ZEHAR errefuxiatuekin Kolonbian da, giza eskubideak behatzeko Euskal Ordezkaritzako kideen artean

Eusko Jaurlaritzak, Eusko Legebiltzarrak eta Mugarik Gabe eta ZEHAR errefuxiatuekin GGKE-ek osaturiko ordezkaritza Kolonbian da aurreko larunbataz geroztik, misio batean parte hartzen. Astebetean, hainbat bilera izango dituzte Medellin, Bajo Caucan eta Bogotan, bertako elkarteekin, gizarte-mugimenduekin eta gobernuz kanpoko erakundeekin, besteak beste Organización Indígena Antioquía (OIA) erakundearekin. Azken horretako kide da aurreko urtean Giza Eskubideen Defendatzaileak Aldi Batez Babesteko Euskal Programan parte hartu zuen pertsonetako bat.

Horrelako seigarren misioa da, programan parte hartu duten pertsonei itzuleran laguntzeko ekimen honetan.Hauek dira helburu nagusiak:

  • Harrera egin zaien pertsonei eta haien erakundeei itzultzerakoan jarraipena egitea, egoera zein den jakiteko.
  • Euskal gobernuak, legebiltzarrak eta elkarte eta erakundeek herrialdean bertan ematen duten laguntza eta babesa ikusaraztea.
  • Harrera egin zaien pertsonen erakundeek jasaten dituzten giza eskubideen urraketak salatzea.
  • Kolonbiako elkarte-sarearen artean Babes Programaren berri ematea eta zabaltzea.
  • FARCekin lortutako akordioak zenbateraino ezarri diren eta ELNrekiko negoziazioa zertan den aztertzea eta behatzea.
  • Kolonbian hainbeste indarkeriari eutsi eta bake-bideak proposatzen dituzten talde, erakunde eta komunitateen lanari nazioartean aitortza egitea.

Bisitaren emaitza txosten batean jasoko da, eta txosten hori Kolonbiako, Espainiako eta Euskadiko erakundeei bidaliko zaie.

ZEHAR errefuxiatuekin oso kezkatuta dago herrialde hartan giza eskubideen defenditzaileen aurkako erasoak eta hilketak zenbateraino areagotu diren ikusita. Nazio Batuen Giza Eskubideen aldeko Goi Komisarioaren Kolonbiako Bulegoak emandako datuen arabera, 2017an gizarte- eta politika-mugimenduetako 105 lider eta kide hil zituzten. Akordioak sinatu ondoren FARCeko gerrillak jada utzitako eremuetan gertatu dira hilketa horietako asko; izan ere, Kolonbiako Estatuaren aldetik botere-hutsune bat sortu da eremu horietan, eta legez kanpoko talde armatuek hartu dute lurraldearen gaineko kontrola. Horren ondorioz, orobat, areagotzen ari dira behartutako lekualdatzeak, komunitate askok beren bizilekuak utzi behar izan baitituzte derrigorturik.

 

ESKUBIDEAK DEFENDATZEKO ESKUBIDEAREN ALDE

Nazioarteko Komunitateak giza eskubideak sustatzeko eta babesteko erabakia hartu du. Estatu guztiek hartu behar dituzte beharrezko neurriak herritar orok eskubide horiek baldintza aske eta seguruetan gozatzeko. Dena den, bizi garen munduan gerra eta diktadura ugari izateaz gain, demokraziak gero eta ahulagoak dira, eta sozietate zibilarentzako espazioak ixten doaz. Oro har, botere- desberdintasun- eta esklusio-asimetriak eta askotariko diskriminatzeko moduak ugaritu egin dira.

Gehiago Irakurri

Manifestua: Erbestea ezagutu genuen. Babesleku izan gaitezen.

Erbesteratu beharra gizadiaren historiaren parte da. Mundu osoko makina bat pertsona eta komunitatek egin behar izan dio aurre norberaren etxea utzi beharrari, indarkeriatik edo miseriatik ihesi.Izu-laborria atzean utzi nahian baliabide guztiak jokoan jartzea, bizirik irauteko, norberaren bizitza berriro eraikitzeko, beste nonbait eta beste pertsona batzuen ondoan, bakean eta duintasunez, hori guztia giza izaeraren parte da.

Gehiago Irakurri

ZEHAR errefuxiatuekink “Erbestea ezagutu genuen. Babesleku izan gaitezen” bideoa kaleratu berri du

Ana Mary, Hady, Augustine eta Igor dira protagonistak ZEHAR errefuxiatuekink gaur kaleratu duen bideoan: “Erbestea ezagutu genuen. Babesleku izan gaitezen”. 2 istorio erbesteratuenak eta 2 istorio babes bila etorritakoenak, oso antzekoak ezaugarri askotan: jazarpena, ihesa, leku seguru batera iritsi arteko bidea, beste herrialde batek hartua izatea, eta hamaika sentimendu, hala nola: beldurra, deserrotzea, nostalgia eta itxaropena.

Gehiago Irakurri

Defendatzaileak babesten:giza eskubideen defendatzaileen arriskuen, premien eta babesteko mekanismo eta estrategien azterketa

ZEHAR errefuxiatuekink eta Bizkaia Jaurerriko Abokatuen Bazkun Ohoretsuak Defendatzaileak Babesten” biltzarra antolatu dute, topaketa horretan gai hauek lantzeko, besteak beste: giza eskubideak defendatzen diharduten pertsonak babesteko zer-nolako erantzukizuna duen nazioarteko komunitateak, zer arriskuri egin behar izaten dieten aurre, babes moduan zer mekanismo eta premia dituzten, zer estrategia komunitario dauden eta aldi baterako babes-programek zer potentzialtasun dituzten.

Gehiago Irakurri