Gure lana gertutik ezagutu nahi duzu? Hementxe irakurri dezakezu 2019ko gure Urteko Txostena, bertan, aurreko urtean egin genuen lana biltzen da. HEMEN deskargatu dezakezu.
Bilbao Refugio birtuala: Aurten ere errefuxiatuen alde lasterka
Aurten ere, jada ohikoa dugun Bilbao Refugio lasterketa solidarioa antolatu du ZEHAR errefuxiatuekink, baina osasun-egoera dela eta, oraingoa ez da presentziala izango. Laugarren lasterketa hau birtuala izango da, eta aukera izango dugu errefuxiatuen alde munduko edozein lekutan lasterka egin edo ibiltzeko, uztailaren 10etik 26ra bitartean.
ZEHAR errefuxiatuekink zenbait proposamen egin dizkie hauteskundeetan parte hartuko duten alderdi politikoei, errefuxiatuen eskubideak bermatzeko
Uztailaren 12an (igandea) egingo diren Eusko Legebiltzarrerako hauteskundeen harira, ganbera horretan ordezkaritza duten alderdi politikoekin harremanetan jarri da ZEHAR errefuxiatuekin, konpromisoa har dezaten hurrengo legegintzaldian Euskadin bizi diren asilo-eskatzaileen, migratzaileen, aberrigabeen eta errefuxiatuen eskubideak bermatzeko neurriak hartzeko; eta, horrez gain, COVIDaren krisiari aurre egiteko egingo diren plan ekonomiko eta sozialetan kolektibo horren behar espezifikoei erantzun diezaieten.
Patricia Barcenak, erakundeko zuzendariak, honako hau adierazi du: “Euskal gizarteak askotan erakutsi die elkartasuna errefuxiatuei, ez baitu ahazten duela ez hainbeste erbestea bizi izan genuela, eta, beraz, babesleku izan nahi dugu orain. Alde horretatik, hauteskunde hauek aukera bat dira haien eskubideak bermatuko dituzten, harrera duina sustatuko duten eta kulturen arteko bizikidetza bultzatuko duten politika publikoak sendotzeko”.
1000 lagun baino gehiago errefuxiatuen eskubideen alde kalera atera dira Bizkaian, Araban eta Gipuzkoan
Gaur, Ekaina 20, Errefuxiatuen Munduko Eguna da eta horren harira, Bizkaiko, Arabako eta Gipuzkoako hainbat taldek Bilbon, Donostian eta Vitoria-Gasteizen mobilizazioak antolatu dituzte. Agerraldien lema hauxe izan da: “Izan gaitezen babesleku: harrera, erregularizazioa, eskubideak eta bizikidetza”.
Donostian 400 bat lagun bildu dira, 200 bat Vitoria-Gasteizen eta 450 inguru Bilbon.
ZEHAR errefuxiatuekink euskal erakundeei eskatu die kontuan har ditzatela errefuxiatuen beharrak COVID-19ak eragindako krisiari aurre egiteko planetan
Ekainaren 20aren bezpera den honetan, hots, Errefuxiatuen Nazioarteko Egunaren bezperan, ZEHAR errefuxiatuekink 2020ko Urteko Txostena aurkeztu du, “Errefuxiatuak Espainian eta Europan” izenburupean. Gainera, Euskal Autonomia Erkidegoko asiloari buruzko datuak eman ditu, eta azaldu du nola eragin dien Coronavirusak erakundearen arretaren hartzaileei, alegia, asilo-eskatzaileei, migratzaileei, errefuxiatuei eta aberrigabeei.
Espainiako estatuko giza eskubideen defendatzaileak babesteko programen komunikatua
Sinatzaileok, Estatu espainiarreko giza eskubideen defendatzaileak babesteko programek, COVID-19k munduan sortu duen osasun-krisia eta haren kudeaketa politikoa ikusita, honen bidez, kezkatuta gaudela adierazi nahi dugu, giza eskubideen defendatzaileak, haien erakundeak eta kolektiboak arriskuan daudelako gaur egun, eta gero eta egoera larriagoa dutelako.
Oharra irakurtzeko sakatu HEMEN