Asylum, erbesteratzeari buruzko Javier de Isusiren komikia.  
  Hunkitu egingo zaitu.  

Zehar-Errefuxiatuekinren liburuak erosiz, asiloaren, babesaren, lekualdatze behartuen eta kulturen arteko elkarbizitzaren arloan ikertzen jarraitzen lagunduko diguzu.

Irakurle guztientzako liburuak ditugu; besteak beste, [Asylum] eta [Jumbol] el corchete quiere decir enlace a la página de venta del libro. Liburu horietan, sentsibilizazioa eta kontzientziazioa dira protagonistak, eta ezin hobeak dira hausnartzeko eta oparitzeko, baita ikastetxeetan, eskoletan eta institutuetan lantzeko ere.

Urteetan zehar eginiko ikerlanak ere baditugu. Ikerlan horiei esker, erreferentziazko erakundeetako bat bihurtu gara asiloari eta kulturen arteko elkarbizitzari buruzko lanetan. Liburu hauen hartzaileak dira, bereziki, baztertuak izateko arriskuan dauden errefuxiatuekin eta migratzaileekin lan egiten duten hirugarren sektoreko langileak, ikertzaile sozialak eta arlo akademikoko eta unibertsitateko irakasleak edo unibertsitate-ikasleak.

Gure ikerlan akademikoak kontsultatu nahi dituzten horiengana guztiengana iristea nahi dugu; hori dela eta, ikerlan horiek doan deskargatzeko aukera eskaintzen dugu eta inprimatutako liburuak bakarrik kobratzen ditugu.