ZEHAR errefuxiatuekink lanean ari diren errefuxiatuei asiloa ukatzen zaien unean haien ahultasun-egoerari buruz ohartarazten du

Maiatzaren Lehenaren (Langilearen Nazioarteko Eguna) bezperetan, ZEHAR errefuxiatuekink errefuxiatuei asilo-eskaera ukatzen zaienean haien muturreko ahultasun-egoera ikusgai egin nahi du. Kasu honetan, beren espedientea ukatzen denean lanean ari diren pertsonengan jartzen du fokua.

Asilo-eskubidea arautzen duen legeak ezartzen du eskaerak sei hilabetetik beherako epean ebatzi behar direla. Baina errealitatea bestelakoa da: pertsona askok bi urte baino gehiago itxaron behar izaten dituzte erantzuna jaso arte. Epe hori nahikoa da beren bizitzak berregituratzeko, eta une batean berriro suntsi daiteke.

ZEHAR errefuxiatuekinko zuzendari, Patricia Bárcenak, hau adierazi du: “Tamalez, ez dira kasu isolatuak. 2018an urte horretan ebatzitako eskaeren %76 ukatu zen. Asilo-eskaera ukatu dela jakinarazten zaien unean bertan, automatikoki egoera administratibo irregularrean egotera igarotzen dira, eta horrek, besteak beste, egun batetik bestera lan egiteko baimena ez dutela esan nahi du, dakartzan ondorio guztiekin. Era berean, ez dute eskubiderik langabezia-prestazioa kobratzeko, horretarako nahikoa kotizatu badute ere”.

Bárcenak gogorarazten du errefuxiatuek jatorrizko herrialdeetatik ihes egiten dutela, jazarpena, gatazkak edo miseria atzean uzteko. “Beren bizitzak hemen berregituratzen dituzte iristen direnean zerotik hasi behar dutelako”, adierazten du. Era berean, hau azaltzen du: “Asilo-eskaera egin ondoren, baimen bat ematen zaie lan egin ahal izateko sei hilabete igaro direnean. Baimen hori sei hilean behin berritu behar izaten dute, espedientea ebazten den arte”.

Itxaroten duten bitartean, errefuxiatuek tokiko hizkuntzak ikasten dituzte, prestakuntza jasotzen dute, eta, kasu askotan, birziklatu egiten dira, beren jatorrizko herrialdeetan zuten karrera profesionala ezin dutelako hemen garatu, titulazio akademiko eta/edo unibertsitarioen homologazio-prozesuak arazotsuak izaten direlako. Oztopo horiek guztiak gainditu eta denbora igaro denean, askok lana lortzen dute, baina askotan beren herrialdean zutena baino kualifikazio txikiagoko lanpostua da. Eskaera ukatzen zaien unean, egoera administratibo irregularrean geratzeaz gain, bat-batean enplegua galdu eta muturreko ahultasun egoerara itzultzen dira.

Egoera honen aurrean, ZEHAR errefuxiatuekink proposatzen du pertsona hauen guztien enplegua mantetzea, baimen administratibo baten bidez, lanean jarraitu dezaketela bermatzeko.  

ZEHAR errefuxiatuekink tresnak proposatzen ditu herritarrek diskurtso politiko xenofoboei aurre egiteko

Arrazakeriaren Kontrako Nazioarteko Egunean, ZEHAR errefuxiatuekink egungo hauteskunde-kanpainan diskurtso politiko xenofoboen ugaritzeari buruz ohartarazten du, izan ere, kulturen arteko elkarbizitza sustatu ordez, amorrua, alarma soziala, beldurra eta migratzaile eta errefuxiatuekiko mesfidantza sortzen baitute.

Gehiago Irakurri

22 nazionalitateko 104 pertsona artatu dituzte Oñatin dagoen asilo-eskatzaileentzako Larraña Etxea zentroan

Sei hilabete daramatza martxan Oñatiko Larraña Etxeak, Eusko Jaurlaritzak finantzatutako eta ZEHAR errefuxiatuekink kudeatutako zentroak. Horregatik, erakunde bietako arduradunek asilo‑eskatzaileentzako lehen harrerarako zentroaren orain arteko ibilbidea ebaluatu dute. Aipagarria da bertan bizi diren asilo-eskatzaileak estatuko harrera-sistemako baliabideetan sartzeko zain daudela.

Gehiago Irakurri

“Ez, Elvis ez dago bizirik eta atzerritarrak ez dira Ness lakuko munstroa”

ZEHAR errefuxiatuekink eta Amurrioko Udalak “Nahasten ez gaituzten erakusleihoak” xenofobiaren aurkako kanpaina jarri dute martxan. Ekintza hori Arabako Foru Aldundiaren 2019ko zurrumurruen aurkako estrategiaren barnean kokatzen da. Saltoki eta espazio publikoetan esku hartzeko proiektu sortzaile baten bitartez, Amurrioko hamar dendatako erakusleihoak dekoratuko dira. Horretarako, kartelak eta elementu atseginak erabiliko dira, herritarrak Whatsapp-eko, Facebook-eko edo auzoko ohiko elkarrizketetako gezur arrazistak sinestea zalantzan jartzera animatzeko xedeaz.

Gehiago Irakurri

ZEHAR errefuxiatuekin kezkatuta dago Hondurasko herritarren behartutako lekualdaketengatik eta bertako giza eskubideen defendatzaileek jasaten duten jazarpenarengatik

ZEHAR errefuxiatuekinko zenbait ordezkari Hondurasetik itzuli berri dira. Bertan izan dira, hain zuzen, Hondurasko giza eskubideen egoera behatzeko Euskadiko Ordezkaritzaren misioan parte hartzeko (2019ko urtarrilaren 27tik otsailaren 1era). Bidaia hori Giza Eskubideen Defendatzaileak Babesteko Programan parte hartu duten pertsonei eginiko segimenduaren barruan gauzatu da. 2018an programan parte hartu zuen pertsona bat Hondurasko Atxilotuen eta Desagertuen Senideen Batzordeko (COFADEH) kide da. Aste honetan zehar, Ordezkaritzak bilerak egin ditu hainbat erakunde, giza eskubideen GKE eta gizarte-mugimendurekin, Erdialdeko Amerikako herrialde horretako giza eskubideen egoera zein den aztertzeko.

Gehiago Irakurri