Formakuntza interesgarri honetan parte hartzera gonbidatzen zaitugu! ‘Deserrotuak: Ez da klima, kapitala baizik. Indarkeria, erresistentzia eta desplazamendu behartuen aurrean alternatibak’ izeneko online ikastaroa da. Jarraian kontatuko dizugu zergatik ezin duzun galdu:
Funtsezko gaietan sakondu:
Ikastaroaren saio bakoitzean migrazio klimatikoen eta bortxazko desplazamenduen inguruko funtsezko alderdietan sakonduko dugu. Hainbat gairen inguruan hitz egingo dugu ekintzaile adituekin, eta sakonduko dugu nazioarteko babesean, genero ikuspegian, giza eskubideen defentsan eta multinazionalek tokiko komunitateetan duten eraginean.
Giza Eskubideen Defendatzaileak:
Bertatik bertara ezagutuko ditugu giza eskubideen defendatzaileen borroka pertsonal eta kolektiboak, hala nola: Dalila Argueta, Guapinoleko (Honduras) defendatzailea eta Basoa-Etxeko kidea; eta Leiria Vay, Guatemalako Giza Eskubideen eta Ama Lurraren defendatzailea
Kontakizun arduratsua eraikitzea:
Botere korporatiboaren rola aztertuko dugu Paz Con Dignidad- OMALeko Erika Gonzáles eta Pedro Ramirorekin. Gainera, klimaren migrazioari eta behartutako desplazamenduei buruzko beste kontakizun bat eraikiko dugu.
Halaber, mugen politikek iheslarien bizitzetan dituzten ondorioak aztertuko ditugu, Gustavo de la Orden ikertzailearekin eta Itsas Salbamendu Humanitarioa GKEarekin, hain zuzen ere.
Mundu Hobe baterako alternatibak:
Kontsumo jasangarriago eta gizatiarrago baten aldeko alternatibak proposatuko ditugu, baita bizitza erdigunean jartzen duten ekimenak ere. Ainhoa Bilbaok, Iratxe Arteagoitiak eta beste aditu batzuk desplazatu gabe bizitzearen inguruko beren jakintzak partekatuko dituzte.
Ikuspegi feminista:
Iraultza feminista izango da, ala ez da izango. Silvia Piris eta Julia Marík bizitza erdigunean jartzen duten tokiko ekimen eta sareak azalduko dituzte, munduaren ikuspegi parekide eta jasangarriago baten alde.
Xehetasun garrantzitsuak:
- Data: Urriaren 2tik azaroaren 20ra.
- Egunak: astelehenero.
- Ordua: 17:00etan (GTM +1).
- Plaza libreak: Oraindik bada lekurik!
Eman izena!