ZEHAR errefuxiatuekink sakonago aztertuko ditu transnazional handien ondoriozko desplazamendu behartuen kausak

  • Uste du arrazoi horrengatik lekualdatutako pertsonak errefuxiatuak direla, eta haien nazioarteko babesa eskatzen du
  • Arazoa ikuspegi feministatik lantzen du, emakumeen gorputz eta bizitzetan duen eragina aztertuz

Bilbo, urriak 27 eta 28.- Urriaren 27an eta 28an “Desplazamendu Behartuen Kausak Eztabaidagai” biltzarra egingo da Bilbon, ZEHAR errefuxiatuekink antolatuta. Bitzarraren helburua da agerian jartzea transnazionalek nolako eragina duten instalatzen diren komunitateetako desplazamendu behartuen sorreran.

Gehiago Irakurri

Auzitegi Nazionalak Nazioarteko Babesa aitortu dio Hassanna Aalia aktibista sahariarrari

Bilbao, 2016ko urriaren 5ean. Bost urte igaro dira Hassanna Aalia aktibista sahariarrak Nazioarteko Babesa eskaini zuenetik. Prozesu luze honen ostean, Auzitegi Nazionalak onartu dio errefuxiatu estatutua, Barne Ministerioaren erabakia ezeztatuz. Aaliaren esanetan “Prozesua luzea eta gogorra izan da, baina aldi berean, oso polita. Pertsona, erakunde eta instituzioen elkartasuna, laguntasuna eta babesa sentitu dut 5 urte hauetan”.

Gogorarazten dugu Hassanna Aaliari biziarteko kartzela zigorra ezarri ziola Marokoko epaimahai militar batek, Saharako Gdeim Izik kanpamendu bakezalean parte hartzeagatik. Inolako bermerik gabeko prozesua izan zela salatu dute askotan nazioarteko hainbat erakundeek.

De izquierda a derecha Patricia Bárcena, Hassanna Aalia y Javier Canivell en la rueda de prensa

De izquierda a derecha Patricia Bárcena, Hassanna Aalia y Javier Canivell en la rueda de prensa

“ZEHAR errefuxiatuekintik txalotzen dugu Autitegi Nazionalaren erabakia eta benetan eskertzen dugu kasu honen salaketak izan duen babesa, elkarte eta instituzioen elkartasuna”, adierazi du Patricia Barcenak, ZEHAR errefuxiatuekinko Zuzendariak eta gehitu du “kasuak hartu duen garrantzi publikoa babes horri esker ezbairik gabe izan dela”. Hassannaren abokatuak, Javier Canivellek gogorarazi du notizia ona dela baina “ tamalez, ez da ohikoa sahariarrei babes internazionala eskaintzea”.  

Sahariarrek bizi dituzten Giza Eskubideen urraketak direla eta, askok beraien etxetik ihes egin behar dute Nazioarteko Babesa eskatzeko. 2015ean 15 sahariarrek babes eskaera egin zituzten Estatu mailan, 31 aldiz 2014ean, baina ez zen bat bera ere ez onartu urte berean.

 

Guardar

ZEHAR errefuxiatuekink Eusko Jaurlaritza berriak errefuxiatuen eskubideak bermatzeko hartu beharreko premiazko 5 neurri proposatu ditu

Irailaren 25ean izango diren EAEko hauteskundeei begira, ZEHAR errefuxiatuekink Euskal Autonomia Erkidegoko alderdiei hurrengo deia luzatu die: beraien hauteskunde programetan neurri bereziak hartzea errefuxiatuen eskubideak bermatu daitezen.

Hortaz, 5 premiazko neurri hartzea da Eusko Jaurlaritza Berriari egiten zaion eskaria, “Euskadira asilo bila heltzen diren pertsonek instituzioen babesa sentitu dezaten beraien eskubideez goxatu ahal izateko, hala nola, integratzeko eta beraien bizitza berregiteko”, adierazi du Javier Galparsorok, ZEHAR errefuxiatuekinko Presidenteak. Gogoratu beharra dago 10etik 7 asilo eskaera ukatzen direla.

Proposatutako 5 premiazko neurriak hauexek dira:

  • Euskadira heltzen diren errefuxiatu guztien eskubideak bermatzea eta errekurtso eta zerbitzu publikoak eskuratu ahal izatea, beraien jatorria eta hona iristeko erabili duten bidea edozein dela ere.
  • Kulturen arteko elkarbizitza eta harrera integrala sustatzea, benetako babes-hiri
    eta babes-herriak sortuz.
  • Publikoki EB-Turkia itunaren aurka agertzea eta Gobernu zentrala presionatzea itunari emandako babesa ken dezan.
  • Espainiako Gobernua estutzea mugak pasatzeko bide seguruak berma ditzan
    eta Europan hartutako konpromisoak bete ditzan.
  • Europako araudia betetze aldera, Asilo Legea garatzen duen erregelamendua exijitzea, 7 urte daramatza eta egin gabe.

premiazko-5-neurri

Boto Lagatzea:

2014tik hona, ZEHAR errefuxiatuekink Boto Lagatzea oinarri izan duten hainbat kanpaina bultzatu ditu. Ekimena honetan datza; boto eskubiderik ez duen migratzaileei bertoko batek bere botoa lagatzea. Galparsororen esanetan, “Desparekotasun hau ikustaraztea migratzaileek herritartasun osoa lortzeko pausu bat da”.

Horrez gain, hauteskunde egunean, ekintza honekin bat egin nahi dutenek, ekimena egiten erakusten duen argazki bat igo dezakete beraien sare sozialetan.

 

 

Guardar

Guardar