Bizilagunak Araba ekimenean parte hartu duten familiak eskerrak emateko festa batean elkartuko dira larunbat honetan

Bizilagunak bazkari interkulturalen azken edizioan parte hartu zuten 150 pertsona baino gehiago elkartuko dira Amurrioko antzokian datorren larunbatean, abenduak 17, lelo honen pean: «Elkar ezagutzearen magia». Ekitaldia 11:30etik 13:00etara izango da, Asier Kidam magoa izango du zeremonien maisu, eta amazigh Agharas musika taldearen emanaldia egongo da. Hitzordu horretan, Bizilagunak programan parte hartu zuten familia batzuek parte hartuko dute, ekimen horrek haientzat zer ekarri duen azalduz, eta familiaren argazki bat aterako da bizikidetzaren aldeko keinu kolektibo gisa.

Gehiago Irakurri

GIZA ESKUBIDEEN DEFENDATZAILEAREN TERESO CÁRCAMO FLORESEN HILKETA SALATZEN DUGU ETA ESKATZEN DUGU GERTAKARIA ARGITZEA ETA GIZA ESKUBIDEEN DEFENDATZAILEAK BABESTEA

Giza eskubideen Defendatzaileak Babesteko Euskal Programaren baitan, euskal erakunde publikoek eta giza eskubideen aldeko erakundeek Tereso Cárcamo Floresen hilketa salatzen dugu. Tereso Cárcamo Flores giza eskubideen eta Ama Lurraren defendatzaile komunitarioa eta CODECAren (Comité de Desarrollo Campesino erakundearen) zuzendaritza komunitarioan 1.go batzorkidea zen. Tereso Cárcamo Flores abenduaren 4an hil zuten suzko armaz, La Paz herrizka inguruan (Jalapa, Guatemala).

Gehiago Irakurri

Kazetariekin tokian bertan egindako misioa, Hidroituango (Antioquía, Kolonbia) zentral hidroelektrikoaren eraginak ezagutzeko

Zehar-Errefuxiatuekinek, erakunde sozialek eta tokiko liderrek elkarlanean egindako misioak agerian utzi du indarkeria gogortzearen, erauzketa-proiektuak ezartzearen eta behartutako desplazamenduen arteko harremana.
Empresas Públicas de Medellín-ek (EPM) ezarritako Hidroituangoko zentral hidroelektrikoak komunitate asko lurraldean geratzea kolokan jarri du, pobretzea eraginez eta behartutako desplazamenduen bitartez. Raquel Celisek, Zehar-Errefuxiatuekin elkarteko Intzidentzia taldeko kideak, bertan egiaztatu du: “Cauca ibaiertzean urrea ateratzen zuten barekeroak izan dira kaltetuenak. Antzinako kultura galdu izana eta artisautzako meatzaritza desagertu ondoren bizimodu berriak aurkitzeko ezintasuna salatu dute. Presaren eragin-eremuan dauden talde armatuek erresistentzian dauden liderrak erasotzen dituzte. Emakumeek premia larrian egiten diote aurre elikadura-subiranotasunaren galerari eta osasunerako sarbidearen prekarizazioari, bai eta indarkeria matxistari, biziki maskulinizatutako ingurune batean, non gero eta langile gehiago enpresen zerbitzura dauden eta legezko eta legez kanpoko eragile armatuak haziz doazen”.
Zentral hidroelektrikoaren eragin-eremuak interes estrategiko handia du meatze-multinazionalentzako: lur bizigarrien % 90 emakidatu dituzte. Elkarrizketatutako eraile guztiak bat datoz indarkeriaren erabilera eta ehun soziala apurtzea estrategia gisa erabiltzen direla lurrak kentzeko, biztaleria kontrolatzeko eta erauzketa-proiektuei mesede egiteko, pobrezia hareagotzearekin eta desplazamenduak behartzearekin batera.
Misioa hainbat erakunderekin batera antolatu da: Paz Con Dignidad-OMAL, Corporación Jurídica Libertad, Red de Organizaciones Campesinas y Sociales del Norte y Bajo Cauca Antioqueño, Nodo Antioquia de la Coordinación Colombia-Europa-Estados Unidos eta Ríos Vivos mugimendua.
Ibilbide bat egin dute Medellinetik Toledo, Ituango eta Valdivia udalerrietara eta Puerto Valdiviako korrejimentura. Bertan, honako kazetari hauek hartu dute parte: Hibai Arbide eta Adriana Cardoso (Zungu Coop.); Arantxi Padilla eta Marcos Alonso (EiTB); María Ángeles Fernández (Pikara Magazine eta www.desplazados.org), Jairo Marcos (freelance fotokazetaria eta hedabide horren sortzaileetako bat), Maite Asensio (Berria), Gabriela Sánchez (www.eldiario.es) eta Silvia Corredor (El Espectador). Zazpi egunez, aipatutako gune eta erakunde horietako hogei lider sozialekin baino gehiagorekin egon dira, eta beren komunitateen egoeraren berri jaso dute.
EPMk Zehar-Errefuxiatuekinekin eta prentsarekin hitz egin du, eta ‘ez-borondatezko bersaneamendua’ kontzeptua erabili du ondasun guztiak, etxebizitza barne, galdu dituzten pertsonen inguruan hitz egiteko. 279 familia dira guztira, enpresaren hitzetan dagoeneko erreparatuak izan omen direnak. Beste 1.299 familia ere zenbatu ditu ‘kaltetu’ gisa eta, enpresaren arabera, hauek ez dira birkokatuak izan behar. Celisek deitoratu du “bizimoduen galerak eta lurraldearen degradazioak komunitateen desplazamendu behartua eragiten duela ez aitortzea. Pertsona deserrotuak dira”.

