Liburuaren egunerako errefuxiatuen istorioak hizpide dituzten hiru argitalpen gomendatzen dizkizuegu:

  1. Sei metroko hesia saltatu nahi izan zuen emakumea. Idazlea: Amanda Andrades. Ilustratzailea: Amelia Celaya. Bost emakume, bost iblibide, zenbait ahalegin hegoaldeko muga gurutzatzeko. Liburu honetako bost kontakizunak errezistentziaz eta bizitzaz mintzo dira. Bost emakumeren erabakitasunaz mintzo dira, emakumeok, indarkeriaren era bateko zein besteko testuingurutik iheska, bide luze bat hartzen dutelarik, hesi egiazkoz eta sinbolikoz betea, Hegoaldeko Muga gurutzatzen saiatzeko. Lauk lortzen dute gurutzatzea eta orain gure auzotarrak dira: beste bat oraindik Marokon dago BOZA noiz egingo amesten. Klik egin liburua eskuratzeko.
  2. Asylum. Idazle eta ilustratzailea: Javier de Isusi. Eleberri grafikoa. Marinak, 94 urterekin, gogora ekartzen du Otxandiotik Bartzelonara, Bartzelonatik Frantziara eta Frantziatik Venezuelara egindako bidea. Haren erbestearen esperientziak bat egiten du Sanza, Aina, Chris eta Imeldarenarekin, horiek ere ihes egin behar izan baitute, gerratik, indarkeriatik, behartutako ezkontzetatik eta sexu-esplotaziorako pertsonaren salerosketetatik, homofobiatik eta feminizidiotik. Bere arteaz baliatuz, erbestearen esperientziak azaltzen ditu Javier de Isusik komiki honetan. Atzo bezala gaur, bizitza salbatzeko, duintasunez bizi ahal izateko toki baten bila ihes egin behar dutenen bizitzetan barneratzen da. Ihes egiten duten pertsonak dira, bai, baina horrez gain, indarkeriari aurre egin behar diote, eta munduari agertzen diote nolako gaitasuna dugun jasateko eta geure bizitzak berreraikitzeko. Klik egin liburua eskuratzeko.
  3. Jumbol bare horiaren bidaia handia. Haur-literatura. Egilea: Rosabel Argote. Ilustrazioak: Los Scribas. Haurrei hainbat balio eta kontzeptu transmititzeko sortutako proiektua da, hala nola errealitatearen eraldaketa, bizi-aztarna, ezberdina denarekiko errespetua, enpatia, ingurunera egokitzea, etab… Bi adin-tarteri zuzenduta dago: 4 eta 6 urte bitarteko haurrei gurasoek eta helduek irakurriko dizkiete istorioak; 7 eta 9 urte bitarteko haurrek beren pertsonaia gogokoenak aukeratzeko eta istorioak irakurtzeko autonomia izango dute. Klik egin liburua eskuratzeko.