Asilo datuak Euskadin, 2017.

Errefuxiatuen Nazioarteko Egunean, ekainak 20, aurkeztutako datuak dira. Infografia hauetan 2017ko Euskal Autonomia Erkidegoko asilo datuak kontsultatu ditzakezu. Ez dira datu ofizialak, ZEHAR errefuxiatuekink egindako estimazioa baizik, baina urte horretan EAEn egindako asilo eskarien %70 lagundu ditu.   Deskargatu eta tartekatu dizakezu zure sare sozialetan lasai asko. 

Gehiago Irakurri

Ehundaka lagunek parte hartu dute “La Bilbao Refugio” lasterketan, euskal gizarteak errefuxiatuei ematen dien laguntza erakusteko

“La Bilbao Refugio”, ZEHAR errefuxiatuekink (Errefuxiatuei Laguntzeko Euskadiko Batzordea) antolatu duen lasterketa herrikoiak, 400 pertsona baino gehiago elkartu ditu gaur goizean Bilboko kaleetan. Pertsona horiek guztiek euren laguntza erakutsi gura izan die errefuxiatuei “Babeslekuaren alde arineketan” goiburuarekin. Hitzordua jai giroan gauzatu da, eta erakundeetako eta kultura eta kirol munduko zenbait pertsonaren partaidetza izan du.

Lasterketa hasi aurretik, Javier Galparsoro ZEHAR errefuxiatuekinko Presidenteak eskerrak eman nahi izan dizkie parte hartu duten pertsona guztiei, ekimenaren aurrean erakutsitako konpromisoarengatik “gure gizartea ez dagoela insentsibilizatuta erakusten duelako, badaudela benetan, esklabotasunetik, miseriatik, heriotzatik, azken finean, ihes egiteko korrika egitea zer den benetan dakiten pertsonak”.

Galparsorok esker oneko hitzak izan ditu, baita ere, aurten bigarren edizioa bete duen ekimenean lagundu duten erakundeentzat: Eusko Jaurlaritza, Bilboko Udala, Bizkaiko Abokatutzaren Elkargo Gorena eta Eroski.

Jai giroa

Kirol lehiaketaz gain, egun osoan jai giroa izan da nagusi, “Batukale” batukadaren animazioari eta Guggenheim museoaren zabalgunean, ZEHAR errefuxiatuekinren txosnaren inguruan, prestatu diren jarduerei esker. Izan ere, jarduerak ez dira amaitu lasterketako partaideak helmugara heldu direnean, familiako argazki handia egin ondoren, Portugaleteko Diversion Rock musika taldearen emanaldia hasi baita. Lasterketaren arduradunek azpimarratu gura izan dute rock taldeak ZEHAR errefuxiatuekinri eman diola bere kontzertua.

Halaber, “Bilbao Refugio” lasterketak gizarte eta kultura munduko jende ezagunaren aurretiazko laguntza ere izan du, besteak beste, proban parte hartzera bultzatzeko bideoak bidali dituzten Ramón Barea eta Jon Plazaola antzezleena eta Ana Urrutia aurkezlearena.

Lasterketa, urtero ekainaren 20an egiten den Errefuxiatuen Nazioarteko Eguna dela eta ZEHAR errefuxiatuekink antolatu dituen jardueren barruan dago. Horrela, erakundeak gogorarazi duenez, 2017an 970 pertsonak asilo eskaria egin zuten EAEn, 2016an egindako eskari kopurua bikoiztuz. Hori dela eta, ezinbestekoa da egungo harrera sistema handitzea.

 

 

ZEHAR errefuxiatuekink errefuxiatuenganako elkartasuna erakutsiko du datorren larunbatean, “Bilbao Refugio” lasterketaren II. edizioaren bitartez

ZEHAR errefuxiatuekink, euskal gizarteak errefuxiatuenganako duen elkartasuna erakutsiko du larunbat honetan, zenbait jarduera herrikoiren bitartez. Horien artean azpimarragarria da bigarren urtez jarraian Bizkaian  ospatuko den “Bilbao Refugio” lasterketa, Guggenheim Museoaren zabalgunean hasi eta amaituz.

