Marokoko herriarekiko gure elkartasuna adierazten dugu
Marokoko herriarekiko gure elkartasun adierazpen zintzoena egin nahi dugu. Min handiko uneak dira. Lurrikarak kaltetutako biktimekin eta senideekin gaude, bai han, bai hemen.
Marokoko herriarekiko gure elkartasun adierazpen zintzoena egin nahi dugu. Min handiko uneak dira. Lurrikarak kaltetutako biktimekin eta senideekin gaude, bai han, bai hemen.
«Sentsazio gazi-gozoak utzi dizkigun urtea izan da. Oro har, ez dago ezer ospatzeko; izan ere, Ukrainako gerrak milioika pertsona behartu zituen alde egitera, eta horietako batzuek babesa aurkitu zuten Euskadin. Berriro ikusi genuen nola euskal gizartea buru-belarri murgildu […]
Gaur, ekainak 20, Errefuxiatuen Munduko Eguna dela eta, Bizkaiko eta Arabako hainbat taldek mobilizazioak deitu dituzte Bilbon eta Vitoria-Gasteizen, honako lemapean: “Diskriminaziorik gabeko harrera”. Guztira 300 lagun inguru bildu dira errefuxiatuen eskubideak aldarrikatzeko (200 bat Bilbon eta 100 bat Gasteizen). Irakurri manifestua HEMEN. […]
Gaur Errefuxiatuen Munduko Egunaren bezpera da, eta, urtero bezala, Zehar-Errefuxiatuekin eta CEAR erakundeek asiloari buruzko azken datuen balantzea eta azterketa egin dute. Horrez gainera, errefuxiatuei diskriminaziorik gabe harrera egiteko deia egin dio euskal gizarteari. Hain zuzen ere, “Diskriminaziorik […]
“Deserrotuak” klima-migrazioak salatzeaz harago doan manifestua da. Zehar-Errefuxiatuekin elkarteak sustatuta, erkidegoko, estatuko eta nazioarteko 70 erakundek baino gehiagok sinatu dute manifestua, beren jatorrizko herrialdeetan pertsonen bizitza eragozten duten eta planeta suntsitzen duten politiken aurka. Raquel Celisek, Zehar-Errefuxiatuekin elkartearen […]
Kolonbiako eta El Salvadorreko giza eskubideen bi defendatzaile Giza Eskubideen Defendatzaileak Aldi Batez Babesteko Euskal Programaren deialdi berri honetan parte hartzen ari dira. Programa honen helburua da beren bizitza edo osotasun fisikoa arriskuan ikusten duten defendatzaileak babestea, beren […]