Gaur, ekainak 20, Errefuxiatuen Nazioarteko Eguna da eta pairatutako jazarpenagatik ihesean joan diren pertsonen errealitate ezberdinak ezagutzera eman nahi ditugu.

Fátima Chadekoa da, 30 urte ditu eta ezkontza behartu batetik ihes egin behar izan zuen, gainera, pairatzen zuen indarkeria ezin zuen gehiago jasan. Sorterrian utzi behar izan zituen bi seme-alaba ditu eta bere ametsa egunen batetan beraiekin berriro elkartzea da.

José eta María El Salvadorreko bikote gaztea da eta alaba bat daukate. Egun batetik bestera beraien herrialdea behartuta utzi zuten, maren jazarpena dela medio.

Suleman Guinea Conacrykoa da eta orain dela urte bete Aquarius ontzian heldu zen Valentziako portura.

Fátima, José, María edo Sulemanen  istorioak bezala, asko daude. Denak oso gogorrak baina elementu bat komunean daukate: asiloa eskainiko dieten esperantza daukate lasai eta seguru egoteko, azken finean, bizitza berri bat hasteko.