ROSANA MEJÍA CAICEDO ACONC-EKO KONTSEILARI NAGUSIAREN AURKAKO ATENTATUA SALATZEN DUGU, GERTATUTAKOA ARGITZEA ETA MEJÍA CAICEDO ANDREA ETA HAREN FAMILIA BABESTEA ESKATZEN DUGU

Giza Eskubideen Defendatzaileak Babesteko Euskal Programaren esparruan, euskal erakunde publikoek, giza eskubideen eta Kolonbiarekiko elkartasunaren aldeko erakundeek, Rosana Mejía Caicedo andreak, Cauca Iparraldeko Kontseilu Komunitarioen Elkarteko (ACONC) kontseilari nagusiak eta haren familiak jasandako atentatua salatu egiten dugu. Abuztuaren 21ean, igandea, 11:00etan, Caloto udalerriko Santa Rosa bidexkan suzko armak leherrarazi ziren bera eta bere familia zeuden etxebizitzaren aurka. Zorionez, etxeko leihoetatik sartu ziren jaurtigaiak hormetan sartu ziren eta ez zen heriotzarik edo zauriturik izan.

Eusko Jaurlaritzak, Eusko Legebiltzarrak eta giza eskubideen eta elkartasunaren aldeko euskal erakundeek harreman berezia dugu ACONCekin; izan ere, haren sailburu nagusi den Mejía Caicedo andreak eta beste lider batek parte hartu dute, Emigradxs Sin Fronteras euskal GGKEaren laguntzarekin, Giza Eskubideen, Biktimen eta Aniztasunaren Zuzendaritzak gidatzen duen Giza Eskubideen Defendatzaileak Babesteko Euskal Programan. Programak, gainera, Garapenerako Lankidetzaren Euskal Agentziaren, Unibertsitateen, giza eskubideen eta elkartasunaren aldeko erakundeen eta Eusko Legebiltzarraren babesa du, eta Zehar-Errefuxiatuekin elkarteak kudeatzen du. Guztiok dugu Euskal Autonomia Erkidegoan hartzen diren giza eskubideen defendatzaileen egoeraren jarraipen eta zaintza berezia egiteko konpromisoa. Gainera, 2020tik, eLankidetza ACONCen lana babesten ari da, Consejo Territorial Interétnico e Intercultural del Norte del Cauca (CTIINC) kide den aldetik.
Euskal ordezkaritza batek, 2019ko uztailean eta 2022ko urtarrilean, ACONCeko kideek jasaten ari diren jazarpen eta mehatxu sistematikoak tokian bertan egiaztatzeko aukera izan zuen. Egoera hori larriagotu egin da Mejía Caicedo andreak jasandako atentatuaren ondoren. Agindu horri erantzunez, berriro diogu kezkatuta gaudela gertakari horiengatik eta ACONCeko kideen osotasun fisiko eta psikologikoagatik, bereziki haren kontseilari nagusi Mejía Caicedo andrearena. Atentatua eta giza eskubideen defendatzaileek Kolonbian egunero jasaten dituzten eraso guztiak gaitzesten ditugu.

Mejía Caicedo andreak jasandako atentatua salatzen dugu, eta agintari eskudunei ESKATZEN diegu:

  1. Egia argitzea, ikerketa inpartzial baten bidez, atentatu honen egile material eta intelektualengana eramateko.
  2. Caucako eta herrialdeko gainerako jatorriz afrikar, indigena eta nekazarien bizitza eta lurraldea babesteko berme erreal eta eraginkorrak, indibidualak eta kolektiboak indartzea eta ezartzea.
  3. Landa-komunitateek adostutako Akordio Humanitarioak aitortzea eta sustatzea; izan ere, sektore sozial eta instituzional zabalen babesa dute, eta biztanleria zibilarentzat babes bat dira, non lehian dauden eragile armatuak dauden.

Azkenik, giza eskubideen defendatzaileekiko, herri indigenekiko, herri beltzekiko eta nekazarien komunitateekiko GURE LAGUNTZA eta ELKARTASUNA berresten dugu, horiek baitira indarkeriaren eta gatazkaren biktima nagusiak. Justizia soziala duen herri baketsu bat eraikitzeko konpromisoa aitortzen dugu, eta bere antzinako lurraldeetan BIZITZAREKIKO eta IRAUNKORTASUNAREKIKO errespetua eskatzen dugu.

Bilbo (Euskadi), 2022ko abuztuaren 24a.

Giza Eskubideen defendatzaileak aldi baterako babesteko euskal programak Kolonbiako lider bat hartu du aurten

Luz Mary Osorio Giza Eskubideen defendatzailea da eta Antioquiako Erakunde Indigenako (OIA) kidea. Senu indigena da eta Cacereseko udalerriko (Kolonbia) Puerto Bélgica las Palmas babeslekutik dator.  Gaur egun, aldi baterako harreran dago bere semearekin batera Euskal Autonomia Erkidegoan, Zehar-Errefuxiatuekin erakundeak kudeatutako eta Eusko Jaurlaritzako Berdintasun, Justizia eta Gizarte Politiketako Sailak bultzatutako Giza Eskubideen Defendatzaileak Aldi Batez Babesteko Euskal Programaren esparruan. 

Programa horren helburua da euren jatorrizko herrialdeetan bizitzaren eta justizia sozialaren alde egiten duten lanagatik bizitza edo osotasun fisikoa arriskuan ikusten duten giza eskubideen defendatzaileak babestea.  Helburu horrekin, pertsona horiek sei hilabetez hartzen dituzte Euskal Autonomia Erkidegoan. 

