Zehar-Errefuxiatuekin erakundearen Auzoan gure artean zaintzen kanpainaren epizentroa izango da Bilboko Irala auzoa
Ostalarien laguntzarekin, otsailaren 5, 6 eta 7an egoera zaurgarrian dauden pertsonentzako neguko arropa bilketa egingo da Iralan.
Bilbo, 2024ko otsailak 1
Elkartasunari eta komunitatearen laguntzari indarra emateko ahalegin bateratuarekin, Zehar-Errefuxiatuekin erakundeak Auzoan gure artean zaintzen kanpaina sortu du, giza eskubideen eta egoera zaurgarrian dauden pertsonen garapen integralaren defentsarekin duen konpromisoari jarraiki.
«Egoera txarrei aurre egiten dieten pertsonentzako neguko arropa biltzean oinarritzen da kanpaina, hala nola kalean bizi direnentzat eta zerbitzu-publikoek oinarrizko beharrak betetzen ez dizkietenentzat», azaldu zuen Patricia Escuték, Zehar-Errefuxiatuekin erakundeko inklusio taldeko kideak. «Bilboko Irala auzoko ostalarien laguntza sutsua daukagu, otsailaren 5, 6 eta 7an ekintzara deituko dute haiek ere».
Egunero, Bilboko Irala auzoko bulegoetara muturreko zaurgarritasun egoeran dauden pertsonak etortzen dira, bereziki kalean hilabeteak daramatzaten gazteak eta haien herrialdeetatik ihes egitean ondasun asko atzean utzi dituzten familiak adingabekoekin. «Hiri batean bizitza berriari hasiera ematea migrazio-prozesuan fase‑zaila da. Horregatik, neguko arropa bilketarako laguntza eskatzen diegu hain ondo hartu gaituzten auzokideei, lo-zakuak, tapakiak, oinetakoak, jakak edota barruko arropa berria bilduko ditugu», azaldu zuen Tfarah Myeslemek, Zehar-Errefuxiatuekin erakundeko inklusio taldeko kideak.
Bilketa-tokiak ondorengoak dira:
- Zuberoa Taberna, Zuberoa etorb. 15
- Bar Patxo, Errege Katolikoen etorb. 6
- Bar Bizkaia, Errege Katolikoen etorb. 6
- Bar Estenga, Errege Katolikoen etorb. 11
- Bar Aitana, Irala k. 15
Kanpaina honek Zehar-Errefuxiatuekin erakundearen eta Bilboko Irala auzoko tabernen jabeen arteko lankidetzaren isla da, ekimena aurrera eramateko ezinbestekoa dena. Bar Patxoko Lorenak ondorengoa baieztatu zuen: «Helburu zintzo honetan laguntzeko poz-pozik gaude. Guztiek merezi dute arropak edukitzea eta ziur sentitzea, bereziki neguko hilabeteetan. Guztioi gonbidatzen zaituztegu gurekin bat egitera, ekimen baliotsu honen parte izan zaitezten».
Zeharra-Errefuxiatuekin giza eskubideen defentsarekin eta Euskal Autonomia Erkidegoan migratutako pertsonen integrazioarekin konprometitutako erakundea da. 25 urte baino gehiagoko esperientziarekin, erakundea erreferentea izan da gizaki orok nazioarteko babesa bilatzeko duen eskubidea onartzeko ahaleginean.
Harremanetarako informazioa: 688689512 / comunicación@zehar.eus
Kolonbian Giza Eskubideak behatzeko euskal ordezkaritzaren komunikatua
Bogota, 2024ko urtarrilaren 27a
Eusko Jaurlaritza buru duen euskal ordezkaritzak Kolonbiara bidaiatuko du Giza Eskubideen Defendatzaileak Aldi Batez Babesteko Programan parte hartzen duten pertsonen jarraipena egiteko
- Noemi Ostolaza Giza Eskubide, Biktima eta Aniztasuneko zuzendariak, Paul Ortega eLankidetza – Garapenerako Lankidetzaren Euskal Agentziako zuzendariak, Arantza Chacón Zehar-Errefuxiatuen zuzendariak Leire Lasarekin batera, erakunde honen eragin eta parte-hartze sozialaren taldeko kideak eta Eusko Legebiltzarreko eta askotariko Gobernuz Kanpoko Erakundeetako zenbait ordezkarik astebete emango dute herrialdean.
