Covid 19k eragindako osasun-krisiak askotariko gizarte- eta lan-ondorioak ditu gizarte osorako. Maiatzaren 1ean, Langileen Nazioarteko Egunean, ZEHAR errefuxiatuekink ikusgaitasuna eman nahi dio erakundeak artatzen duen kolektiboak enpleguaren arloan aurre egin beharreko egoera espezifikoari.
Giza eskubideen defendatzaileak aldi batez babesteko euskal programak aurten giza eskubideen Kolonbiako bi defendatzaile eta Hondurasko bat babesten ditu
Giza eskubideen defendatzaileak aldi batez babesteko euskal programaren ekitaldi berri honetako hiru partaideak honako hauek dira: Paola Andrea Ararat Nazarit, Kolonbiako ACONC (Asociación de Consejos Comunitarios del Norte del Cauca) elkarteko kidea; Honduras Diversa elkarteko Néstor Hernández; eta OIA (Organización Indígena de Antioquía) elkarteko kidea.
ZEHAR errefuxiatuekinren jakinarazpena, osasun-larrialdiaren harira
Osasun-agintaritzek dekretatutako larrialdi-egoeraren aurrean, ZEHAR errefuxiatuekinn ezohiko egoera honi aurre egiteko beharrezkoak diren neurriak hartzen ari gara, betiere birusa geldiarazteko emandako prebentziozko gomendio guztiei jarraituz. Horrelako testuinguru zail batean, gure lehentasun nagusia da ahalik eta kalitate handieneko arreta eskaintzen jarraitzea gurekin lan egiten duten pertsonei. Halaber, gure lehentasuna da arreta hori ahalik eta berme guztiekin ematea, gure langileei dagokienez zein artatzen ditugun pertsonei dagokienez. Horretarako, ahal den guztietan lehentasuna emango diegu aurrez aurrekoak ez diren kanalei.
Madrilen eta Bruselan ordezkaritza duten euskal alderdi politikoei, Grezia eta Turkia arteko mugan giza eskubideak errespetatuko dituen erantzun bat emateko eska dezaten dei egiten diegu
Errefuxiatuen Laguntzarako Euskadiko Batzordea (ZEHAR errefuxiatuekin) kezkatuta dago Greziako gobernuak adierazi duelako eten egingo duela asilo-eskubidea, eta Europara Turkiatik igarota heltzen diren eta Greziara doazen errefuxiatuen eskubideak urratzen ari direlako.
Hegoaldeko Mugatik Europara iritsitako edo iristen saiatutako 5 emakumeren kontakizunak argitaratu ditu ZEHAR errefuxiatuekink liburu batean
Sei metroko hesia saltatu nahi izan zuen emakumea kontakizun-liburua argitaratu berri du ZEHAR errefuxiatuekink. Liburu horren bidez, agerian jarri nahi da zer-nolako historiak bizi izaten dituzten Saharaz hegoaldeko Afrikako emakumeek, Espainiako Hegoaldeko Mugan zehar igaroz Europarako migrazio-proiektu bati ekiten diotenean. Amanda Andrades kazetariak idatzi du liburua, eta Amelia Celayak egin ditu diseinua eta irudiak eta ZEHAR errefuxiatuekinren webgunean salgai dago, HEMEN sakatuz.
4.826 lagunek eskatu zuten asiloa Euskal Autonomia Erkidegoan 2019an
Nazioarteko babes-eskaerei dagokienez, Barne Ministerioak 2019an argitaratutako urteko balantzearen arabera, 4.826 lagunek eskatu zuten asiloa Euskadin aldi horretan: 3.395ek Bizkaian, 891k Araban eta 540k Gipuzkoan. Zifra hirukoiztu egin da 2018ko egoerarekin alderatzen badugu, ekitaldi horretan 1.595 asilo-eskaera aurkeztu baitziren EAE osoan.