“Alde Egin edo Hil” Susanna Martínek egindako komikiak, El Salvadorretik eta Hondurasetik krimen antolatuaren indarkeriaren ondorioz alde egin behar duten pertsonen istorioak kontatzen ditu

2019an eta 2020an koordinatu genuen “Bizitzeko ihes egin. Krimen antolatuaren aurrean babesteko aliantzak eraikiz” ekimena; helburu nagusia krimen antolatuaren indarkerietatik ihes egiten duten pertsonek nazioarteko babeserako daukaten eskubidea defendatzea da. Ekimenak hainbat emaitza izan zituen, besteak beste, izen bera daukan ikerketa. 

Gehiago Irakurri

ZEHAR errefuxiatuekin: “Eskatzen dugu munduko pandemia ez bihurtzea mugen militarizazioa justifikatzeko beste arrazoi bat”

Ekainaren 20aren bezperan (Errefuxiatuen Nazioarteko Eguna), Euskadiko Errefuxiatuen Laguntzarako Batzordeak (ZEHAR errefuxiatuekin) errefuxiatuek gaur egun Bizkaian, Araban eta Gipuzkoan duten egoerari buruzko analisia aurkeztu du. Munduko, Europako eta estatu-mailako ondorio batzuk ere aurkeztu ditu, CEARen “Las personas Refugiadas en España y en Europa” urteko txostenetik ateratakoak, zeina gaur goizean aurkeztu duen Madrilen.

Gehiago Irakurri

Tolosako “Zuloaga Txiki” zentroak 22 nazionalitateko 110 pertsona artatu ditu

2019ko abuztuaren amaieran ireki zenetik, nazioarteko babesa eskatzen dutenentzako “Zuloaga Txiki” lehen harrerako zentroak 110 pertsona artatu ditu, 22 nazionalitatekoak: Mendebaldeko Sahara, Kolonbia eta Maroko dira nagusiak, baina Zuloaga Txikitik pasa dira, baita ere, Venezuela, Nikaragua, Honduras, Ginea, Mali edo Argentinakoak ere, besteak beste. Tolosan dago Zuloaga Txiki, eta ZEHAR errefuxiatuekink kudeatzen du. Eusko Jaurlaritzako Berdintasun, Justizia eta Gizarte Politika Sailak finantzatzen du, eta herriko Udalaren babesa du, instalazioen erabilerari dagokionez.

Gehiago Irakurri