Bizilagunak Arabako Foru Aldundiaren eta ZEHAR- Errefuxiatuekin elkartearen apustua da, eta Zurrumurruen aurkako eta Kulturen arteko Bizikidetzaren aldeko Estrategiaren barruan kokatzen da

Iaz 32 nazionalitate inguruko 600 pertsona inguru bildu ziren Arabako zortzi udalerritan

Gasteiz, 2022ko urriaren 21a. “Elkar ezagutzearen onena. Lo bueno de conocernos” lemapean, Arabako etxe eta txoko ugari Bizilagunak ekimenera bilduko dira azaroaren 20an, igandean. Ekimen horren bidez, mahai baten inguruan bi familia bildu nahi dira, hau da, kultura jatorri desberdinetako pertsonak eta bizilagunak, zurrumurru arrazistak eta xenofoboak zalantzan jarri eta kulturarteko bizikidetzaren alde egiteko. Bizilagunak ekimenak ikuspegi zabalago batetik ulertzen eta lantzen du familia hitza, hau da, elkar maite duten pertsonen taldearen ikuspegitik.

Ekimenaren seigarren edizioa da Araban, eta urte bakar batean huts egin da (2020), pandemia dela-eta. Bizilagunak Arabako Foru Aldundiaren eta ZEHAR- Errefuxiatuekin elkartearen apustua da, eta Zurrumurruen aurkako eta Kulturen arteko Bizikidetzaren aldeko Lurraldeko Estrategiaren barruan kokatzen da, biztanleria migratuari eta arrazaren arabera sailkatuari lotutako zurrumurruei, aurreiritziei eta estereotipoei aurre egiteko, askotan bizikidetza zailtzen baitute.

Ainhoa Campo Berdintasun, Lankidetza eta Kulturartekotasun zuzendariak dioenez “Guztion erronka da topaketa horiek eskaintzen diguten aberastasuna aprobetxatzea, Arabako gizarte honek aurrerapauso handia eman dezan benetako kulturarteko bizikidetza lortzeko, integrazio eredu gisa; izan ere, kulturalki aniztuna eta askotarikoa izateaz gain etengabe aldatzen ari da”.

Gaur goizean egin den aurkezpenean, Ainhoa Campok nabarmendu du Bizilagunak ekimena Zurrumurruen Aurkako Estrategiak lurraldean duen hedapenaren parte dela, Arabako Foru Aldundiaren lehentasunezko eta beharrezko ekintza ildo gisa, lurraldean bizikidetza eta gizarte kohesioa lortzeko. Zubiak sortzen jarraitu behar dugu, eta aurreiritziak alde batera utzi. Topaketa horiek kultura desberdinetako pertsonengana hurbiltzeko modu bat dira.

June Astobiza Zehar-Errefuxiatuekin eragin taldekoak , bizilagunen artean nabarmentzen da. Gure etxeetako ateak irekitzeko, mantela, elkarrizketa eta janaria partekatzeko keinuak duen gaitasun eraldatzailea da. June Astobiza Zehar-Errefuxiatuekin eragin taldekoak Bizilagunak ekimenetik nabarmendu du “gure etxeetako ateak irekitzeko, mahai-zapia, elkarrizketa eta janaria partekatzeko keinuak duen gaitasun eraldatzailea” Hori guztia familia egun batean, igande batean, eta gure etxeetako intimitatean. Gure helburua da pertsona desberdinekin elkartzeko espazioak eskaintzea. Auzokideak ezagutzeko interesa eta jakin-mina erakusten duten pertsonak, baina bultzada behar dutenak urratsa emateko. Bizilagunak programan izandako lehen harremanaren ondorioz, eta denborak aurrera egin ahala, adiskidetasun lotura sendoak sortu direla jakin dugu. Hori da ekimen honen benetako funtsa, gehiago dira hurbiltzen gaituzten gauzak urruntzen gaituztenak baino.

Iaz 32 nazionalitate inguruko 600 pertsona inguru bildu ziren Arabako zortzi udalerritan. Aurten, Arabako kuadrilla guztiak Bizilagunak programan inplikatu nahi izan dira, eta helburua da Gorbeialdeko, Aiaraldeko, Lautadako, Mendialdeko, Añanako eta Arabako Errioxako bizilagunek parte hartzea.

Izena emateko, INPRIMAKI hau bete behar da azaroaren 6a baino lehen. https://docs.google.com/forms/d/e/1FAIpQLScyCV2A20ijdMnQ-M85D0sSKT5DoyFiDz-l0F4yvf4t7kUHgA/viewform