krisi humanitario honen dimentsioekin alderatuz gero; izan ere, Euskadiko biztanleriaren % 0,02 baino ez dira.

Gainera, Javier Galparsoro ZEHAR errefuxiatuekinko presidenteak dioen modura, “Europar Batasunaren hitzarmenak betetzen ez direnez, eta Europara legez eta segurtasunez heltzea ezinezkoa denez, pertsonak beren kabuz etortzen dira; eta horren ondorioz, bideko arriskuak areagotu egiten dira, gizakien salerosketa- eta trafiko-sareetan erortzen dira, neurriz kanpoko kopuruak ordaintzen dituzte, eta bidean hil ere egiten dira”.

2016an EAEn erregistratutako 500 eskaeretatik 277 kasutan lagundu zuen ZEHAR errefuxiatuekink. Erakundeak lagundutako eskaeren artean, pertsona gehienak venezuelarrak ziren (74), gero nigeriarrak (40), eta gero kolonbiarrak (36). Aurreko urtean Ukraina izan zen ZEHAR errefuxiatuekink artatutako eskatzaileen jatorri nagusia, eta oraingoan laugarren nazionalitatea izan da (22), eta Siria, berriz, zazpigarrena (6+ beste 7 adingabeko pertsona, horien ardurapean). Gehienak gizonezkoak dira, baina alde gutxi dago (% 54 gizonezkoak, eta % 46 emakumezkoak), 18 eta 45 urte artean dituzte, eta gehienak Bilbon bizi dira. Erakundeak bere esku hartutako kasuetan onartutako eskabideei dagokienez, 2016an 5 asilo-estatutu eman zituzten, guztiak gizonezkoei: 3 Eritreakoak ziren, bat Ugandakoa eta beste bat Mendebaldeko Saharakoa.

Amaia Benitok, erakundeko laguntza psikologikoko arduradunak, hau gogorarazten du: “ezjakintasunaren ondorioz eta gorrotoaren diskurtsoak eragiten duen beldurraren ondorioz, nazioarteko babesa eskatzen duten pertsonek oztopoz beteriko bide bat aurkitzen dute etxebizitza eta enplegua lortzeko, eta horiek ezinbestekoak dira gizartean integratzeko”.

Estatuko Hitzarmena

Giza eskubide den aldetik, Estatuak kontuan hartu beharreko kontua da asilo-eskubidea bermatzea. Horregatik, eta Patricia Bárcena ZEHAR errefuxiatuekinko zuzendariaren hitzetan,“hitzarmen eraginkor baten jomuga izan behar du, eta hitzarmen horrek bermatu egin behar du hartutako erabakiak mantendu egingo direla, eskubide hori errespetatzeko, aldaketa politikoak eta alderdien ideologiak edozein izanik ere”. Bárcenak hau eskatu zien euskal instituzioei:

  • Asilo-eskubidearen aldeko Estatuko hitzarmen hau abian jartzearen eta betetzearen alde egitea.
  • Sartzeko legezko bide seguruak eskatzen jarraitzea, asiloa eskatzen duen pertsonaren nazionalitatea kontuan izan gabe.
  • Kultura arteko elkarbizitzaz arduratzen jarraitzea, eta hemengo errefuxiatuak eta etorkinak benetan gizarteratzearen alde egiten, haiek ere gizarte honen zati bat baitira.

E20-ko jarduerak

Ekainaren 25ean “La Bilbao Refugio” herri-lasterketa egingo da, eta Óscar Pasarín ultrairaupen-lasterkari euskaldunari errefuxiatuen aldeko erronkaren azken 5 km-etan lagunduko zaio. Hemen duzu erronkari eta lasterketari buruzko informazio gehiago: https://www.cear-euskadi.org/eu/la-bilbao-refugio/

Bihar 12:00etan hasiko da “La Bilbao Refugio” erronka, Bilboko Guggenheim museoaren zabalgunean. 1.000 km egingo dira 8 egunean, errefuxiatuek egunero-egunero egin behar izaten duten ibilbidea ikusarazteko.

27 euskal kazetarik bat egin dute errefuxiatuei buruzko zurrumurru arrazista eta xenofoboak geldiarazteko

Zurrumurruen aurkako “Ez Utzi Endredatzen” kanpainari jarraipena emateko, ZEHAR errefuxiatuekink “Kazetariak Xenofobiaren Kontra” taldearen bigarren bideoa argitaratu du, Bizkaiko eta Arabako foru-aldundien laguntzarekin. Duela bi urte aurkeztutako bideoaren bigarren zatia da; lehenengo bideoan, estatu osoko hedabideetan agertu ohi diren zenbait ahots eta aurpegi ezagunek parte hartu zuten, hala nola Jordi Évolek eta Pepa Buenok. Oraingoan, Euskal Herriko 27 kazetarik egin dute bat kanpainarekin, beren ahotsak bateratuz gorrotoaren diskurtsoari aurre egiteko, kulturarteko elkarbizitza sustatzeko eta hedabideetatik zenbait gidalerro emateko, zurrumurru xenofoboak amaitze aldera.