- Giza Eskubide, Biktima eta Aniztasun Zuzendaritzak sustatzen du babes-programa hori, eLankidetza agentziaren laguntzarekin. Zehar-Errefuxiatuekin elkarteak kudeatzen du programa
Gasteiz, 2024/01/19
Kolonbiara abiatuko da bihar Berdintasun, Justizia eta Gizarte Politika Saila buru duen euskal ordezkaritza. Guztira 16 lagunek osatzen dute “Giza Eskubideen Defendatzaileak Aldi Batez Babesteko Programa” osatzera Hego Amerikako herrialde horretara joango den taldea. Ordezkaritzak Programaren zenbait ediziotan parte hartu duten sei pertsona, guztira, bisitatuko ditu Kolonbian.
Aurten, Noemi Ostolaza Eskubide, Biktima eta Aniztasuneko zuzendariak, Paul Ortega eLankidetza – Garapenerako Lankidetzaren Euskal Agentziako zuzendariak ordezkatuko dute Eusko Jaurlaritza. Arantza Chacónek, Zehar-Errefuxiatuekin elkarteko zuzendariak, eta Leire Lasak, eragin eta partaidetza sozialeko taldeko kideak, misio honetan parte hartzen dute. Izan ere, Ostolazak zuzentzen duen Zuzendaritzak sustatzen du Giza Eskubideen Defendatzaileak Aldi Batez Babesteko Programa, eta horretan eLankidetza agentziaren laguntza du. Zehar-Errefuxiatuekin elkarteak kudeatzen du programa.
Eusko Legebiltzarreko zenbait talde politikotako sei ordezkarik ere osatzen dute ordezkaritza. Hauek dira: Maitane Ipiñazar (EAJ-PNV), Legebiltzarreko Giza Eskubide, Berdintasun eta Justizia Batzordeko burua; Miren Gallástegui (PSE-EE), Batzorde horretako idazkaria; eta Iñigo Iturrate (EAJ-PNV), Diana Urrea (EH Bildu), Carmelo Barrio (PP-Ciudadanos) eta Isabel González (Elkarrekin Podemos) Batzorde horretako kideak. Gainerako taldekideak teknikariak eta Zehar-Errefuxiatuekin, Alboan, Mugarik Gabe eta Euskadiko Gobernuz Kanpoko Erakundeen Koordinadorako ordezkariak dira.
Jarraipena
Misioaren helburua da programak aurreko urteetan hartu zituen defendatzaileei laguntzea eta lurralde horien egungo egoera bertatik bertara egiaztatzea. Euskal ordezkaritza Santander de Quilichaora joango da bertako komunitateen errealitatea eta defendatzaileen eta tokiko erakundeen egoera pertsonala ezagutzeko asmoz. Ondoren, Medellinera eta Bogotara joango dira. Han, erakunde publikoekin eta nazioarteko erakundeekin elkartuko dira, egoera bertatik bertara ezagutze aldera eta programan hartutako pertsonen babes- eta laguntza-sarea indartze aldera.
Euskal espedizioak azken urteotan, Giza Eskubideen Defendatzaileak Aldi Batez Babesteko Programaren barruan, Euskadiren laguntza jaso duten sei lagunen jarraipena egingo du. Bereziki, bi emakume bisitatuko dituzte, Euskadiko egonaldiak haiengan izandako inpaktua eta haien egungo egoera ezagutzeko.
Batetik, Euskadin 2022an izan zen eta Antiokiako Erakunde Indigenako (OIA) kide den emakumea. Senu indigena da eta Kolonbiako Caceres udalerriko Puerto Bélgica las Palmas “resguardokoa”. Indarkeriaren biktima gisa, bi desplazamendu behartu egin behar izan ditu: lehenengoa, 2012an, bere herrialdeko barne-gatazkaren ondorioz, eta bigarrena, 2019an, eskubideen defentsan egindako lanaren ondorioz. Bere semearekin batera parte hartu zuen Giza Eskubideen Defendatzaileak Aldi Batez Babesteko Programan.
