«Sentsazio gazi-gozoak utzi dizkigun urtea izan da. Oro har, ez dago ezer ospatzeko; izan ere, Ukrainako gerrak milioika pertsona behartu zituen alde egitera, eta horietako batzuek babesa aurkitu zuten Euskadin. Berriro ikusi genuen nola euskal gizartea buru-belarri murgildu zen bonbetatik ihesi zetozen errefuxiatuei elkartasuna emateko. Erakundeen erantzuna ere azkarra izan zen, eta inoiz erabili ez ziren babes-mekanismoak jarri ziren martxan, lekualdatutako pertsonak aldi baterako babesteari buruzko 2001/55 Europako Zuzentaraua aplikatzeari esker. Polizia-etxeak berehala hasi ziren baimenak izapidetzen, eta administrazioak beharrezko baliabideak mobilizatu zituen, arintasun eta eraginkortasun ezezagunarekin. Horrek erakutsi zuen borondate politikoa dagoenean pertsonak babes daitezkeela. Baina, tamalez, ez dugu erantzun bera ikusi babesa behar duten eta Ukrainatik ez datozen pertsonek erabiltzen duten nazioarteko babeserako prozedura arruntarekin. Izan ere, oso konplexua eta berantiarra da lehen hitzordu bat lortzea polizian asilo-eskaera hori izapidetzeko. Hortik dator geratzen zaigun sentsazio gazi-gozo hori».

Zehar-Errefuxiatuekin elkarteko presidente Javier Galparsororen esaldi horrek laburbiltzen ditu 2022ak babeslekuaren arloan izan zituen ildo nagusiak. Memoria honetan esku-hartze, intzidentzia eta kudeaketa arloetan egin ditugun jarduerak aurkituko dituzu. Gainera, babeslekuaren arloko erronka eta aurrerapen nagusien azterketa eskaintzen dugu.

Memoria osorik irakur dezakezu HEMEN.