Marokoko herriarekiko gure elkartasun adierazpen zintzoena egin nahi dugu. Min handiko uneak dira. Lurrikarak kaltetutako biktimekin eta senideekin gaude, bai han, bai hemen.Zehar-Errefuxiatuekin elkarteko esku-hartze taldea betiko martxan lanean dihardu, hondamendi natural honen ondorioz artatzen ditugun marokoarren eskaerak eta kezkak babestu ahal izateko.

Halaber,  lurrikararen ondorioz bizi-baldintza materialak ezinezko bihurtu zaizkien pertsonei harrera egin behar zaiela aldarrikatzen dugu, Europako lurraldera modu seguruan iristea ahalbidetuz, arrazoi humanitarioengatik harrera esakiniz edota nazioarteko babes-mekanismoetarako sarbidea izanik.