300 pertsona inguru mobilizatu dira Bilbon eta Vitoria-Gasteizen diskriminaziorik gabeko harrera eskatzeko

Gaur, ekainak 20, Errefuxiatuen Munduko Eguna dela eta, Bizkaiko eta Arabako hainbat taldek mobilizazioak deitu dituzte Bilbon eta Vitoria-Gasteizen, honako lemapean: “Diskriminaziorik gabeko harrera”. Guztira 300 lagun inguru bildu dira errefuxiatuen eskubideak aldarrikatzeko (200 bat Bilbon eta 100 bat Gasteizen). Irakurri manifestua HEMEN. 

 

Ekainaren 24an, larunbatean, Donostiak ere bat egingo du mobilizazioekin 12:00etan Alderdi Ederren egingo den elkarretaratzearekin. 

Zehar-Errefuxiatuekin eta CEAR Euskadin erakundeek dei egiten dute errefuxiatuak diskriminatu gabe hartzera

Gaur Errefuxiatuen Munduko Egunaren bezpera da, eta, urtero bezala, Zehar-Errefuxiatuekin eta CEAR erakundeek asiloari buruzko azken datuen balantzea eta azterketa egin dute. Horrez gainera, errefuxiatuei diskriminaziorik gabe harrera egiteko deia egin dio euskal gizarteari. Hain zuzen ere, “Diskriminaziorik gabeko harrera” leloa izango dute Euskadiko hiriburuetako kaleetan zehar egingo diren manifestazioek; zehazki, bihar, ekainak 20, Gasteizko eta Bilboko kaleetan, eta ekainaren 24an, larunbata, Donostian.

Gehiago Irakurri

70 erakunde baino gehiago batu dira Deserrotuak manifestura

“Deserrotuak” klima-migrazioak salatzeaz harago doan manifestua da. Zehar-Errefuxiatuekin elkarteak sustatuta, erkidegoko, estatuko eta nazioarteko 70 erakundek baino gehiagok sinatu dute manifestua, beren jatorrizko herrialdeetan pertsonen bizitza eragozten duten eta planeta suntsitzen duten politiken aurka.

Raquel Celisek, Zehar-Errefuxiatuekin elkartearen intzidentzia taldeko kideak, azpimarratu du “ingurumen-desplazamenduaren arrazoi nagusia” sistema kapitalista dela. “Horrela, enpresa transnazional askok Hegoaldeko lurraldeak okupatzen dituzte eta, modu horretan, bertako baliabide naturalak erauzten dituzte eta bertakoen habitata eta bizimodua suntsitzen dute. Gainera, indarkeria erabiltzen dute bertan bizi diren pertsonak lekualdatzera behartzeko. Desplazatutako pertsonak dira, Deserrotuak”, adierazi du. Celisek Munduko Iparraldeko estatuei dei egin die “kanporatzea eragiten duten arrazoietan erantzukizunak har ditzaten, bai eta leku seguru bat zein nazioarteko babesa bermatuko dizkien mekanismoak martxan jartzeko ere”.

Irakurri manifestua HEMEN.

Zehar elkarteak gai honetan sakondu du azken urteotan, komunikazio-kanpaina baten bidez. Kanpaina horren spota HEMEN ikus daiteke. Horrez gain, ‘Deserrotuak: klima aldaketak behartutako desplazamenduen inguruko interpretazio kritiko bat’ txostena ere landu du. Txosten honek klima-aldaketaz harago joan nahi du, eta gure garapen-ereduan jarri du arreta.  Zehar-Errefuxiatuekin taldearen hausnarketa bat da ekoizpen, banaketa eta kontsumo neoliberalaren eredua ezartzeak eta kolapso ekosozialaren eta biztanleriaren desplazamendu behartuak duten harremanari buruzkoa. Bertan, lau herrialde aztertu dira adibide gisa: Kolonbia Hidroituango proiektu hidroelektrikoarekin, Kongoko Errepublika Demokratikoa koltanarekin, Senegal arrantzarekin eta Yemen urarekin. Txosten osoa HEMEN irakur dezakezu.

GIZA ESKUBIDEEN DEFENDATZAILEAK BABESTEKO EUSKAL PROGRAMAK KOLONBIAKO ETA EL SALVADORREKO BI EMAKUME HARTUKO DITU AURTEN

Kolonbiako eta El Salvadorreko giza eskubideen bi defendatzaile Giza Eskubideen Defendatzaileak Aldi Batez Babesteko Euskal Programaren deialdi berri honetan parte hartzen ari dira. Programa honen helburua da beren bizitza edo osotasun fisikoa arriskuan ikusten duten defendatzaileak babestea, beren jatorrizko herrialdeetan bizitzaren eta justizia sozialaren alde egiten duten jardueraren ondorioz. Helburu horrekin hartzen dira Euskadin sei hilabetez.

Gehiago Irakurri

Bizkaiko Psikologoen Elkargoarekin batera, psikologoen sarea garatzeko hitzarmena sinatu dugu

Zehar-Errefuxiatuekin erakundeak eta Bizkaiko Psikologia Elkargoak (BPE) lankidetza-hitzarmen bat sinatu dute Psikologoen Sarea izeneko laguntza psikologikorako zerbitzua garatzeko. Zerbitzu horren helburua da laguntza psikologikoa eskaintzea zaurgarritasun-egoeran edo arreta espezializatutako premiak dituzten errefuxiatu, migratzaile eta aberrigabeei. Sinadura Bizkaiko BPEko egoitzan egin da, Ainhoa Eguren PBEko gerentearen eta Arantza Chacon Ormazabal Zehar-Errefuxiatuekin elkarteko zuzendariaren artean.

Gehiago Irakurri

 

Informazioa jaso

Egin zaitez harpidedun gure buletinean, errefuxiatuei buruzko berri guztiak ezagutzeko eta nola lagundu dezakezun jakiteko



Jarrai gaitzazu sare sozialetan

Ezagutu zu bezalako pertsona solidarioak sare sozialetako gure komunitateetan, eta lagundu iezaguzu gure lana jende
gehiagorengana helarazten.

 

ico-facebook ico-twitter ico-youtube