Bere “resguardo” indigenako “cacica” izan da 2017-2019 bitartean, eta beste kargu batzuk ere bete ditu, hala nola, tokiko Kabildoko idazkaria, Resguardoko Emakumeen Taldeko idazkaria eta Udalerriko Bake Kontseiluko kidea (2018-2021), 10 komunitate indigena ordezkatuz. Era berean, 2021ean emakumeen eskubideen gaikuntzan lan egin du.
Bestetik, joan den urtean Euskadira bidaiatu zuen bigarren emakume bat bisitatuko dute. Giza eskubideen eta eskubide etnikoen eta lurraldekoen beste defendatzaile bat da, eta Kolonbiako Cauca Iparraldeko Komunitate Kontseiluen Elkarteko (ACONC) kidea. Bere alabarekin batera parte hartu zuen programan.
Barranco Río Güengüeko Komunitate Kontseiluko presidenteordea da, ACONC elkarteko Emakume kontseilaria, eta Uraren, Bizitzaren eta Lurraldearen Defentsarako Batzordean parte hartzen du, baita Departamentuko Aholku Batzordean eta Udalerriko Biktimen Mahaian ere. Komunitate beltzentzako ekimen propioak ere zuzentzen ditu, eta, ekimen horiei esker, komunitateentzako benetako garapen eraginkorra lortu ahal izan da, Ongi Bizitzeko Plana betez.
Defendatzaileen babesa
Giza Eskubideen Defendatzaileak programa 2011. urtean sortu zen, haien jatorrizko herrialdeetan bizitza eta justizia soziala defendatzeagatik bizitza eta osotasun fisikoa arriskuan duten pertsonak babesteko helburuarekin. Ekimen horren babespean dagoen pertsonak sei hilabete ematen ditu Euskadin atseden hartzeko eta bere burua zaintzeko, indarkeria politikoaren inpaktuen aurrean maila fisikoan eta emozionalean indartze aldera.
Programak martxan jarraitzen duenez gero, 2024an Euskadik defendatzaileak hartzen jarraituko du. Zehazki, hiru pertsona artatuko dira Euskadin, bi emakume eta gizon bat. Emakumeetako bat El Salvadorkoa da eta bere semearekin etorriko da; beste bi pertsonak Kolonbiatik iritsiko dira.
Zeharra-Errefuxiatuekin giza eskubideen defentsarekin eta Euskal Autonomia Erkidegoan migratutako pertsonen integrazioarekin konprometitutako erakundea da. 25 urte baino gehiagoko esperientziarekin, erakundea erreferentea izan da gizaki orok nazioarteko babesa bilatzeko duen eskubidea onartzeko ahaleginean.
Harremanetarako informazioa: 688689512 / comunicación@zehar.eus
Zehar-Errefuxiatuekin elkarteak laguntza eskatu du errefuxiatuei etxebizitza duinak ziurtatzeko
“Berriz Ere Hasteko Etxebizitzak” kanpainaren bidez, erakundeak gutxienez 5 etxebizitza alokatu nahi ditu Bilbon, Donostian eta Gasteizen
Bilbo, 2024 urtarrilaren 9a.– Euskadin dauden errefuxiatuei etxebizitza egonkorrak eskaintzeko premia larria dela eta, “Berriz Ere Hasteko Etxebizitzak ” izeneko kanpaina jarri du abian Zehar-Errefuxiatuekin elkarteak. Errefuxiatuen, aberrigabeen eta migratzaileen eskubideak defendatzen, eta horien garapena hartzen dituzten gizarte berrian sustatzen duen erakundeak herritarren laguntza bilatzen ari da Bilbon, Donostian eta Gasteizen gutxienez 5 etxebizitza alokatzeko..
