Zuzendaritza-batzordea

Javier Galparsoro

Zuzendaritza-batzordeko lehendakaria. 1978an lizentziatu zen Zuzenbidean Deustuko Unibertsitatean eta 1979tik Bizkaiko Abokatuen Elkargo Ohoretsuan dihardu abokatu.

Asilo-eskubidearekin lotutako bere ibilbide profesionalean, 1989an bat egin zuen Errefuxiatuei Laguntzeko Espainiako Batzordearekin (CEAR).

Asilo- eta atzerritartasun-zuzenbideko irakaslea da abokatutzan sartzeko masterrean eta atzerritarren ofiziozko txandan. Hainbat artikulu idatzi ditu eta aterpeari, atzerritartasunari eta giza eskubideei buruzko argitalpenetan parte hartu du egile gisa. Hainbat komunikabidetan esatari izan da.

1996. urtean, Zehar-Errefuxiatuekin elkartearen eraketan hartu zuen parte eta, ordutik, presidentea da.

 

Arantzazu Askasibar

Zuzendaritza-batzordeko lehendakariordea. Zuzenbidean lizentziatu zen Deustuko

Unibertsitatean 1986an, eta Liberty Seguros enpresan egin du bere ibilbide profesionala.

 Bertan, 34 urtez aritu zen lanean, harik eta ezbeharren eta ekoizpenaren arloko manager gisa aurretiko erretiroa hartu zuen arte. Bere lana hainbat GGKEetako boluntariotzarekin konbinatu du, besteak beste, Caritasen parte hartu du laneratzeko Norabide programaren hastapenetan, eta Euskal Herriko Bakearen Aldeko Koordinakundeko Batzorde Iraunkorreko kide izan da 2008tik 2013an desegin zen arte. 2021ean Zeharreko zuzendaritza-batzordeko kide izatera igaro zen presidenteorde kargua bere gain hartuta.

 

Ciara O´Higgins

Zuzendaritza-batzordeko idazkaria. European Managament Science gradua ikasi zuen University of Kent at Canterbury unibertsitatean, Ingalaterran. IESE Business School-en enpresa zuzendaritzako masterra egin zuen, Camilo José Cela unibertsitatean erantzunkizun korporatiboko masterra ikasi zuen eta doktoregaia da Deustuko Unibertsitatean. Bere ibilbide profesionala nazioartean garatu zuen Tecnalia Research & Innovation eta IDOM enpresetan. Egun, Deusto Business School-en irakaslea eta ikertzailea da nazioartekotze-estrategiaren arloan. Jatorriz frantziar-irlandarra da eta duela 20 urte bizi da Euskadin. Bizikidetza eta kulturen arteko komunikazioa interesatzen zaizkio. 2009an sartu zen boluntario Zehar-Errefuxiatuekin elkartean, eta 2014. urtetik da zuzendaritza-batzordeko kide.

 

 

Sonia Prieto

Zuzendaritza-batzordeko diruzaina. Deustuko Unibertsitatean Zuzenbide Ekonomikoan lizentziaduna da, bere ibilbide profesionalaren hasieratik aholkularitzaren arloan aritu da. Administrazio elektronikoan, analitikoan eta informazio-sistemetako kalitate-prozesuen kontrolean espezializatua, etxebizitza publikoarekin lotutako arloetan egin du lan. Egun, herritartasun aktiboa sustatzeko eCivis elkarteko lehendakaria eta Nuestra Señora de Europa Ikastetxeko Guraso Elkarteko kidea da. Bere ustez, bi jarduera horiek ez dira behar bezala aintzatesten esparru profesionaletik kanpo daudelako, baina berarentzat etengabeko ikaskuntza esparruak dira.

 

 

 

 

Rafael Arnesto

Zuzendaritza-baztordeko kidea 2006tik. 1977tik abokatua da jardunean eta, egun, Gordoniz Bufeteko zuzendaria da, zuzenbidearen hainbat adar lantzen dituen bulegoa. Bere ibilbide profesionala familia-zuzenbidearekin, oinordekotzarekin lotutakoarekin eta, batez ere, desgaitasun intelektuala duten pertsonen eskubideen defentsarekin lotuta egon da.

 

 

 

 

 

Jorge Canarias

Zuzendaritza-baztordeko kidea 2006tik. Zuzenbidean lizentziaduna eta abokatua. CEARen Zerbitzu Juridikoetan laguntzailea izan da eta Asiloko Abokatuen Europako Sarearen (ELENA) Espainiako koordinatzailea. Egun, Deustuko Unibertsitateko irakaslea da Bilboko campusean.

 

 

 

 

 

 

Marian García

Zuzendaritza-baztordeko kidea. Gizarte Lanean diplomaduna da Euskal Herriko Unibertsitatean. Bidesari elkarteko zuzendaria ere bada eta Caritasen eta Gurutze Gorrian egin du lan, esku-hartze soziala eta proiektuen koordinazioa tartekatuz. Nazioarteko babesa eskatu duten pertsonekin, pertsona migratuekin, adingabeak dituzten familiekin, pertsona nagusiekin eta gizarte-bazterketa egoeran edo arriskuan dauden pertsonekin lan egin du, eta esperientzia dauka boluntario taldeek martxan jarritako proiektuak laguntzen. Bizkaiko esku-hartze sozialeko etika-batzordeko kidea da, eta Bizkaiko Gizarte Laneko Elkargo Ofizialeko Gobernu Batzordeko kide ere izan da.

Zuzendaritza-Taldea

 

Arantza Chacón

Sevillako Unibertsitatean Zuzenbidean lizentziaduna da eta Garapenerako Lankidetzan eta Giza Eskubideetan espezializatua da. Bere ibilbide profesional guztia behartutako desplazamenduekin eta nazioarteko babesarekin lotuta egon da gobernuz kanpoko erakunde desberdinetan (SEADen Lagunen Elkartea). Konpromiso sendoa du giza eskubideak, feminismoa eta berdintasun ekonomiko, sozial, kultural eta politikoa sustatzean.

Gaur egun, Zeharreko zuzendaria da eta, lehendik, nazioarteko babesa eskatzen duten pertsonentzako bi zentroren koordinatzailea izan da, Oñatiko Larraña Etxea eta Tolosako Zuloaga Txiki, hain zuzen. Halaber, Zeharren esku-hartze estrategia koordinatu zuen, eta 2019tik zuzendaritza-taldeko kide da.

 

 

 

Jon Solaguren

Enpresa Zeintzietan lizentziaduna da. Zazpi urtez egin zuen lan ATTEST Consulting enpresan auditore eta aholkulari gisa. 2006tik Zeharren Kudeaketa Ekonomiko-Finantzarioaren Estrategiaren arduraduna da, baita zuzendaritza taldeko kidea ere.

 

 

 

 

Alberto Cereijo

Politika Zientzietan eta Soziologian lizentziaduna. Garapenerako lankidetzan eta irabazi-asmorik gabeko erakundeen kudeaketan espezializatua da.

Bi hamarkada baino gehiago daramatza GKEen zuzendaritza- eta koordinazio-lanetan. Setem Hego Haizea elkarteko zuzendaria izan zen 2006tik 2019ra eta Medicus Mundi Gipuzkoako koordinatzailea 2000. urtetik 2006ra. Zeharren Intzidentzia eta Partaidetza Sozialeko Estrategia koordinatzen du 2019ko azarotik eta geroztik zuzendaritza-taldeko kidea da.