Hitzordua goizeko 11:30etan hasiko da. Ordu horretan daude deituta oinez edo korrika 5 kilometroko zirkuituan parte hartu gura duten pertsona guztiak. Izena emateko 10 euro ordaindu beharko dira, eta lasterketaren egun berean edo lehenago egin ahal izango da, online formularioaren bitartez (hemen) edo  Bailengo zabalgunean, FEVEren aurrealdean, ZEHAR errefuxiatuekink instalatu duen informazio puntuan, 18:00etatik 20:00etara.

Errefuxiatuen Nazioarteko Egunaren (ekainaren 20a) barruan ospatuko den jardunaldia eguerdiko 13:30 inguruan amaituko da, babesaren aldeko jaiarekin, “Batukale” batukadaren animazioarekin eta “Diversion Rock” taldearen emanaldiarekin.

Ekimenak Eusko Jaurlaritzaren, Bilboko Udalaren, Bizkaiko Abokatutzaren Elkargoaren eta Eroskiren laguntza du. Jasotako diru guztia Euskadin dauden errefuxiatuen beharrei erantzutera zuzenduko da, CEAR- Euskadiren bitartez.

“BILBAO REFUGIO” DEIALDIA

Eguna:           Larunbata, ekainak 23.

Ordua:            11:30ean.

(Goizeko 11:00etatik lasterketaren arduradunak prest egongo dira elkarrizketak egiteko)

Lekua:            Guggenheim Bilbao Museoaren Zabalgunean.

ZEHAR errefuxiatuekink 2017an EAEn egin ziren nazioarteko babes-eskaeren %70 ingurutan lagundu zuen

ZEHAR errefuxiatuekinren arabera, 2017an 970 pertsona inguruk eskatu zuten asiloa EAEn (592k Bizkaian, 258k Araban eta 121ek Gipuzkoan). Zifra hori 2016an erregistratutakoaren ia bikoitza da, orduan 500 izan baitziren. Datu horiek eman ditu gaur goizean CEARek, “Errefuxiatuak Espainian eta Europan” izeneko bere urteko txostenaren aurkezpenean. Txosten hori urtero-urtero argitaratzen du garai honetan, ekainaren 20a Errefuxiatuen Nazioarteko Eguna dela aprobetxatuz.

 

Hona hemen gorakada horren arrazoiak:

 

  • Asilo-eskatzaileen kopuruak gora egin du mundu osoan eta estatuan, gaur egungo gatazka eta jazarpen-arrazoi guztien ondorioz.
  • Harrera Sistemak nabarmen areagotu du plazen kopurua azken bi urteetan, hala Euskadin nola estatuan. EAEn 200 plaza zeuden 2016an eta 463 aurten, baina hala ere ez dira nahikoa.
  • Baliabide publiko eta pribatuek gero eta informazio gehiago dute asilo-eskubideari buruz, eta jazarpenetik ihesi dabiltzan gero eta pertsona gehiagok dakite asiloa eskatzeko eskubidea dutela.

 

2017an EAEn izapidetutako asilo-eskaeren % 70 inguru ZEHAR errefuxiatuekinren laguntzarekin egin ziren. Horrenbestez, datu ofizialik ez dagoenez, erakundeak urte honetan eman duen arretari buruzko datuak lagungarriak dira EAEn asiloa eskatzen duten pertsonen profila osatzeko. Erakundeak artatutako pertsonen ia %60 hiru herrialde hauetatik etorri dira: Venezuela (% 40,33), Kolonbia (% 9,52) eta Ukraina (% ñ,16); horietatik, % 46 emakumeak dira eta % 54 gizonak.