Programa Eusko Jaurlaritzako Giza Eskubide, Biktima eta Aniztasun Zuzendaritzak gidatzen du, e-Lankidetzaren babesa du, eta Zehar-Errefuxiatuekin elkarteak kudeatzen du. Horrez gain, Mugarik Gabe erakundeak ere parte hartzen du harrerarako euskal erakunde gisa. Erakunde horrek ibilbide luzea egin du OIArekin lanean.

Denbora horretan, agenda politiko bat garatu dute hainbat erakunde publiko eta gizarte-erakunderekin, beren nazioarteko laguntza-sareak zabaltzeko eta indartzeko. Sare horiek, praktikan, babes-aterki gisa jarduten dute. Babes hori segurtasun-baldintza hobeagoetan itzultzeko eta Giza Eskubideen defentsan lanean jarraitzeko lagungarria da.

Euskal Autonomia Erkidegoan ematen zaien harrera-aldiak atseden hartzeko eta zaintzeko aukera ematen die, indarkeria politikoaren inpaktuak kontuan hartuta, fisikoki eta emozionalki indartzeko.

2011z geroztik, herrialde desberdinetatik etorritako 32 pertsona hartu dituzte programa honen bidez.

Luz Mary Osorio

Bere babesleku indigenaren buru izan zen 2017-2019 aldian. Denbora horretan beste kargu batzuk ere bete zituen, hala nola: Tokiko Kabildoaren idazkaria, Resguardoko Emakumeen Taldeko idazkaria, Udalerriko Bake Kontseiluko kidea (2018-2021), 10 komunitate indigenen ordezkari gisa. Emakumeen eskubideen trebakuntzan ere lan egin zuen 2021ean.

Gizarte-bitartekaritzan goi-mailako prestakuntza du, eta, gaur egun, Ama Lurraren Pedagogiako lizentziatura egiten ari da Antioquiako Unibertsitatean. 

Indarkeriaren biktima gisa, behartutako bi lekualdaketa bizi izan ditu: lehena 2012an, bere herrialdeko barne-gatazkaren ondorioz, eta bigarrena 2019an, eskubideen defentsan egindako lanagatik.

OIA (Antioquiako Erakunde Indigena)

Kolonbiako Antioquia departamenduko 5 herri indigena barne hartzen ditu. Lurralde-eskubideen, autonomiaren eta kultura-nortasunarekiko errespetuaren aldeko mugimendu indigenaren borroka-erakundea da.

Era berean, Giza Eskubideen defentsaren alde lan egiten du, departamentuan gertatzen diren egoera ezberdinei aurre egiteko, batez ere kide indigena asko mehatxatu, mugitu eta hil dituzten talde armatuen ondorioz.

Atzo eta gaur bitartean 900 pertsona inguru mobilizatu dira Donostian, Bilbon eta Gasteizen errefuxiatuen eskubideen alde

Gaur, ekainak 20, Errefuxiatuen Nazioarteko Eguna dela eta, Bizkaiko eta Arabako hainbat taldek mobilizazioak deitu dituzte Bilbon eta Vitoria-Gasteizen, honako lemapean “Izan Babes. Diskriminaziorik gabeko harrera”.

Atzo Donostian ere mobilizazioa deitu zuten, Aquariumetik abiatu zen lelo berarekin. Hiru lurraldeen artean, guztira 900 pertsona inguru babesaren alde mobilizatu dira.

Ekainaren 20ko manifestua

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

Ukrainako gerrako errefuxiatuentzako harrera-zentroetan agertutako invasioaren aldeko pintadak gaitzesten dituzte erakundeek

(Bilbo, apirilak 12). Dokumentu hau sinatzen dugun erakundeok CEAR erakundeak Ukrainako gerrak kaltetutako pertsonen harrera kudeatzen duen Bilboko bi zentrotan agertu diren pintadak salatzen ditugu. Pintadetan honako hau ikus zitekeen: ‘Z’ letra, inbasioaren aldekoekin lotzen dena; igitai eta mailu komunistak, Sobietar Batasunaren oroimenez; eta antifaxistak hitza.

Gaur egun (apirilak 12), 91 pertsona daude bi zentroetan. Antolatzaileek pintadak berehala ezabatu zituzten arren, hartutako pertsona asko jabetu dira ekintza horietaz, eta horrek eragin larria izan dezake haien suspertze-prozesuan, azken asteetan bizi izandako muturreko egoera traumatikoak gainditu ahal izatea funtsezkoa den une honetan.

Dokumentu hau sinatzen dugun erakundeok ohartarazi nahi dugu mehatxu edo eraso sinboliko horiek kalte estetikotik haratago doazela. Gerraren izugarrikeriatik ihesi datozen pertsonak beldurtzen eta kriminalizatzen dituzte, eta bizikidetza eta gizarte-kohesioa kaltetzen dituzte. Gainera, Zuzenbide Estatua mehatxatzen dute eta herritar guztiei eragiten diete. Horregatik, ezin dira ikusezin geratu, normalizatu edo zigorrik gabe utzi.

Horregatik guztiagatik, elkarbizitzarako eta elkar ezagutzarako deia egiten dugu, xenofobiari, zurrumurruei, aurreiritziei eta desberdin gisa hautematen denarekiko beldurrari aurre egiteko funtsezko tresnak baitira. Gainera, gogorarazi nahi dugu euskal biztanleria Europako buruan dagoela tratu-berdintasunari eta diskriminaziorik ezari dagokienez.

Harrera-zentroetan agertutako mezuak minoritarioak dira, baina min handia egiten dute. Horrelako jarduerak zigortu eta geldiarazi behar dira.

Erakunde sinatzaileak
CEAR – Comisión Española de Ayuda al Refugiado
Zehar-Errefuxiatuekin
ACCEM
Agiantza
Cáritas Bizkaia
Claret enea
Fundación EDE
Lantegi Batuak
Fundación Social Ignacio Ellacuría
MPDL