Errefuxiatuak leku seguru batetara heltzen direnean eta asiloa eskatzen dutenean, bizitza berri bat hutsetik hasten dute, horrek suposatzen dituen erronka guztiekin. Hor hastan da Zehar-Errefuxiatuekinren lana. 

Iristen direnean, etxe bat izaten dute hilabete batzuetarako, deskantsatzeko eta indarrak hartzeko; gure talde juridikoak asilo-eskaera tramitatzen laguntzen die; eta prestakuntza, lana eta etxebizitza bilatzen laguntzen diegu. Horrez gain, etapa berri horretan behar duten arreta psikologikoa jasotzen dute.

Arriskuan dauden giza eskubideen defendatzaileei ere aldi baterako babesa eskaintzen diegu, beren prozesuan laguntzen diegu, eta jarraipena egiten diegu itzultzen direnean.

Zehar elkarguneak ere bultzatzen ditu, elkarbizitza sustatzeko eta zurrumurru arrazista eta xenofoboak geldiarazteko; behartutako lekualdaketen arrazoiak ikertzen ditugu; gizarte-mobilizazioa sustatzen dugu; eta sentsibilizaziorako komunikazio-kanpainak egiten ditugu.

Zuk ere lagundu dezakezu: gure boluntariotza-taldera batuta, bazkide eginda edo ekarpen puntualen bidez.

Bizkaian, Gipuzkoan eta Araban gaude. Ezagut gaitzazu!

 


Errefuxiatuen harrera


Arreta juridikoa


Arreta psikologikoa


Gizarte arreta


Lanerako prestakuntza eta orientazioa


Giza eskubideen defentsa


Behartutako lekualdatzeak salatzea


Generoagatiko jazarpena salatzea


Defendatzaileak babestea


Gizarte-partaidetza


Babesaren eta migrazioen arloko ikerketak


Kulturen arteko elkarbizitza