Zehar-Errefuxiatuekin elkarteak tresnak eskaintzen ditu errefuxiatuen arrazismoaren eta diskriminazioaren aurka

Abenduak 18. Migratzaileen Nazioarteko Eguna

Erakundeak bost koadernotxo egin ditu, lan-eremuan, aisian eta kultur eskubideak erabiltzean, etxebizitza, banku eta polizia-identifikazioetan diskriminazioaren bat gertatzen denean jarduteko prozedurak ezagutzeko tresna erabilgarria izan nahi dutenak.

Bost koadernotxo horiek “lAGORAtorio: praktika egokien ikerketa eta kultura-aniztasunari, elkarbizitzari eta diskriminazioari buruzko proposamenen eraikuntza partekatua pertsona errefuxiatuekin” proiektuaren zati dira, eta Eusko Jaurlaritzaren, Arabako Foru Aldundiaren, Bizkaiko Foru Aldundiaren, Gipuzkoako Foru Aldundiaren eta Donostiako Udalaren laguntza izan dute.

Bilbo, 2024ko abenduaren 17a. Migratzaileen Nazioarteko Egunean, urtero abenduaren 18an ospatzen dena, Zehar-Errefuxiatuekinek tratu-berdinarekin, errespetuarekin, bizikidetasunarekin, aniztasunarekin eta pertsona guztien Giza Eskubideekin duen konpromisoa berresten du, bereziki errefuxiatuen, desplazatuen, aberrigabeen eta migratzaileen kasuan, eta arreta jartzen du edozein jatorri duen pertsona orori harrera egitean, diskriminaziorik gabe.

«Egunerokoa errefuxiatuekin partekatzen dugunok badakigu haien jatorrizko herrialdeetan jasaten zituzten eskubide-urraketak ez direla desagertzen hona heltzean. Harrera egiten diegu, bai, baina baita diskriminatu ere. Handikeriaz egiten dugu gainera, diskriminazioa instituzionalizatzen duten legezkotasunaren eta praktiken bitartez. Baina baita maila txikian ere, egunerokoan ezagutzen ez dugun beste pertsonen gainetik jartzen dugunean gure burua», azaldu du Javier Canivellek, Zehar‑Errefuxiatuekin elkarteko zuzendariak. Eta honakoa gaineratu du: «Harrera egiteaz ari garenean, ez gara soilik ari ostatua edo bizitokia emateaz. Euskal gizartearen parte diren errefuxiatuak ezagutzeaz ari gara, haien historia ezagutzeaz, haien kultura, haien ibilbidea eta ezagutzak balioan jartzeaz, eta gurera hurbiltzeaz; guztiok espazioak eta bizipenak partekatu eta benetako kulturarteko bizikidetasuna sustatu dezagun».

Zehar-Errefuxiatuekin elkarteak bost koaderno eratu ditu errefuxiatuen eta migratzaileen egunerokoan bost eremu desberdinetako diskriminazioari edo arrazakeriari aurre egiteko. lAGORAtorio: praktika egokien ikerketa eta kultura-aniztasunari, elkarbizitzari eta diskriminazioari buruzko proposamenen eraikuntza partekatua pertsona errefuxiatuekin proiektuaren parte dira eta Eusko Jaurlaritzaren, Arabako Foru Aldundiaren, Bizkaiko Foru Aldundiaren, Gipuzkoako Foru Aldundiaren eta Donostiako Udalaren laguntza jaso du proiektuak.

Migratzaileen eta errefuxiatuen bizipenetan oinarritutako hausnarketatik eratorritako diskriminazio-eremuak

Bost koadernoak lAGORAtegi izeneko topaketa eta entzuteko espazioetan landu dira, agora eta laborategi hitzen arteko nahasketatik eratorria da hitza. Errefuxiatu, migratzaile edota arrazializatutako pertsonak hirugarrenek diseinatutako politiken edo ekintzen subjektu pasiboak izan ordez, subjektu politiko gisa haien ahotsa erabiltzeko eztabaidagunea dira lAGORAtegiak. Gizarte‑kohesiorako eta berdintasunerako lagungarriak diren tresnen eta politiken diagnostikoa egiteko, horiek proposatzeko eta aktibatzeko erabiltzen dute haien ahotsa.

