ZEHAR errefuxiatuekink “Alde Egin edo Hil” komikia aurkeztuko du bihar, Susanna Martín Segarra autorearekin batera, Bilboko Louise Michel liburu dendan, 18:30ean. El Salvadorretik eta Hondurasetik ihes egin eta gaur egun Euskadin hartu diren errefuxiatu batzuen istorioak biltzen ditu argitalpen horrek; izan ere, euren lurraldeetatik ihes egin behar izan zuten krimen antolatuak (marak, narkoak, estatuko agenteak, paraestatalak, etab.) haiengan eragiten zuen indarkeriagatik.
Giza Eskubideen Defendatzaileak Aldi Batez Babesteko Euskal Programak bi pertsona artatu ditu aurten, bata Guatemalakoa eta bestea Kolonbiakoa
Leiria Vay García Maya K’iche indigena da, Guatemalako giza eskubideen eta Ama Lurraren defendatzailea eta CODECAko nazio-politikaren zuzendaritzako kidea. Egun, Euskadin dago, eta parte hartzen ari da Giza Eskubideen Defendatzaileak Aldi Batez Babesteko Euskal Programan.
“Alde Egin edo Hil” Susanna Martínek egindako komikiak, El Salvadorretik eta Hondurasetik krimen antolatuaren indarkeriaren ondorioz alde egin behar duten pertsonen istorioak kontatzen ditu
2019an eta 2020an koordinatu genuen “Bizitzeko ihes egin. Krimen antolatuaren aurrean babesteko aliantzak eraikiz” ekimena; helburu nagusia krimen antolatuaren indarkerietatik ihes egiten duten pertsonek nazioarteko babeserako daukaten eskubidea defendatzea da. Ekimenak hainbat emaitza izan zituen, besteak beste, izen bera daukan ikerketa.
Ekainak20: Mobilizazioak Bizkaia, Araban eta Gipuzkoan errefuxiatuen eskubideen alde
Gaur, ekainak 20, Errefuxiatuen Nazioarteko Eguna da eta horren harira, Bizkaiko, Arabako eta Gipuzkoako hainbat taldek Bilbon, Donostian eta Vitoria-Gasteizen mobilizazioak antolatu dituzte. Agerraldien lema hauxe izan da: “Izan gaitezen babes: bide seguruak eta legezkoak orain”.
ZEHAR errefuxiatuekin: “Eskatzen dugu munduko pandemia ez bihurtzea mugen militarizazioa justifikatzeko beste arrazoi bat”
Ekainaren 20aren bezperan (Errefuxiatuen Nazioarteko Eguna), Euskadiko Errefuxiatuen Laguntzarako Batzordeak (ZEHAR errefuxiatuekin) errefuxiatuek gaur egun Bizkaian, Araban eta Gipuzkoan duten egoerari buruzko analisia aurkeztu du. Munduko, Europako eta estatu-mailako ondorio batzuk ere aurkeztu ditu, CEARen “Las personas Refugiadas en España y en Europa” urteko txostenetik ateratakoak, zeina gaur goizean aurkeztu duen Madrilen.
Tolosako “Zuloaga Txiki” zentroak 22 nazionalitateko 110 pertsona artatu ditu
2019ko abuztuaren amaieran ireki zenetik, nazioarteko babesa eskatzen dutenentzako “Zuloaga Txiki” lehen harrerako zentroak 110 pertsona artatu ditu, 22 nazionalitatekoak: Mendebaldeko Sahara, Kolonbia eta Maroko dira nagusiak, baina Zuloaga Txikitik pasa dira, baita ere, Venezuela, Nikaragua, Honduras, Ginea, Mali edo Argentinakoak ere, besteak beste. Tolosan dago Zuloaga Txiki, eta ZEHAR errefuxiatuekink kudeatzen du. Eusko Jaurlaritzako Berdintasun, Justizia eta Gizarte Politika Sailak finantzatzen du, eta herriko Udalaren babesa du, instalazioen erabilerari dagokionez.