Errefuxiatuei Laguntzeko Euskadiko Batzordeak (ZEHAR errefuxiatuekin) Eusko Jaurlaritzarekin eta Bizkaiko Foru Aldundiarekin batera antolatu du bihar (asteazkena, abenduak 1) Tratu-berdintasunari eta diskriminaziorik ezari buruzko II. Euskal Kongresuari hasiera emango dion ekitaldia.
32 herritartasun ezberdinetako 600 bat lagunek parte hartuko dute igandean Araban “Bizilagunak” kulturarteko bazkarietan
“Aurten Bai!” lelopean eta pandemiaren ondorioz urtebeteko geldialdia izan ostean, abian dira berriz “Bizilagunak” kulturarteko bazkariak. Igande honetan izango da, azaroaren 14an; askotariko kultur jatorriko seiehun bat lagun bazkalorduan elkartuko dira gastronomiaz gozatzeko eta zurrumurru arrazista eta xenofoboak erorarazteko kulturarteko bizikidetzaren mesedetan. Duela bost urte abiarazi zuten ekimena Arabako Foru Aldundiak eta ZEHAR errefuxiatuekin elkarteak, eta lurraldeko “Zurrumurruen aurkako estrategiaren” barruan sartzen da.
“Ipar basatia” dokumentala aurkezten dizuegu, bi muga eta bi une historikotan zeharreko ibilbidea: Mexiko, eta Hendaiaren eta Irunen arteko muga
Datorren ostegunean, azaroak 11, ZEHAR errefuxiatuekink eta Al Borde Films-ek “Ipar basatia” dokumentala estreinatuko dute. Iluntzeko 19:00etan izango da hitzordua (18:30ean irekiko dira ateak) Bilboko Campos Elíseos antzokian eta aurrez izena eman beharko da joan ahal izateko.
Euskadiko Giza Eskubideen Defendatzaileak aldi batez Babesteko Programak 10 urte bete ditu, eta “Babes Gara” leloarekin ospatuko du
Babes Gara lelopean, atzo ospatu zen EiTBren Multibox aretoan Giza Eskubideen Defendatzaileak aldi batez Babesteko Programaren X. urteurrena, Eusko Jaurlaritzaren Berdintasun, Justizia eta Gizarte Politiketako Sailak gidatuta, Giza Eskubide, Memoria eta Lankidetza Sailburuordetzaren bidez eta ZEHAR errefuxiatuekink kudeatuta.
Bizilagunak kulturarteko bazkariak azaroaren 14an egingo dira Araban, “Aurten Bai” lelopean
Pandemiaren ondorioz iaz bertan behera utzi ondoren, Bizilagunak kulturarteko bazkariak berriro egingo dira azaroaren 14an, igandean, Arabako etxe eta txokoetan, eta bertan, jatorri kultural desberdineko familiak mahai beraren inguruan eseriko dira zurrumurru arrazistak eta xenofoboak isilarazteko eta kulturarteko bizikidetza sustatzeko.
“Erbeste izan ginen. Babes gara? Bidaia bat Mexiko eta Euskal Herrian zehar” mintegia antolatu dugu
Ostegun honetan, urriaren 7an, “Erbeste izan ginen. Babes gara? Bidaia bat Mexiko eta Euskal Herrian barna” mintegia egingo da Bizkaia Aretoan. ZEHAR errefuxiatuekink antolatu du, eta ekitaldian bi igarotze- eta harrera-espaziori buruz hitz egingo da, bi une historiko ezberdinetan: Mexiko, eta Hendaiaren eta Irunen arteko muga.
Topaketaren helburua da elkarrizketa bat sortzea euskal herritarrek Guda Zibilean eta diktadura frankistaren garaian bizi izan zuten erbestearen eta gaur egun, indarkeriarik gabeko bizitza baten bila, Euskal Herria eta Mexiko zeharkatzen dituzten pertsonen bizipenen artean.