“Gaur egun, etxebizitza, funtsezko eskubidea dena, ondasun urria eta, askotan, iristezina bihurtu da, bereziki gure komunitatean babesa bilatzen duten pertsonentzat. Diskriminazioak, alokairu-kostu handiek eta eskaintzak eremu garestietan kontzentratzeak errealitate are konplexuagoa sortu dute migratzaileentzat, eta bereziki sektore zaurgarrienei eragiten die”, azaldu du Arantza Chacónek, Zehar-Errefuxiatuekin elkartearen zuzendariak.
“Ekimen honetan aktiboki parte hartzera gonbidatzen ditugu jabe konprometituak, inmobiliariak eta komunitatea. Kanpainari laguntzean, ez dute bakarrik teilatu bat eskaintzen, egoera zaurgarrian dauden pertsona migratzaileak gizarteratzen eta laneratzen laguntzen dute”, dio Chacónek.
“Berriz Ere Hasteko Etxebizitzak” Kanpainari buruzko informazio gehiago lortzeko, jabe gisa laguntzeko edo xehetasun gehiago jasotzeko, sartu www.zehar.eus webgunean edo bete formularioa hemen: https://zehar.eus/eu/berriz-ere-hasteko-etxebizitzak/
Kudeaketa-adibidea: Harrera Programa
Zehar-Errefuxiatuen Harrera Programak Eusko Jaurlaritzaren babesa du, eta egoera zaurgarrian dauden migratzaileei laguntza integrala ematea du helburu. Gizarteratzeari begira, programak aldi baterako oinarrizko beharrak asetzen ditu, hala nola ostatua, mantenua eta jantziak, gizarte ongizateko euskal sistema normalizatuan sartu ezin dutenentzat.
Harrera programaren barruan, 2023an zaurgarritasun-egoeran zeuden 48 pertsona migratu 4 etxebizitzatan hartu ziren, 9 emakumezkoak eta 39 gizonezkoak. Pertsona horien artean, 6 familia zeuden, 9 adingabeko ardurapean zituztenak, eta 26 gizon bakarrik, 18 eta 42 urte bitartekoak. “Artatzen ditugun pertsonek duten zailtasun handienetako bat etxebizitza modu autonomoan eskuratzea da, eta horrek bermatuko luke Harrera programan egiten diren esku-hartzeen eta laguntzen arrakasta”, azaldu du Chacónek.
Zehar-Errefuxiatuekin elkarteari buruz
Zeharra-Errefuxiatuekin giza eskubideen defentsarekin eta Euskal Autonomia Erkidegoan migratutako pertsonen integrazioarekin konprometitutako erakundea da. 25 urte baino gehiagoko esperientziarekin, erakundea erreferentea izan da gizaki orok nazioarteko babesa bilatzeko duen eskubidea onartzeko ahaleginean.
Harremanetarako informazioa:comunicación@zehar.eus
688689512 /Intersekzionalitatea Esploratzen: Begirada Sakona Aniztasun eta Asilo proiektuari
Inklusioa sustatzeko, eta, errefuxiatuen, migratzaileen eta aberrigabeen eskubideen defentsarako etengabeko konpromisoan, intersekzionalitatearen kontzeptua azpimarratzen duen bideo bat poz handiz aurkezten dugu. Horrez gain, ikuspuntu horrekin lan egiteak errefuxiatu eta asilo-eskatzaileen arteko aniztasuna kudeatzen lagundu gaitzakeela nabarmentzen du. Bideoa Intersekzionalitatea: aniztasuna eta asiloa proiektuaren baitan egindako lana da, Bizkaiko Foru Aldundia eta Eusko Jaurlaritzaren babesarekin. Migrazio eta babesaren erronkei ez ezik, bestelako erronkei ere (hala nola aniztasun funtzionala) aurre egin behar dieten pertsonen errealitate konplexuak lantzen ditu.
Material bisual horren bidez, partekatutako esperientzietara murgiltzera animatzen zaitugu, non Euskal Autonomia Erkidegoan babesa bilatzen duten eta desgaitasuna duten edota LGTBI+ diren pertsonei laguntza integralagoa emateko ikuspuntu intersekzionalak esploratzen diren. Gure konpromiso aktiboaren eta eguneroko lana gidatzen duen kudeaketa arduratsuaren testigantza da bideo hori.