Gune horiek aktiboki entzuteko eta aitormena emateko balioa dute, eta, batez ere, lasaitzeko, izan ere, oraindik aitormena eman ez dien gizartean egunero eutsi egin behar diote. Euskadin lan-eremuan, etxebizitza eskuratzean, banketxeetan eta poliziaren identifikazioetan errefuxiatuek eta migratzaileek zein aisian eta kultur eskubideak erabiltzean bizi duten diskriminazioaren diagnosia egin da. Haien ekarpenak eta testigantzak, egun dauden tresnekin eta jardunbide egokiekin batera, koadernoetarako lehengaiak izan dira. Diskriminazio horietakoren bat gertatzean jarraitu beharreko prozedurak ezagutzeko tresna erabilgarria izatea da xedea. Alde batetik, askotariko kulturetako emakumeak aisian eta kultur eskubideak erabiltzean baztertzea, eta bestetik orokorrean lan-eremuan eta  etxebizitza alokairuetako arrazakeriaren, finantza-diskriminazioaren eta banketxeen praktiketako arrazismoaren, eta profil etnikoaren araberako polizia identifikazioen aurkako tresnak biltzen dituzte hiru koadernoek.

«Zehar-Errefuxiatuekin elkarteak indarkeria eta jazarpenengatik haien etxeetatik ihes egin eta haien herrialdeetatik alde egiten duten pertsonekin lan egiten du. Gure herrialdera heltzean, jazarpena ez da amaitzen, aldatu egiten da, eraldatu egiten da, eta arrazakeria eta diskriminazio gisa materializatzen da, haien egunerokoa bilakatzen da. Ezinbestekoa da gizartea sentsibilizatzea eta heztea egoera horiekin amaitzeko eta gizarte barneratzaile eta ekitatiboak eraikitzeko», adierazi du Javier Canivellek, Zehar-Errefuxiatuekin erakundeko zuzendariak.

Diskriminazioaren aurrean nola jokatu behar den jakiteko tresna erabilgarriak

Koadernoak gizarte- eta instituzio-egituren esku jarri dira Eraberean Sarearen bidez, Eusko Jaurlaritzak sustatutako sarea arraza-, etnia- edo nazionalitate-jatorriagatiko edo sexu‑orientazioagatiko eta sexu- edo genero-identitateagatiko diskriminazioaren aurka borrokatzea helburu duena, pertsonen bizi-kalitatea hobetzen duen bizikidetasuna eta aniztasuna sustatzeko. Duela hamar urte Zehar-Errefuxiatuekin sareko kide dela, baita bestelako elkarteak, entitateak edo instituzioak ere, gure lurraldean diskriminazioaren aurkako borroka indartzeko oinarri izan dadin.

Liburuxkak gainera, euskaraz, gaztelaniaz eta arabieraz daude eskuragarri Zehar-Errefuxiatuekin elkartearen webgunean: https://zehar.eus

 

 

Zehar-Errefuxiatuekin elkarteari buruz

Zehar-Errefuxiatuekin giza eskubideen defentsarekin eta Euskal Autonomia Erkidegoan migratutako pertsonen integrazioarekin konprometitutako erakundea da. Ia 30 urteko esperientziarekin, erakundea erreferentea izan da gizaki orok nazioarteko babesa bilatzeko duen eskubidea onartzeko ahaleginean.

Gazte etorri berri batek, gizarte-mentoriari buruz: “Ez zuen inorekin hitz egiten eta ez zuen konfiantzarik. Hobeto egoten eta pertsonekin nola erlaziona naitekeen jakiten lagundu dit”

Estatu osoko gizarte-mentoretzako entitateek urriaren 27a (Mentoreen Eguna) ospatzeko kanpaina bat bultzatzen ari dira, lehen pertsonan lekukotasun desberdinak biltzen dituena eta gizarte mentoretzak gizarte osorako dituen onurak ikusgai jartzen dituena. 

Negue duela hiru urte iritsi zen Espainiara, bere familiarentzat etorkizun hobea bilatzeko helburuarekin. Bakarrik iritsi zen, lekuz kanpo eta hizkuntza hitz egin gabe. Koldorekin duen gizarte-mentoriako harremanak balio izan dio erreferentziazko pertsona bat izateko, eta horrek animatu du prestakuntza hartzera, lana lortzera eta sare sozial bat sortzera. Orain, gainera, mentoria sozialaren preskriptore bihurtu da, beste pertsona iritsi berriei mentoretza-harreman batean inplikatzea gomendatzen baitie, bizitza hobetzeko. 

