Urriaren 18ra arte zabalik egongo da Giza Eskubideen Defendatzaileak Babesteko Euskal Programaren hurrengo edizioan parte hartzeko deialdia.

Programa honen helburua da beren bizitza edo osotasun fisikoa arriskuan ikusten duten defendatzaileak babestea, jatorrizko herrialdeetan bizitzaren eta justizia sozialaren alde egiten duten jardueraren ondorioz. Helburu horrekin sei hilabetez hartzen dira Euskadin. Eusko Jaurlaritzako Giza Eskubideen, Biktimen eta Aniztasunaren Zuzendaritzak gidatzen du programa; eLankidetza Garapenerako Lankidetzaren Euskal Agentziaren babesa du, eta Zehar-Errefuxiatuekin erakundeak kudeatzen du

Euskadin dauden bitartean, biek agenda politikoa dute aurreikusita, eta hainbat erakunde publiko eta gizarte-erakunderekin bilduko dira, nazioarteko laguntza-sareak zabaltzeko eta indartzeko. Sare horiek, praktikan, babes-aterki gisa jokatzen dute, segurtasun-baldintza handiagoetan itzulera bat sortzen eta giza eskubideen defentsan egiten duten lanarekin jarraitzen laguntzen duena. Euskadiko harrera-aldiak aukera ematen die, bestetik, atseden hartzeko eta beren burua zaintzeko, jasaten duten indarkeria politikoaren inpaktuagatik fisikoki eta emozionalki indar har dezaten.

2011z geroztik, herrialde desberdinetatik etorritako 36 pertsona hartu dira programa honetan.

Informazio gehiagorako:

Programaren informazio-koadernoa.

Ohiko galderak

Hautagaientzako formularioa.