Abenduaren 16an, osteguna, ZEHAR errefuxiatuekinn gure 25.urteurrena ospatuko dugu, 19:00tan Campos Eliseos Antzokian egingo den  “Errefuxiatuena, a zer pagotxa” elkartasun galan. Ikuskizunera sartzeko sarrera beharko da.

 Erosi zure sarrera HEMEN

Gorka Otxoa aktoreak aurkeztuko duen galan, Migraaantes antzezlanaren egokitzapenaz gozatu ahal izango dute bertaratzen direnek. Obra Pabellón 6 Gazte konpainiak interpretatu eta Barlovento Teatrok ekoitzi dute. Afrika Bibang abeslari getxotarraren musikaz ere gozatu ahal izango da. Hitzordua hunkigarria izango da, eta sorpresa gehiago ere izango dira.

 25 urtez Euskadin babesa izaten

80ko hamarkadan eta 90ekoaren hasieran, Errumaniako, Balkanetako, Ruandako, Angolako, Liberiako eta hainbat lekutako gatazka eta gerren testuinguruan, pertsona askok bakean bizitzeko leku seguru baten bila alde egin behar izan zuten.  Egoera horri erantzuteko, ikasle talde bat mobilizatzen hasi zen Javier Galparsororen eskutik, Euskadin asiloa eskatzen zutenak artatzeko.

Testuinguru horretan, ZEHAR errefuxiatuekin 1996ko maiatzaren 10ean jaio zen Euskal Autonomia Erkidegoan nazioarteko babesa eskatzen zuten pertsonen beharrei erantzuteko. Orduz geroztik eta orain arte, erakundeak 90 bat herrialdetako 40.000 pertsona baino gehiago lagundu ditu. Gainera, 25 urte hauetan Euskadiko asilo eskaeretan erregistratu diren guztien herena bideratu ditu gure talde juridikoak.