ZEHAR errefuxiatuekink eta Gernika Gogoratuz-ek “Muga, itzalak eta edertasuna” jardunaldiak antolatu dituzte, bakearen kultura sustatzen duen elkarrizketagunea

Gernikako bonbardaketaren 80. urteurrenarekin lotuta, bihar eta ostiralean, apirilak 27 eta 28, Gernika Gogoratuz-ek eta ZEHAR errefuxiatuekink antolatutako Gernikako Kulturaren eta Bakearen Nazioarteko XXVII. Jardunaldiak izango dira, izenburu honekin: Muga, itzalak eta edertasuna”. Helburua da elkarrizketagune bat zabaltzea, bakearen kulturaren garapenean laguntzeko.

Hauek dira landuko diren gaietako batzuk: behartutako lekualdatzea, haren kausak eta ondorioak; asilo-eskubidea, eta gerratik, indarkeriatik eta miseriatik ihesi doazen pertsonen igarotzea; erbesteko iraganeko eta gaur egungo esperientziak; erantzukizun politikoa; gizarte osoaren erronka, harrera duina ziurtatzeko; eta elkartasun-ekimenak eta biziari eustea gerra-egoeretan. Gainera, erbesteko esperientzia batzuen berri emango da: Kolonbian jatorria duten pertsona errefuxiatu batzuen esperientziak nahiz Gerra Zibilean erbesteratutako emakume batzuen ondorengoenak.

Jardunaldiak amaitzeko, kale-antzerkiaren emanaldi bat izango da: Tras La Frontera”, Plataforma Tirante taldearena. Diziplina anitzeko ikuskizun bat da. Bidaia bat egiten da, asmatutako etorkizun batera, eta han, muga bat igarotzea realityshow bat bihurtzen da: bidegabekeria eta miseria espektakulu bihurtzen ditu, eta zer bihur gaitezkeen jartzen du agerian.

Sakatu hemen Jardunaldien egitaraua ikusteko eta izen-ematea egiteko.

GERNIKAKO KULTURA ETA BAKEAREN NAZIOARTEKO XXVII. JARDUNALDIAK: MUGA, ITZALAK ETA EDERTASUNA

Gernikako bonbardaketaren 80. urteurrenaren oroitzapenezko ekitaldien XXVII esparruan, Gernika Gogoratuz eta CEAR Euskadik elkarrizketarako eremu bat ireki dute, Bakearen Kulturaren garapena sustatzeko.XXVII. edizioa izango da eta apirilaren 27 eta 28an leku-aldatze derrigortuen gaia hartuko da hizpide, hainbat aspektu landuz, hala nola arrazoiak eta ondorioak. Asilo-eskubidea eta gerratik, indarkeriatik eta miseriatik ihesi datozen pertsonen joan-etorria. Erbestearen iraganeko eta gaur eguneko esperientziak. Gizartearen erantzukizun politikoa eta erronka, harrera duin bat bermatzeko. Gerraren aurreko elkartasun eta iraunkortasun ekimenak.

Jardunaldietan parte hartzeko inskripzioa dohainik da baina izen-emate fitxa bete eta info@gernikagogoratuz.org helbidera bidaltzea beharrezkoa da.

Informazio gehiago: https://www.gernikagogoratuz.org/eu/agenda/show/id/132

Egitaraua

ZEHAR errefuxiatuekink “Jantzideiak” aurkeztu du, hiyabaren eta beste arropa identitarioen inposatze eta debekuaren inguruko ilustrazioko liburua

Raperoak, antimilitaristak, Palestinaren aldeko aktibistak eta hiyaba edo belo islamikoa. Zer daukate komunean? Taldeak, hiri-tribuak, identitate ezberdineko kideak edota gizarte mugimenduetako lagunak direla eta sistema hegemonikoaren portaeratik aldentzen direla. Protestatzen dute, inkonformistak dira edo besterik gabe ezberdinak dira, gizartearen arau nagusietatik aldenduz. Historikoki, mugimendu hauek jantzitako arropak sortutako identitateak aldarrikatzeko erabili dituzte. Argitalpenak azaltzen du jantzi hauen erabilera eta ikusgaitasuna hedatzen den heinean eta sistemaren homogeneotasuna eta egonkortasuna arriskuan dagoelaren sinesmena dagoenean, modaren industriak jantzi hauek usurpatzen dituela eta gauza bihurtzen dituela, bere esanahia erabat aldatuz.

Gehiago Irakurri

ZEHAR errefuxiatuekin eta Ner Group elkarteak, errefuxiatuak gizartean eta lan-munduan integratzeko programa baten sustatzaile

Harreman-estilo berri bat sortzeko asmoz sortu dute programa, “Konektatu NER (Harreman Estilo Berriak)”, jendea “konektatu” nahian, hain zuzen: enpresa-munduko jendea, ekintzaileak, unibertsitateko ikasleak eta gizarte zibila, ZEHAR errefuxiatuekink artatzen dituen errefuxiatu, migratzaile eta aberrigabeekin. Helburua, azken batean, programan parte hartzen duten eragileek gizartearekiko duten konpromisoa gauzatzeko bide bat izatea da, asiloa eskatzen dutenen errealitatea zuzen-zuzenean ezagututa.Gurera etorritakoei harrera ona egiten eta gizartean nahiz lan-munduan sartzen laguntzea da azken xedea; horixe lortu nahi da. Azpimarratzekoa da, bestalde, lankidetza horri esker, programan parte hartzen dutenek nergroup elkartearen filosofiaren eta lan egiteko moduaren berri jakin ahal izango dutela.

Gehiago Irakurri

Gasteizko Arriaga Zentro Okupazionalak donazio bat egin dio ZEHAR errefuxiatuekinri errefuxiatuen giza eskubideak defendatzeko

ZEHAR errefuxiatuekintik eskertu nahi dugu errefuxiatuen giza eskubideak defendatzeko eta beraien arreta integrala sustatzeko Gasteizko Arriaga Zentro Okupazionalak egin berri duten donazioa: 425 euro, hain zuzen ere.

Euskadiko Errefuxiatuen Laguntzarako Batzordetik, eskertu nahi dugu bihotz bihotzez errefuxiatuekiko izan duten elkartasun keinua. Mila esker!

 

Informazioa jaso

Egin zaitez harpidedun gure buletinean, errefuxiatuei buruzko berri guztiak ezagutzeko eta nola lagundu dezakezun jakiteko



Jarrai gaitzazu sare sozialetan

Ezagutu zu bezalako pertsona solidarioak sare sozialetako gure komunitateetan, eta lagundu iezaguzu gure lana jende
gehiagorengana helarazten.

 

ico-facebook ico-twitter ico-youtube