Bizilagunak kulturarteko bazkariak Arabara itzuliko dira azaroaren 20an

Bizilagunak Arabako Foru Aldundiaren eta ZEHAR- Errefuxiatuekin elkartearen apustua da, eta Zurrumurruen aurkako eta Kulturen arteko Bizikidetzaren aldeko Estrategiaren barruan kokatzen da

Iaz 32 nazionalitate inguruko 600 pertsona inguru bildu ziren Arabako zortzi udalerritan

Gasteiz, 2022ko urriaren 21a. “Elkar ezagutzearen onena. Lo bueno de conocernos” lemapean, Arabako etxe eta txoko ugari Bizilagunak ekimenera bilduko dira azaroaren 20an, igandean. Ekimen horren bidez, mahai baten inguruan bi familia bildu nahi dira, hau da, kultura jatorri desberdinetako pertsonak eta bizilagunak, zurrumurru arrazistak eta xenofoboak zalantzan jarri eta kulturarteko bizikidetzaren alde egiteko. Bizilagunak ekimenak ikuspegi zabalago batetik ulertzen eta lantzen du familia hitza, hau da, elkar maite duten pertsonen taldearen ikuspegitik.

Ekimenaren seigarren edizioa da Araban, eta urte bakar batean huts egin da (2020), pandemia dela-eta. Bizilagunak Arabako Foru Aldundiaren eta ZEHAR- Errefuxiatuekin elkartearen apustua da, eta Zurrumurruen aurkako eta Kulturen arteko Bizikidetzaren aldeko Lurraldeko Estrategiaren barruan kokatzen da, biztanleria migratuari eta arrazaren arabera sailkatuari lotutako zurrumurruei, aurreiritziei eta estereotipoei aurre egiteko, askotan bizikidetza zailtzen baitute.

Ainhoa Campo Berdintasun, Lankidetza eta Kulturartekotasun zuzendariak dioenez “Guztion erronka da topaketa horiek eskaintzen diguten aberastasuna aprobetxatzea, Arabako gizarte honek aurrerapauso handia eman dezan benetako kulturarteko bizikidetza lortzeko, integrazio eredu gisa; izan ere, kulturalki aniztuna eta askotarikoa izateaz gain etengabe aldatzen ari da”.