 

Gizartean zabaldu da errefuxiatuak ez direla iristen, baina hori gezurra da. Datu hauek erakusten dute baietz, iristen direla, baina kontua da beren kabuz iristen direla eta kasu horiek ez direla batere mediatikoak”, azaldu du ZEHAR errefuxiatuekinko presidente Javier Galparsorok. Hau ere esan du: “Ezin ditugu errefuxiatuak lehen mailako eta bigarren mailako gisa sailkatu; nazioarteko babesa eta harrera duina bermatu behar diogu jazarpenetik ihesi datorren eta hala eskatzen duen pertsona orori”.

 

Erakundeko zuzendari Patricia Bárcenak, berriz, hau azpimarratu du: “Harrera Sistemak prest egon behar du behar duten pertsona guztiei harrera egiteko. Orain beharrezkoa da plaza gehiago sortzea; izan ere, Euskadin dauden 463 plazak okupatuta edo erreserbatuta daude, eta, ZEHAR errefuxiatuekink kudeatzen dituen plazak soilik kontuan hartuta, 100 pertsona baino gehiagoko itxarote-zerrenda dago. Hor esku hartu behar dute euskal erakundeek, plaza berriak eta Estatuko Harrera Sistemaren osagarri izango diren beste harrera-sistema batzuk sortuz”.

 

Ildo horretan, beharrezkoa da errefuxiatuek EAEra iritsitakoan izaten duten egoera hobetzea, eta ZEHAR errefuxiatuekink hainbat erronka ezarri ditu horretarako:

 

  • Asilo-eskaerak tramitatzeko itxarote-denbora murriztea. Gaur-gaurkoz, iristen direnek batez besteko hiru hilabete itxaron behar izaten dute nazioarteko babesa formalizatzeko.
  • Lehen harrerako aterpetxe publiko bat sortzea lehenbailehen, oraindik asilo-programan sartu ez diren eta familiartekoen edo beren gizarte-sareko kideen etxeetan ostatu hartzeko aukerarik ez duten pertsonentzat.
  • Asilo-sistema egokitzea pertsonen beharretara, eta ez alderantziz.
  • Iristen direnen osasun integralaren aldeko apustua egitea: jazarpena eta erbestea bizi ondoren, babes-eskaerak ebatzi zain egon behar izaten dute, kezkatuta, eta horrek kalte egiten dio haien osasun mentalari.
  • Oinarrizko eskubideak, hala nola enplegua eta etxebizitza, eraginkortasunez baliatzeko aukera ematea.

Bárcenak gogoratzen du “Aquariusean zetozen pertsona erreskatatuak hartzearen erabakia ospatzeaz gain, gobernuak neurri zehatzak hartu beharra ditu asilo eskaeren gorakadari eta itsasoz Espainiarako iritsierei arreta egitekoEstatu guztien erantzukidetasuna eta herrialdeen arteko koordinazioa premiazkotzat ageri da, erreskateak, lehorreratzeak eta ondorengo birkokatzeak antolatzeko. Atzo, mila bat pertsona heldu ziren Andaluziako kostara. Ez zegoen argazkilari ez ordezkari politikorik bertan ongietorria emateko.”

Sakatu hemen txostenaren laburpena deskargatzeko.

ZEHAR errefuxiatuekink errefuxiatuen alde korrika egitera deitu du, ekainaren 23an, Bilbon

ZEHAR errefuxiatuekink, Errefuxiatuaren Laguntzarako Euskadiko Batzordeak, jai eta aldarrikapen zirkuitu handi bilakatuko ditu berriro Bilboko kaleak, errefuxiatuen egoerari ikusgaitasuna emateko. “La Bilbao Refugio”, Guggenheim Museoaren zabalgunean hasi eta amaituko den 5 kilometroko herri lasterketa ekainaren 23an izango da, goizeko 11:30etik aurrera, eta CEAR Euskadik Errefuxiatuen Nazioarteko Eguna (ekainaren 20a) ospatzeko antolatu dituen jardueren amaiera puntua izango da. Zirkuitua oinez ere egin ahal izango da, eta jai ekitaldi batekin amaituko da.

Gehiago Irakurri