Euskadin, 2.075 asilo-eskaera erregistratu dira 2019ko lehen 5 hilabeteetan

Aurten ere, ekainaren 20an izango den Errefuxiatuen Nazioarteko Egunaren harira, CEARek bere urteroko txostena atera du: “Errefuxiatuak Espainian eta Europan”. Gainera, aurtengoa berezia da, erakundeak 40 urte egin baititu. “40. urteurrenera iritsi garen honetan, kezkatuta gaude errefuxiatuekin bizitzen ari garen mundu-mailako krisiarengatik; inoiz erregistratu gabeko exodo handiena gertatzen ari da, eta 70 milioi pertsona baino gehiago lekualdatzera behartuak izaten ari dira mundu osoan”, adierazi du ZEHAR errefuxiatuekinko presidente Javier Galparsorok.

Barne Ministerioaren kalkuluen arabera, 2.075 asilo-eskaera egin dira urteko lehen 5 hilabeteetan Bizkaian, Araban eta Gipuzkoan, eta ZEHAR errefuxiatuekink horietako askotan lagundu du. Venezuela, Nikaragua, Kolonbia eta Hondurasko herritarrak izan dira, ordena horretan, eskaera gehien egin dituztenak.

Baliteke aurten urte osoan bilduko diren zifrak 2018an erregistratutakoen bikoitza baino gehiagokoak izatea; izan ere, iaz nazioarteko babesa jasotzeko 1.595 eskaera egin ziren Euskal Autonomia Erkidegoan (Bizkaian 973, Araban 385 eta Gipuzkoan 237).  

Harrera-sistema

ZEHAR errefuxiatuekinko zuzendari Patricia Bárcenak azken hilabeteetan harrera-sistema zabaltzeko egindako lana azpimarratu nahi izan du, eta horren adibide gisa Oñatiko Larraña Etxea aipatu du: “Estatuko harrera-sisteman plaza bat eskuratu arte egoitza-baliabideak behar zituzten pertsonei erantzuteko sortu zen. Uste dugu Larraña Etxea bizikidetzaren eredu argia dela”.

Urriaren erdialdera ireki zuten Larraña Etxea, eta ordutik 161 pertsona igaro dira bertatik (140 gizon eta 21 emakume). Larraña Etxean arreta jasotzen duten pertsonen profila hau da nagusiki: Saharaz hegoaldeko Afrikatik bakarrik etorritako gizonak, 20 eta 30 urte artekoak.

Nolanahi ere, aurrerapen handiak egin badira ere, hau dio ZEHAR errefuxiatuekinko harrera-arduradun Elena Valverdek: “plaza bat lortzeko zain dauden eta denbora luzez itxaron behar duten pertsona guztien egoera hobetzen saiatzen gara. Une honetan, 930 pertsona ditugu plaza bat esleitzeko zain; beraz, premiazkoa da egoera horiei guztiei erantzuna ematea”.

Halako kasuei erantzuten jarraitzeko, erakundea beste zentro bat kudeatzen hasiko da laster, Tolosan. Zentro horrek, Larraña Etxeak bezala, Udalaren eta Eusko Jaurlaritzaren babesa izango du, eta 30-35 pertsonarentzako lekua izango du.

Erronkak

Datu horiek guztiak ikusita, argi dago errefuxiatuek iristen jarraitzen dutela, kontrakoa sinetsarazi bazen ere Europar Batasuneko birkokatze-akordioek porrot egin zutenean. Iritsi egiten dira, eta ez hori bakarrik: gurekin batera bizi dira hiri, herri eta auzoetan.

Baina dena ez da amaitzen leku seguru batera iritsitakoan. Oraindik ere erronka asko daude gainditzeke.

  • Erroldatzeko laguntzak ematea nazioarteko babesa eskatzen duten guztiei, eskura duten dokumentazioa edozein izanik ere.
  • Itxaron beharreko denbora murriztea, hala babes-eskaerak egiteko nola horiek ebazteko.
  • Etxebizitza bat izateko aukera bermatzea asiloa eskatzen duten pertsonei eta errefuxiatuei.
  • Enplegu bat bermatzea; berez prozesu zaila da eta, gainera, asilo-eskaeraren ebazpenaren menpe dago. Eskaerari uko eginez gero, enplegua automatikoki galtzen dute.