Mentoria Sozialaren Koordinakundea osatzen duten 25 erakundeek bultzatzen duten “Mentoria sozialarekin, errealitateak eraldatzen ditugu” kanpainaren parte da istorio hau. Boluntariotza egiteko interesa duten pertsona gehiagok mentore bihurtu nahi izatea da helburua, mentoretza-harreman sozial baten parte izatea, eta, aldi berean, tresna hori gizartearen problematika konplexuak konpontzeko giltzarria dela erakustea. 

Migratu berrien etorrerak, osasun mentaleko arazoak dituzten pertsonen gorakadak, gazteen desengainuak edo indarkeria matxistaren kasu ugariek gaur egun zaurgarritasun-egoeran dauden pertsonen kopurua nabarmen handitzea eragiten dute. 

Kasu horietan, mentoria sozialaren zeregina funtsezkoa da joera horri buelta emateko; izan ere, lagunduta sentitzen dira, eta horrek nabarmen hobetzen ditu haien bizitzak. Mentoria sozialak bizitza duinagoak eta iraunkorragoak eraikitzea bermatzen du, harremanak ditugun pertsonen sareak dibertsifikatuz. 

Gaur egun, gizarte-mentoretzako 70 proiektu baino gehiago daude estatu espainiarrean, eta, 2030 Agendaren helburuen barruan, pertsonen arteko aukera- desberdintasunak murrizteko eta hainbat kolektiboren gizarteratzea bultzatzeko lan egiten dute. Mentoria soziala mentoreen eta mentoratuen artean konfiantzazko harremanak eta loturak ezartzean oinarritzen da, eta haien hazkunde eta garapen pertsonala errazten du.  

Herritar konprometituen borondatezko parte-hartzeari esker, erakundeek mentoria  sozialeko proiektuak bultzatzen dituzte: 

  • Tutoretzapeko eta tutoretzapeko gazteen emantzipaziorako 
  • Hezkuntza-arrakasta sustatzea eta haurtzaroan eta nerabezaroan eskola-uztea goiztiarra prebenitzea 
  • Gizarte-bazterketa jasateko arriskuan dauden pertsonak goi-mailako ikasketetara sar aitezen sustatzeko 
  • Errefuxiatu edo migratzaileentzako gure ingurunean hizkuntzak ikasteko eta lotzeko 
  • Indarkeria matxista jasan duten emakumeei laguntzeko 
  • Gizarte-bazterketa jasateko arriskuan dauden gazteak laneratzeko 
  • Espetxetik ateratzen diren pertsonak komunitatean sartzeko 
  • Aniztasun funtzionala duten pertsonen autonomia osoa laguntzea 

Kanpaina honen testigantzak Asociación Landalan, Fundació Resilis, SOS Racismo Gipuzkoa eta Dones Mentores erakundeen ekarpenak izan dira. 

Zehar-Errefuxiatuekin elkarteari buruz 

Zehar-Errefuxiatuekin giza eskubideen defentsarekin eta Euskal Autonomia Erkidegoan migratutako pertsonen integrazioarekin konprometitutako erakundea da. 25 urte baino gehiagoko esperientziarekin, erakundea erreferentea izan da gizaki orok nazioarteko babesa bilatzeko duen eskubidea onartzeko ahaleginean.  

Zehar-Errefuxiatuekin elkarteak Urretxindorra mentoretza proiektuan parte hartzen du, Gasteizen egoera ahulean dauden gazte haurren nerabezaro aurreko gazteei laguntzeko babesa emanez. 2022an, ekimen pilotua udan egin zen, 4 familiarekin, eta, ondoren, urteko programari ekin zitzaion, 16 bikoterekin (32 lagunek parte hartu zuten guztira). Parte hartu zuten aholkularien jatorriak Kolonbia, Txile eta Euskal Herria izan ziren, gehienak. Nigeria, Kolonbia, Peru, Ghana, Pakistan, Venezuela, Paraguai, Ginea Konakry eta Kamerundik zetozen mentoratutako pertsonak. 2024tik Mentoria Sozialeko Koordinakundeko kide da. 

Coordinadora de Mentoría Social 

Gizarte Mentoretzako Koordinakundea estatu mailan egoera ahulean dauden kolektiboei zuzendutako mentoretza-proiektuak garatzen dituzten erakundeen estatuko sarea da. Mentoretza kolektibo ahulenen inklusioaren, gizarte-kohesioaren eta aukera-berdintasunaren zerbitzura egotea du xede. 

