Nor da errefuxiatua?

Pertsona errefuxiatu bat da bere arraza, erlijio, nazionalitate, gizarte-talde edo iritzi politikoengatik jazarria izateko beldurra duen pertsona; bere nazionalitate-herrialdetik kanpo dagoena eta ezin duena, edo beldur horiek direla-eta ez duena nahi, herrialde horren babesa hartu.

Nor da nazioarteko babesaren eskatzailea?

Nazioarteko babesa jasotzeko eskaera bat gauzatu duen pertsona da; autoritateen aldetik bere kasuaren gaineko behin betiko erantzunik (ebazpena) jaso ez duena. Behin betiko erabakia hartzen den arte, eskatzaileari eragin diezaiokeen edozein aberriratze-, kanporatze- edo estradizio-prozesu eten egiten da.

Nor da aberrigabea?

Nazionalitaterik ez duen pertsona da, estatu batek ere ez duelako herritartzat hartzen. Egoera hori gerta daiteke pertsona batek inoiz ez duenean nazionalitaterik izan (jaiotakoan ez zitzaiolako eman) edo nazionalitatea galdu eta beste bat hartu ez duenean. Aberrigabe izateko arrazoi nagusietako bat estatuen desintegrazioa da, baina legeria akastunaren ondorio edo ezkontza- eta jaiotza-erregistroa arautzen dituen prozeduren ondorio ere izan daiteke. Euskadin, aberrigabeen kasurik ohikoenak Sahara eta Palestinako pertsonenak dira.

Nor da migratzailea?

Migratzailea bere jatorrizko herrialdea ez den herrialde edo eskualdera iristen den pertsona da, bertan bizitzeko; debora batez edo betiko.

Zer da asilo-eskubidea?

Pertsona guztiek beren jatorrizko herrialdetik edo ohiko bizilekutik kanpo babesa bilatzeko eta horretaz baliatzeko duten eskubidea da, honako arrazoi hauengatik jazarpena jasateko beldurra badute: arraza, erlijioa, nazionalitatea, iritzi politikoa edo gizarte-talde jakin bateko kide izatea. Eskubide honek aitortzen dituen jazarpen-arrazoietan sartzen dira hauek ere: genero arrazoiengatiko jazarpena, sexu-lehentasunarengatiko jazarpena eta genero-identitatearengatikoa.

Zer da Errefuxiatuaren Estatutua?

1951ko Ginebrako Hitzarmena sinatu zuten Estatuek pertsona errefuxiatutzat hartzen dituztenei ematen dieten nazioarteko babesa da. Estatutu horrek errefuxiatu gisa aitortutako pertsona ez aberriratzeko printzipioa eta aipatu hitzarmenean ezarritako bere eskubideen aitortza bermatzen ditu. Informazio gehiago nahi izanez

Zein da asiloaren prozesua espainiar Estatuan? Informazio gehiago nahi duzu?