Aquarius, urtebete geroago

Reward eta Suleman duela urtebete Aquarius erreskate-ontzian Valentziara iritsi ziren pertsonetako bi dira. Lehenago, ordea, 12 eguneko bidaia gogorra igaro zuten: “Maltak ez gintuen onartu, eta Italiak ere ez. Desesperatuta geunden. Espainian hartuko gintuztela eta Valentziara eramango gintuztela esan zigutenean, espero nezakeen albisterik onena jaso nuen. Bizitza duina izateko aukera eman zidaten. Gero, harrera-programarekin, Euskadira ekarri ninduten, CEARekin”, esan du Rewardek, 22 urteko nigeriarrak. “Gustura nago, bizitzeko beste aukera bat eman baitidate. Baina, aldi berean, oso gogorra da ikustea beste batzuk gauza bera egiten saiatzen direla eta ez dutela iristea lortzen: ez dietelako Libiatik ateratzen uzten, itsasoan geratzen direlako edo ez dagoelako Aquarius bezalako ontzirik, haiek erreskatatzeko eta errefuxiatu gisa hartuko dituzten herrialde europarretara eramateko. Oso tristea da”.

Suleman Ginea-Konakrykoa da jaiotzez, eta pena handiz gogoratzen du Europara etorri aurretik Libian igaro zuen aldia: “lan behartua egiten genuen, ogia bakarrik jaten genuen eta lo gutxi egiten genuen; gaizki tratatzen gintuzten”. Gogoratzen du poz handia hartu zuela esan zietenean Espainiak Valentzian lehorreratzeko baimena eman ziela. Hemen, iturgin gisa aritzeko prestakuntza jasotzen ari da, eta semearekin elkartzea du amets.

Bárcenak adierazi duenez, “Aquarius ontziak eginiko harrera goraipatzekoa izan zen, baina, zoritxarrez, salbuespena baino ez da, eta urte honetan zehar jazarpen eta kriminalizazio izugarria jasan dute Mediterraneoan biziak salbatzen aritu diren GKEen ontziek”.

Datorren larunbatean, Bizilagunak kulturarteko bazkariak Gasteizera itzuliko dira

Ekainaren 20an ospatuko den Errefuxiatuen Nazioarteko Egunaren atarian, ekainaren 15ean, datorren larunbata, CEAR Euskadik Bizilagunak jai berri bat antolatuko du, oraingo honetan Koroatze kalean eta Alde Zaharrean, Eusko Jaurlaritzaren Biktima eta Giza Eskubideen Zuzendaritzak finantzatuta.

“Oraingo honetarako kalera ateratzea pentsatu dugu, udaren atarian gaudela aprobetxatuz eta bazkariak herritar guztiengana zabaltzeko asmoarekin, partikularren etxeetan egin beharrean. Hortaz, larunbatean Alde Zaharrean bazkalduko dugu eta Errotan egingo dugu arratsalde pasa, auzo horietako askotariko kultura-jatorrietako bizilagunek elkar ezagutzeko aukera izan dezaten. Auzo bi horiek aukeratu ditugu ZEHAR errefuxiatuekink Errotan duelako Gasteizko bere bulegoa eta horrela, bide batez, egiten dugun jarduera auzoan ezagutzera emango dugu”, Rosabel Argote ZEHAR errefuxiatuekink Arabako hiriburuan duen arduradunak azaldu duenez.

Horretarako, ZEHAR errefuxiatuekink bazkaltzera gonbidatuko ditu auzokoak, Frai Zacarías Martínez kaleko Auzolana pilotalekuan, 14:30etik aurrera. Bazkalondoaren ostean, Parte-hartzaileak Kutxa Plazan bilduko dira festarekin aurrera jarraitzeko, eta musika- eta antzerki-emanaldiak izango dira, Pez Limbo eta Zirkarte taldeen eskutik, besteak beste.

Azken familia-argazkiarekin batera, Gasteizko Koroatze eta Alde Zahar auzoek CEAR Euskadiren “Ez utzi endredatzen” kanpainarekin bat egingo dute, auzoetako kultura-aniztasuna jendaurrean defendatzeko eta zurrumurru arrazista eta xenofoboak auzoetatik urrunarazteko.  

Bizilagunak jaiaren edizio berri honetan parte hartzeko, ZEHAR errefuxiatuekink wasap zenbaki hau gaitu du: 688 812 9 44.

