Banakako Arreta

Zehar-Errefuxiatuekinn artatzen ditugun lagunei banakako arreta eskaintzen diegu, euren garapen osoa sustatuz. Pertsona guztiak ahalduntzea eta berreraikitzen duten bizitza berri honetan norbera bere prozesuaren protagonista izatea bultzatzen dugu.

Plan Estrategikoa

Gure plan estrategikoetan finkatutako ildoei jarraitzen diegu. IV. Plan Estrategikoa hasi dugu, hamarkadaz aldatzearekin batera.
Hauek dira gure eguneroko lana bideratzen duten helburu nagusiak:

• Migranteen, errefuxiatuen eta aberrigabeen garapen integrala.
• Migranteen, errefuxiatuen eta aberrigabeen eskubideen defentsa, nazioarteko babesa eta kulturarteko elkarbizitzaren sustapena.
• Prozesuen bidezko kudeaketa finkatzea.
• Lantaldeko kideen garapen pertsonala eta profesionala.
• Baliabide ekonomikoen kudeaketa eraginkorra eta iraunkorra.
• Ekitatearen sustapena erakundearen bizitzan eta ekintzetan.

Deskargatu HEMEN gure plan estrategikoa.

Lan Ikuspegiak

Gure lana ikuspegi hauetan oinarritzen da: Feminista, intersekzionala, giza eskubideen defentzan oinarrituta, psikosoziala eta kulturartekoa.

Ekitatearen aldeko plana

Zehar-Errefuxiatuekinn uste dugu erakundeak ez direla neutroak genero-kontuetan, gizartean indarrean dauden balioek, indar-egitura nagusiek eta emakumeak menperatzen dituen desberdinkerian oinarritutako sistema patriarkalak baldintzatzen baitituzte.

Horregatik, Ekitatearen Aldeko Ekintza Plana daukagu plangintza estrategikoaren barruan, eta Emakunderen erakunde laguntzaile gisa gure konpromisoa 2012tik urtero berritzen dugu.

Berdintasuneko Batzorde bat ere badugu, erakundeko sail desberdinetako langileek osatua; hain zuzen, batzorde hori da plana gauzatzeko ardura duena.

Premie Kudeaketa eredua

Etengabeko hobekuntzaren aldeko apustuari jarraikiz, gure barne-kudeaketa PREMIE kudeaketa-ereduan oinarrituta dago; 2009an ekin zitzaion horri.