Gaur goizean egin den aurkezpenean, Ainhoa Campok nabarmendu du Bizilagunak ekimena Zurrumurruen Aurkako Estrategiak lurraldean duen hedapenaren parte dela, Arabako Foru Aldundiaren lehentasunezko eta beharrezko ekintza ildo gisa, lurraldean bizikidetza eta gizarte kohesioa lortzeko. Zubiak sortzen jarraitu behar dugu, eta aurreiritziak alde batera utzi. Topaketa horiek kultura desberdinetako pertsonengana hurbiltzeko modu bat dira.

June Astobiza Zehar-Errefuxiatuekin eragin taldekoak , bizilagunen artean nabarmentzen da. Gure etxeetako ateak irekitzeko, mantela, elkarrizketa eta janaria partekatzeko keinuak duen gaitasun eraldatzailea da. June Astobiza Zehar-Errefuxiatuekin eragin taldekoak Bizilagunak ekimenetik nabarmendu du “gure etxeetako ateak irekitzeko, mahai-zapia, elkarrizketa eta janaria partekatzeko keinuak duen gaitasun eraldatzailea” Hori guztia familia egun batean, igande batean, eta gure etxeetako intimitatean. Gure helburua da pertsona desberdinekin elkartzeko espazioak eskaintzea. Auzokideak ezagutzeko interesa eta jakin-mina erakusten duten pertsonak, baina bultzada behar dutenak urratsa emateko. Bizilagunak programan izandako lehen harremanaren ondorioz, eta denborak aurrera egin ahala, adiskidetasun lotura sendoak sortu direla jakin dugu. Hori da ekimen honen benetako funtsa, gehiago dira hurbiltzen gaituzten gauzak urruntzen gaituztenak baino.

Iaz 32 nazionalitate inguruko 600 pertsona inguru bildu ziren Arabako zortzi udalerritan. Aurten, Arabako kuadrilla guztiak Bizilagunak programan inplikatu nahi izan dira, eta helburua da Gorbeialdeko, Aiaraldeko, Lautadako, Mendialdeko, Añanako eta Arabako Errioxako bizilagunek parte hartzea.

Izena emateko, INPRIMAKI hau bete behar da azaroaren 6a baino lehen. https://docs.google.com/forms/d/e/1FAIpQLScyCV2A20ijdMnQ-M85D0sSKT5DoyFiDz-l0F4yvf4t7kUHgA/viewform

Bizilagunak Araba 2022. Elkar ezagutzearen onena.

Zer da?

Badator Bizilagunak berriro, azaroaren 20ean. Ekimen honek, igande batean, mahai baten inguruan, ezagutzen ez diren identitate kultural desberdineko bi familiek elkarrekin bazkaldu dezaten sustatu nahi du. Familia bera, elkar maite duten edozein persona talde bezala ulertzen dugu.

https://www.youtube.com/shorts/mQY1EcrFDfc

Zertarako?

Elkar ezagutzea ezinbestekoa dela sinisten dugulako. Gero eta jende anitz gehiago ezagutu, gero eta erraminta gehiago ditugu harremantzeko orduan estereotipo eta aurreiritziak zalantzan jartzeko. Igandeko bazkaria elkarbanatzea, elkarbizitza osasuntsu hori sustatzeko abiapuntua izan liteke. Horretarako familiek elkarrekin bazkal dezaten sustatu nahi dugu, familia bera, elkar maite duten edozein pertsona talde bezala ulertuta.
Horretarako, parte hartu nahi duten familien bila gabiltza. Animatzen zarete?

Horrela badaizena emateko, hemen: formularioa azaroak 6 baino lehen.

Arabako Foru Aldundiak eta ZEHAR-Errefuxiatuekinek duela sei urte abiarazi zuten ekimena lurraldeko “Zurrumurruen aurkako estrategiaren” esparruan. Xedea da atzerritarrekin lotutako zurrumurru, aurreiritzi eta estereotipoei aurre egitea, maiz bizikidetza oztopatzen baitute.