Azken urteotan, Mentoria Sozialaren Koordinakundeak egindako lanak Espainiako estatuan mentoria sozialaren hazkunde handia eragin du. Gaur egun, 25 erakundek parte hartzen dute guztira, eta mentoria sozialeko 37 proiektu bultzatzen dituzte; proiektu horien bidez, 3.322 pertsona baino gehiagoren bizitza hobetzen ari da. 

 

Edozein zalantza izanez gero, edo erakunderen batekin edo mentoretza sozialeko kasuren batekin elkarrizketaren bat eskatzeko, jarri harremanetan honako hauekin: 

Eulàlia París, comunicación Coordinadora Mentoria Social 

comunicacio@mentoriasocial.org // 672 85 63 24 

 

Informazio gehiagorako: 688689512 / comunicación@zehar.eus

“IncenDiario” dokumentala

Gorrotoaren diskurtsoak arrazakeria, xenofobia eta diskriminazioaren sua piztu eta gure herri eta hirietan bizikidetza sutan ipintzen duten erregaiak dira. ZEHAR errefuxiatuekintik urteak daramatzagu gaiaren inguruan gogoetak eginez eta erretzen duten diskurtso horiei aurre egiteko herritarrentzako tresnak garatzen. Eta “El IncenDiario” dokumentala, ordezkari politikoen gorroto diskurtsoak jaso eta herritarren mobilizazioen irudiak biltzen ditu. Hementxe duzu ikusgai.

https://www.youtube.com/watch?v=XAv3-z7bQis

 

Datorren larunbatean, Bizilagunak kulturarteko bazkariak Gasteizera itzuliko dira

Ekainaren 20an ospatuko den Errefuxiatuen Nazioarteko Egunaren atarian, ekainaren 15ean, datorren larunbata, CEAR Euskadik Bizilagunak jai berri bat antolatuko du, oraingo honetan Koroatze kalean eta Alde Zaharrean, Eusko Jaurlaritzaren Biktima eta Giza Eskubideen Zuzendaritzak finantzatuta.

“Oraingo honetarako kalera ateratzea pentsatu dugu, udaren atarian gaudela aprobetxatuz eta bazkariak herritar guztiengana zabaltzeko asmoarekin, partikularren etxeetan egin beharrean. Hortaz, larunbatean Alde Zaharrean bazkalduko dugu eta Errotan egingo dugu arratsalde pasa, auzo horietako askotariko kultura-jatorrietako bizilagunek elkar ezagutzeko aukera izan dezaten. Auzo bi horiek aukeratu ditugu ZEHAR errefuxiatuekink Errotan duelako Gasteizko bere bulegoa eta horrela, bide batez, egiten dugun jarduera auzoan ezagutzera emango dugu”, Rosabel Argote ZEHAR errefuxiatuekink Arabako hiriburuan duen arduradunak azaldu duenez.

Horretarako, ZEHAR errefuxiatuekink bazkaltzera gonbidatuko ditu auzokoak, Frai Zacarías Martínez kaleko Auzolana pilotalekuan, 14:30etik aurrera. Bazkalondoaren ostean, Parte-hartzaileak Kutxa Plazan bilduko dira festarekin aurrera jarraitzeko, eta musika- eta antzerki-emanaldiak izango dira, Pez Limbo eta Zirkarte taldeen eskutik, besteak beste.

Azken familia-argazkiarekin batera, Gasteizko Koroatze eta Alde Zahar auzoek CEAR Euskadiren “Ez utzi endredatzen” kanpainarekin bat egingo dute, auzoetako kultura-aniztasuna jendaurrean defendatzeko eta zurrumurru arrazista eta xenofoboak auzoetatik urrunarazteko.  

Bizilagunak jaiaren edizio berri honetan parte hartzeko, ZEHAR errefuxiatuekink wasap zenbaki hau gaitu du: 688 812 9 44.

ZEHAR errefuxiatuekink tresnak proposatzen ditu herritarrek diskurtso politiko xenofoboei aurre egiteko

Arrazakeriaren Kontrako Nazioarteko Egunean, ZEHAR errefuxiatuekink egungo hauteskunde-kanpainan diskurtso politiko xenofoboen ugaritzeari buruz ohartarazten du, izan ere, kulturen arteko elkarbizitza sustatu ordez, amorrua, alarma soziala, beldurra eta migratzaile eta errefuxiatuekiko mesfidantza sortzen baitute.

Gehiago Irakurri