Brigitte Vasallo eta Hajar Samadi islamofobia eta zurrumurru arrazisten inguruan arituko dira Vitoria-Gasteizen

Hurrengo larunbatean, Otsailak 18, Euskadiko Errefuxiatuen Laguntzarako Batzordeak (ZEHAR errefuxiatuekin) “Ez Utzi Endredatzen 2017” Mintegia antolatu du Gasteizko Artium Museoan. Egungo islamofobia jorratuko dute Brigitte Vasallo eta Hajar Samadi adituek. Ekimena Arabako Zurrumurruen Aurkako Estrategiaren barne kokatzen da, ZEHAR errefuxiatuekinren gidaritzapean eta Arabako Foru Aldundiaren baterako finantzaketarekin.

Gehiago Irakurri

CEAR- Euskadik “Kapitala vs. Bizitza” izeneko bideoa plazaratu du

Kapitala vs. Bizitza lemapean, ZEHAR errefuxiatuekink transnazionalen jardueraren ondoriozko desplazamendu behartuen errealitatea aztertzen duen bideo bat plazaratu berri du.  Meatzaritzaren, petrolioaren arloko eta hidroelektrikaren arloko megaproiektuen inguruan ari gara, kapital euskalduna, espainiarra eta/edo europarra  dutenak eta beraien negozioak inplementatzeko lurraldeetan sartzen direnak, bertako komunitateak gabetuz eta beraien bizimodu tradizionalak desagertuz.

Gehiago Irakurri

Eusko Legebiltzarrak Jaurlaritzari ZEHAR errefuxiatuekink proposatutako asilo neurriak hartzeko eskaera luzatu dio

Gaur, Gasteizko Parlamentuak Ez Legezko Proposamen (ELP) bat onartu du Eusko Jaurlaritza estutzeko errefuxiatuen eskubideak bermatzeko premiazkoak diren neurriak hartu ditzan.

ELP-a Cear-Euskadik Eusko Jaurlaritzari azkenengo hilabete hauetan galdatu dizkion premiazko 5 neurrietan oinarrituta dago. Hauteskunde kanpainan, erakundeak bilera pertsonalak izan zituen alderdi nagusiekin eta gai honen inguruko herritarren sinadura bilketa bat sustatu du Change.org plataformaren bitartez.

Gehiago Irakurri

ETXEA=BABESLEKU, Fair Saturday ekitaldiko erakusketa eta kontzertua

Azaroaren 26an, kultura eta elkartasuna uztartzen dituen plana proposatzen dizugu: Iratxe Gonzalez Villalaguenga ilustratzaileak antolatutako Etxea = Babesleku erakusketa eta kontzertua, Zorrozaurreko“ZAWP” aretoan (Bilbon) ospatuko dena.

Ekitaldia 20:00etan hasiko da, bertan, adimentsuak diren 40 artisten obrk erakutsiko dira, haien ikuspegitik errefuxiatuen egoera azalduko dituztena.

CEAR Euskadiko proiektuetara bideratuko dira lortutako diru-sarrerak:  obretako %70 eta sarreretako %100.

Gehiago Irakurri

Aiara, Kanpetzu eta Arabako Lautadako kuadrillek bat egingo dute Bizilagunak egitasmoarekin lehenengo aldiz

ZEHAR errefuxiatuekink antolatuta Arabako Foru Aldundiko Babesarekin, ekimenaren helburua da lurraldeko udalerrietan zurrumurru xenofoboetatik libre dagoen kultura ezberdinen arteko elkarbizitza sustatzea

Vitoria-Gasteiz, 2016ko azaroaren 10a. Aiara, Kanpetzu-Arabako Mendialdea eta Arabako Lautadako kuadrillek bat egingo dute lehenengo aldiz “Bizilagunak, aldameneko familia” izeneko ekimenarekin. Gasteizen ere hirugarren urtez parte hartuko dute kulturen arteko jaialdi honetan. Hitzordua hurrengo igandean izango da, azaroak 13. ZEHAR errefuxiatuekink antolatuta Arabako Foru Aldundiko Babesarekin, ekimenaren xedea da parte hartzaileek  eraits ditzatela elkarri buruz izan ditzaketen aurreiritziak eta estereotipoak  eta Araban kultura ezberdinen arteko elkarbizitza sustatzea.

Gehiago Irakurri