Zehar-Errefuxiatuekin erakundean, argia aniztasunean jartzearen garrantzian sinesten dugu, istorio bakoitza bakarra eta baliotsua dela aitortuz. Gizarte bidezko eta barneratzaile baterantz aurrera egiten dugun heinean, harro gaude prozesuan parte hartzen duten beste erakundeekin batera zentzu horretan aurrera egiteaz. Errefuxiatuekin esku hartze sozialean intersekzionalitatearen ikuspuntua txertatzea defendatzen dugu erakunde haiekin batera, aniztasunak defendatuz eta tratu-berdintasuna eta diskriminazio eza sustatuz.
Topaketa hunkigarria Oñatin: bi neba-arreba togoar, Ibrah eta Waki, elkartu egin dira zortzi urtez Afrikako txoko desberdinetan bila ibili ostean
Familia loturen erresilientzia eta indarra nabarmentzen duen istorioa da, Ibrah eta Waki neba-arrebak zortzi urtez egon dira bananduta, 2015 eta 2016an Togo utzi zutenetik, eta azkenik Zehar-Errefuxiatuakin erakundeak kudeatutako Oñatiko Larraña Etxea zentroan elkartu dira.
Bien bidaia ezbeharrak eta ziurgabetasunak jotako odisea izan da. Ziurgabetasun politikoa zela eta Togotik alde egin ostean, bakoitzak bere bidaiari ekin zion, Afrikako zenbait herrialdetik igaro ziren, arriskuei aurre egin zieten, bortizkeriari eta banaketa nahigabeei.
Wakik 31 urte ditu eta azaroan heldu zen Larraña Etxera, Alex haren bikotekidearekin, Cádizeko Gurutze Gorriak Bilbora bideratu ostean. Bilboko geltokian astebetez lo egin zuten eta, gero, Zehar-Errefuxiatuekin erakundeak kudeatzen duen lehen abegi zentro honetan hartu zituzten.
Zentrora iritsi eta Wakik bidean nekatu gabe errepikatutako galdera egitean gertatu zen bi anai-arreben arteko topaketa harrigarria: «Ezagutzen duzue nire neba Ibrah Tchanile?» Zentroko zuzendariak, Nerea Maiztegik, Ibrah gogoratu zuen eta, behin nortasuna egiaztatuta, topaketa hunkigarria izan zen.
Urtez nekatu gabe batak bestea bilatu ostean, azkenean Oñatin egin zuten topo, Ibrah 2018an hartu zuen zentroan. Neba-arrebek elkar besarkatu eta bideodei baten bidez topaketa amarekin partekatu zutenean, emozioak eta poztasunak zentroa bete zuten.
Babesleku segurura heldu arte, biek esperientzia lazgarriak bizi izan dituzte bidaian. Berak eta bikotekideak Oñatira heldu aurretik Libian eta Marokon jasandako irainak eta sufrimendua azaldu zituen Wakik. Integrazio prozesuan Zehar-Errefuxiatuekin erakundeak emandako arreta eta laguntza ezinbestekoak izan dira.
Zehar-Errefuxiatuekin erakundeko zuzendariak, Arantza Chacónek, ematen duten arreta juridiko espezializatuaren garrantzia azpimarratu zuen, baita errefuxiatu eta migratzaileen eskubideen defentsarekin duten etengabeko konpromisoa.
Nazioarteko babesa eta asiloa lortzeko bidean mila pertsonek bizitzen duten errealitatea nabarmentzen du istorio honek, El Diario Vascok haien istorioa argitaratzean azaldu duen bezala, abenduaren 18an ospatzen den Migratzaileen Nazioarteko Eguna dela eta. Zehar-Errefuxiatuekin oraindik ere itxaropen eta laguntza argia da Euskal Autonomia Erkidegoan babesa bilatzen dutenentzat.
Informazioa jaso
Egin zaitez harpidedun gure buletinean, errefuxiatuei buruzko berri guztiak ezagutzeko eta nola lagundu dezakezun jakiteko