Asilo-eskaerak % 44 murriztu dira Euskadin

Zehar Errefuxiatuekin (lehen CEAR-Euskadi) elkarteak gaur goizean aurkeztu ditu 2021eko Euskadiko asilo-datu batzuk (iturria: Barne Ministerioa). Euskal Autonomia Erkidegoan asilo-eskaerak % 44,1 gutxitu ziren azken urtean; 2020an 3.085 eskaera izan ziren, eta 2021ean, aldiz, 1.724. Lurraldeei dagokienez, Bizkaian 879 tramite egin ziren, Gipuzkoan 549 eta Araban 296.

Gehiago Irakurri

Zehar erakundeak giza eskubideen defendatzaileek Kolonbian bizi duten arrisku-egoera salatzen du

Giza Eskubideak Behatzeko Euskal Ordezkaritzak Kolonbiara egin berri duen bisita dela eta, Zehar-Errefuxiatuekin (lehengo CEAR-Euskadi) erakundeak egiaztatu du herrialdean, hauteskunde aurreko garai honetan, gatazka gogortu egin dela, eta horrek arrisku handiagoa ekarriko duela lurra defendatzen duten pertsonen eta komunitateen bizitzarako; herri indigenak, herri beltza eta nekazari-komunitateak dira indarkeriaren eta gatazkaren biktima nagusiak.

Gehiago Irakurri

Kolonbiako Giza Eskubideak Behatzeko Euskal Ordezkaritzaren komunikatua

Zeharretik, euskal ordezkaritzak Kolonbiara egin berri duen bidaian parte hartu dugu Eusko Jaurlaritza, Eusko Legebiltzarra, Elankidetza,  Mugarik Gabe eta Alboan erakundeekin batera. Bidaia hori azken urteotan Giza Eskubideen Defendatzaileak Aldi Batez Babesteko Euskal Programan parte hartu duten defendatzaileen eta kolektiboen egoeraren jarraipena egiteko egin da.

Hemen irakur dezakezu misioaren ondoren batera egindako komunikatua.

32 herritartasun ezberdinetako 600 bat lagunek parte hartuko dute igandean Araban “Bizilagunak” kulturarteko bazkarietan

 “Aurten Bai!” lelopean eta pandemiaren ondorioz urtebeteko geldialdia izan ostean, abian dira berriz “Bizilagunak” kulturarteko bazkariak. Igande honetan izango da, azaroaren 14an; askotariko kultur jatorriko seiehun bat lagun bazkalorduan elkartuko dira gastronomiaz gozatzeko eta zurrumurru arrazista eta xenofoboak erorarazteko kulturarteko bizikidetzaren mesedetan. Duela bost urte abiarazi zuten ekimena Arabako Foru Aldundiak eta ZEHAR errefuxiatuekin elkarteak, eta lurraldeko “Zurrumurruen aurkako estrategiaren” barruan sartzen da.

Gehiago Irakurri