400 lagunek parte hartu dute Bilbao Refugio III herri lasterketan

Hirugarren urtez jarraian, Bilboko kaleak errefuxiatuen aldeko eszenatoki bilakatzen dira. Bilbao Refugio lasterketaren hirugarren edizioa izan da gaurkoa, errefuxiatuen eskubideak aldarrikatzen dituen martxa, hain zuzen ere. Goizean egiten zuen beroa gaindituz, martxak Bilboko Erripako Kaitik Itsas Museoraino joan eta etorrian dauden 5kmko ibilbidea egin ditu. Izan ere, badira ibilbidea birritan egin dutenak, 10km eginez. Guztira 400 lagunek parte hartu dute aurtengo lasterketan.

Gehiago Irakurri

ZEHAR errefuxiatuekink errefuxiatuen babesa hobetzeko 7 proposamen luzatu ditu

Maiatzaren 26ko udal eta foru aldundietako hauteskundeen harira, ZEHAR errefuxiatuekink Euskak Atonomia Erkidegoan ordezkaritza duten alderdi nagusiekin bildu da, beraien udal eta aldundietako programa eta proiektu politikoetan errefuxiatuen babesa hobetuko duten 7 neurri sartu dezaten proposatzeko asmoarekin.

Proposamenak

Hauek dira proposatutako neurriak:

  1. Hauek dira proposatutako neurriak:
    1. Gizarte Zerbitzuen Euskal Sistemaren prestazio eta zerbitzuen zorroa erabat garatzen dela bermatzea
  • • Salbuespenak salbuespen, gizarte-bazterketarako arriskuan dauden pertsonentzako espazioen gabezia bat dago udal- eta foru-mailan, eguneko nahiz gaueko arreta espezifikoan.
  • • Larrialdi-zerbitzuetara jotzeko aukera bermatzea pertsona guztiei, haiei buruzko araudia aintzat hartuz.
  1.  
    1. Prestazio eta zerbitzuen zorrora jotzeko aukera bermatzea asiloa eskatzen duten pertsonei eta errefuxiatuei
  • • Errolda bermatzea ohiko bidera jotzeko aukerarik ez duten pertsonei, beren eskubide eta betebeharrak garatzeko berme gisa.
    1. Etxebizitza bat izateko aukera bermatzea asiloa eskatzen duten pertsonei eta errefuxiatuei
  • • Udal- eta foru-etxebizitza publikoak ugaritzea bestelako baliabideetarako sarbiderik ez duten banakakoei eta familiei erantzun ahal izateko larrialdi-egoeretan.
  • • Alokairuko etxebizitzen baldintzen arauketa sustatzea, bizigarritasun-baldintza egokiak izan ditzaten.
  • • Etxebizitza partikularren erabilera turistikoa arautzea, zaurgarritasun-egoeran dauden pertsonek, tartean asilo-eskatzaileek eta errefuxiatuek, ohiko bizilekutzat alokairuko etxebizitza bat edukitzeko aukera izateko eta alokairuen prezioen gehiegizko igoera saihesteko.
    1. Lurralde- eta udal-mailako harrera-sare bat sustatzea asiloa eskatzen duten pertsonentzat eta errefuxiatuentzat
  • • Herrian edo lurraldean dagoen migratzaileen eta errefuxiatuen harrera-sarea sendotzeko konpromisoa hartzea, nazioarteko babes bila ari diren pertsonen espezifikotasuna kontuan hartzen duten arreta- eta harrera-mekanismo integral profesionalak gauzatuz, bai eta harrera-espazioei lagunduko dien garapen komunitarioa sustatuz ere.
    1. Haurtzaroko eta nerabezaroko plan integrala garatzea, helduen laguntzarik gabe datozen atzerriko adingabeen eta gazteen espezifikotasunak kontuan hartuz
  • • Bizileku-baliabideak ugaritzea.
  • • Kasuak koordinatzea, gizarte-desberdintasuna saihestea eta prebentzio-neurriak hartzea.
  • • Gizarte Inklusiorako Laguntza Berezia jasotzeko epea luzatzea eta haren zenbatekoa handitzea.
  • • Adingabeen zentroetatik egitea dokumentuen tramitazio guztia.
  • • Berariazko hezkuntza-programak sortzea 17 urtetik gorakoentzat. Hezkuntza arauturako sarbidea bermatzea eta Oinarrizko Lanbide Heziketarako sarbidea hobetzea.
    1. Euskal Herriko herri eta lurralde guztietan bizikidetza-espazio seguruak eta diskriminaziorik gabekoak sustatzea auzotarren artean
  • • Diskurtso arrazistak eta xenofoboak ahalik eta gehien gutxituko dituzten eta kulturarteko elkarbizitza sustatuko duten udal- eta foru-programak sustatzea.
    1. Diskurtso politikoek ez dutela immigrazioa erabiltzen eta ez dutela gorrotoaren bidez gizarte-haustura sustatzen zaintzea
  • • Alderdi politikoak gardenak izatea diskurtsoen edukiak zaintzen dituzten beren etika- eta diziplina-organoen funtzionamenduari dagokionez.
  • • Arbitraje- eta deontologia-organo independente bat sortzea hauteskunde-garaietan diskurtso politikoen zelatari-lanak egiteko.