Gehiago Irakurri

ZEHAR errefuxiatuekink sexu-esplotaziorako salerosi dituzten Nigeriako emakumeen kopuruak gora egin duela salatu du

Errefuxiatuak: Emakumeak sexu-esplotaziorako salerosteko sareak, mugak itxi eta militarizatu direneko testuinguruanizeneko ikerketa gauzatu du ZEHAR errefuxiatuekinko Intzidentzia eta Parte-hartze Sozialeko taldeak. Ikerketa horren emaitzak datorren ostegunean jakinaraziko dira, maiatzaren 11n, Bilboko Deustuko Unibertsitateko Garate aretoan egingo den jardunaldian.Txosten horrek labur aztertzen du sexu-esplotaziora bideratutako salerosketa, genero-arrazoiengatiko jazarpena den heinean, lagungarri izan daitekeelakoan salerosita dauzkaten emakume atzerritarrak emakume errefuxiatu gisa identifikatzeko.

Gainera, emakumeak salerostea mugak kontrolpean eta militarizatuta edukitzearen ondorio larrienetako bat dela azaltzen du dokumentuak, eta emakumeen gorputzean eta bizitzan dituen ondorioak aztertzen ditu. Migratzaileek eta errefuxiatuek gero eta zailtasun handiagoak gainditu behar dituzte Europara iristeko; bizitza arriskatu behar dute, eta zailtasun horiek bereziki kaltegarriak dira emakumeen kasuan. Migrazio-prozesua sexu-indarkeriarik pairatu gabe edo salerosketa-sare batean erori gabe gauzatzea ia ezinezkoa da Saharaz hegoaldeko Afrikatik datozenentzat.

Bi urte hauetan, ZEHAR errefuxiatuekinn sexu-esplotaziora bideratutako salerosketaren biktima izan direlako zantzuak hauteman ditugu Nigeriako emakume ugarirengan. 2016an, horren zantzuak zituzten 40 emakumeri eman genien arreta.

Azken hilabeteotan komunikabideetan agertu diren Nigeriako salerosketa-sareen desegiteari buruzko albisteak eta gure arreta-kolektiboan hauteman dugun errealitateak berresten dute Euskadi banaketa-zentro bilakatu dela Nigeriako emakumeak Penintsulako beste toki batzuetara bidaltzeko (baita Europara bidaltzeko ere, ziurrenik).

XXI. mendeko esklabotza

NBEren esanetan, fenomeno hau “XXI. mendeko esklabotza” da. Espainian 13.879 eta 40.000 emakume artean esplotatzen dituzte sexu-helburuetarako, eta Estatua salerosketa-sareen helmuga- eta bitarteko herrialde nagusietako bat da Nazio Batuen Erakundearen arabera. Kalkuluen arabera, Europan 140.000 daude egoera horretan.

Gehienak 23 eta 27 urte arteko emakumeak dira; hala ere, bai poliziek bai gizarte-erakundeek ohartarazten dute gero eta adingabe gehiago esplotatzen dituztela. Euskadiri dagokionez, sexu-esplotaziorako salerosketaren biktima izan diren emakumeak batez ere herrialde hauetatik datoz: Nigeria, Errumania, Txina, Paraguai, Brasil eta Dominikar Errepublika.

Asilo-eskubidea

Sexu-esplotaziorako salerosketa, ez dago zalantzarik, genero-indarkeria modu bat da, eta giza eskubideen beste urraketa larri batzuekin batera gertatzen da. Emakume horietako askorentzat, jatorriko herrialdera itzularazia izateko aukera sekulako arriskua da, gerta baitakieke berriro biktimizatuak izatea, edo berriro salerosiak, edo ostrazismo soziala pairatzea, edo beren funtsezko eskubideak larriki urratzea…

Orain arte, Espainiako gobernuak nazioarteko babeserako 23 estatutu eman dizkie sexu-esplotaziorako salerosketaren biktima izan diren emakumeei. Horietatik 19 azken urtean eman ditu.

Hori dela eta, ZEHAR errefuxiatuekink hau eskatzen du:

  • Hegoaldeko mugan (asilo-bulegoak Ceutan, Melillan eta kostaldeetan) eta Estatuko gainerako mugetan (portuak eta aireportuak) nazioarteko babesa jaso ahal izatea bermatzea.
  • Salerosiak izan diren emakumeak identifikatzen adituak diren erakundeak aintzat hartzea.
  • Pertsona horiek atzerritarrak barneratzeko zentroetan (CIE) ez sartzea eta hiltzeko arriskua duten toki batera ez bidaltzea.
  • Beren eskubideei buruzko informazioa jasotzeko aukera dutela bermatzea, nazioarteko babesa jasotzeko eskubidea barne.
  • Arlo horretan eskumena dutenei, bereziki segurtasun-indarrei, generoaren eta giza eskubideen arloko prestakuntza ematea.

 

Informazioa jaso

Egin zaitez harpidedun gure buletinean, errefuxiatuei buruzko berri guztiak ezagutzeko eta nola lagundu dezakezun jakiteko



Jarrai gaitzazu sare sozialetan

Ezagutu zu bezalako pertsona solidarioak sare sozialetako gure komunitateetan, eta lagundu iezaguzu gure lana jende
gehiagorengana helarazten.

 

ico-facebook ico-twitter ico-youtube