Zehar-Errefuxiatuekin

25 urte daramatzagu lanean eta Euskadin erakunde erreferente gara gizaki guztiek babesa eta asiloa lortzeko duten eskubidea aitortzeko borrokan. Zehar-Errefuxiatuen, aberrigabeen eta migratzaileen eskubideak defendatzen ditugu, eta horien garapena sustatzen dugu hartzen dituzten gizarte berrian.

Historia apur bat


CEAR 1979an jaio zen. Hamar urte geroago, 1989an, pertsona talde batek Euskadin asilo-eskubidea eta giza eskubideak defendatzeko konpromisoa hartu zuen, CEARen eskutik. 1996an, Zehar-Errefuxiatuekin nortasun juridiko propioa duen elkarte gisa eratu zen, egindako lana sendotuz.

Misioa, ikuspegia eta balioak

Gure misioa giza eskubideak defendatzea eta sustatzea da, eta nazioarteko babesa behar duten eta/edo baztertuak izateko arriskuan dauden errefuxiatuen, lekualdatuen, aberrigabeen eta migratzaileen garapen osoa bultzatzea.


Langile ordainduek, bazkideek eta boluntarioek osatzen dute ZEHAR errefuxiatuekinko giza taldea. Hauxe da gure organigrama:

Lantaldea osatzen dugunok elkarrekin egiten dugu lan, ikuspegi jakin batekin:

Zehar-Errefuxiatuekin aldaketarako eta eraldaketarako eragile gisa finkatu da. Diskriminaziorik gabeko gizarte iraunkor eta justu bat lortzea du helburu, aukera-berdintasunean eta nortasun indibidual zein kolektiboarekiko errespetuan oinarritutakoa, eta, horretarako, integrazio-, gizarte-, kultura-, lan- eta politika-prozesuak lantzen ditu, intereseko beste hainbat talderekin sarean arituz.

Hauek dira erakunde gisa ditugun balioak:

Ezagutu gure estatutuak. 

Sariak


Urte hauetan zehar, hainbat sari jaso ditugu gure lana dela eta. Besteak beste, honako hauek:

Justizia Sustatzeko Txema Finez Erakundearen Saria 2018. 

Sabino Arana Fundazioaren 2015 eko saria

2013ko Giza Eskubideen Rene Cassin saria

Lana sarean


Zehar-Errefuxiatuekinn aliantzen eta elkarlanen oinarri zabal bat dugu, eta horiek dira, hain zuzen ere, sarean egiten dugun lanaren motorra.

Gure babesleak

Gure laguntzaileak

Zuk ere gure lana babestu nahi duzu? Egin zaitez bazkide!