ZEHAR errefuxiatuekinren ustez, udal- eta foru-hauteskundeen testuingurua funtsezkoa da neurri hauek alderdi politikoen programetan sartzeko eta gure auzo, herri eta hirietan bizi diren errefuxiatuen eskubideak bermatzen laguntzeko.

ZEHAR errefuxiatuekink lanean ari diren errefuxiatuei asiloa ukatzen zaien unean haien ahultasun-egoerari buruz ohartarazten du

Maiatzaren Lehenaren (Langilearen Nazioarteko Eguna) bezperetan, ZEHAR errefuxiatuekink errefuxiatuei asilo-eskaera ukatzen zaienean haien muturreko ahultasun-egoera ikusgai egin nahi du. Kasu honetan, beren espedientea ukatzen denean lanean ari diren pertsonengan jartzen du fokua.

Asilo-eskubidea arautzen duen legeak ezartzen du eskaerak sei hilabetetik beherako epean ebatzi behar direla. Baina errealitatea bestelakoa da: pertsona askok bi urte baino gehiago itxaron behar izaten dituzte erantzuna jaso arte. Epe hori nahikoa da beren bizitzak berregituratzeko, eta une batean berriro suntsi daiteke.

ZEHAR errefuxiatuekinko zuzendari, Patricia Bárcenak, hau adierazi du: “Tamalez, ez dira kasu isolatuak. 2018an urte horretan ebatzitako eskaeren %76 ukatu zen. Asilo-eskaera ukatu dela jakinarazten zaien unean bertan, automatikoki egoera administratibo irregularrean egotera igarotzen dira, eta horrek, besteak beste, egun batetik bestera lan egiteko baimena ez dutela esan nahi du, dakartzan ondorio guztiekin. Era berean, ez dute eskubiderik langabezia-prestazioa kobratzeko, horretarako nahikoa kotizatu badute ere”.

Bárcenak gogorarazten du errefuxiatuek jatorrizko herrialdeetatik ihes egiten dutela, jazarpena, gatazkak edo miseria atzean uzteko. “Beren bizitzak hemen berregituratzen dituzte iristen direnean zerotik hasi behar dutelako”, adierazten du. Era berean, hau azaltzen du: “Asilo-eskaera egin ondoren, baimen bat ematen zaie lan egin ahal izateko sei hilabete igaro direnean. Baimen hori sei hilean behin berritu behar izaten dute, espedientea ebazten den arte”.

Itxaroten duten bitartean, errefuxiatuek tokiko hizkuntzak ikasten dituzte, prestakuntza jasotzen dute, eta, kasu askotan, birziklatu egiten dira, beren jatorrizko herrialdeetan zuten karrera profesionala ezin dutelako hemen garatu, titulazio akademiko eta/edo unibertsitarioen homologazio-prozesuak arazotsuak izaten direlako. Oztopo horiek guztiak gainditu eta denbora igaro denean, askok lana lortzen dute, baina askotan beren herrialdean zutena baino kualifikazio txikiagoko lanpostua da. Eskaera ukatzen zaien unean, egoera administratibo irregularrean geratzeaz gain, bat-batean enplegua galdu eta muturreko ahultasun egoerara itzultzen dira.

Egoera honen aurrean, ZEHAR errefuxiatuekink proposatzen du pertsona hauen guztien enplegua mantetzea, baimen administratibo baten bidez, lanean jarraitu dezaketela bermatzeko.  

ZEHAR errefuxiatuekink tresnak proposatzen ditu herritarrek diskurtso politiko xenofoboei aurre egiteko

Arrazakeriaren Kontrako Nazioarteko Egunean, ZEHAR errefuxiatuekink egungo hauteskunde-kanpainan diskurtso politiko xenofoboen ugaritzeari buruz ohartarazten du, izan ere, kulturen arteko elkarbizitza sustatu ordez, amorrua, alarma soziala, beldurra eta migratzaile eta errefuxiatuekiko mesfidantza sortzen baitute.

Gehiago Irakurri