“Berriz Ere Hasteko Etxebizitzak” kanpainaren bidez, erakundeak gutxienez 5 etxebizitza alokatu nahi ditu Bilbon, Donostian eta Gasteizen

Bilbo, 2024 urtarrilaren 9a. Euskadin dauden errefuxiatuei etxebizitza egonkorrak eskaintzeko premia larria dela eta, “Berriz Ere Hasteko Etxebizitzak ” izeneko kanpaina jarri du abian Zehar-Errefuxiatuekin elkarteak. Errefuxiatuen, aberrigabeen eta migratzaileen eskubideak defendatzen, eta horien garapena hartzen dituzten gizarte berrian sustatzen duen erakundeak herritarren laguntza bilatzen ari da Bilbon, Donostian eta Gasteizen gutxienez 5 etxebizitza alokatzeko..

“Gaur egun, etxebizitza, funtsezko eskubidea dena, ondasun urria eta, askotan, iristezina bihurtu da, bereziki gure komunitatean babesa bilatzen duten pertsonentzat. Diskriminazioak, alokairu-kostu handiek eta eskaintzak eremu garestietan kontzentratzeak errealitate are konplexuagoa sortu dute migratzaileentzat, eta bereziki sektore zaurgarrienei eragiten die”, azaldu du Arantza Chacónek, Zehar-Errefuxiatuekin elkartearen zuzendariak.

“Ekimen honetan aktiboki parte hartzera gonbidatzen ditugu jabe konprometituak, inmobiliariak eta komunitatea. Kanpainari laguntzean, ez dute bakarrik teilatu bat eskaintzen, egoera zaurgarrian dauden pertsona migratzaileak gizarteratzen eta laneratzen laguntzen dute”, dio Chacónek.

“Berriz Ere Hasteko Etxebizitzak” Kanpainari buruzko informazio gehiago lortzeko, jabe gisa laguntzeko edo xehetasun gehiago jasotzeko, sartu www.zehar.eus webgunean edo bete formularioa hemen: https://zehar.eus/eu/berriz-ere-hasteko-etxebizitzak/

Kudeaketa-adibidea: Harrera Programa

Zehar-Errefuxiatuen Harrera Programak Eusko Jaurlaritzaren babesa du, eta egoera zaurgarrian dauden migratzaileei laguntza integrala ematea du helburu. Gizarteratzeari begira, programak aldi baterako oinarrizko beharrak asetzen ditu, hala nola ostatua, mantenua eta jantziak, gizarte ongizateko euskal sistema normalizatuan sartu ezin dutenentzat.

Harrera programaren barruan, 2023an zaurgarritasun-egoeran zeuden 48 pertsona migratu 4 etxebizitzatan hartu ziren, 9 emakumezkoak eta 39 gizonezkoak. Pertsona horien artean, 6 familia zeuden, 9 adingabeko ardurapean zituztenak, eta 26 gizon bakarrik, 18 eta 42 urte bitartekoak. “Artatzen ditugun pertsonek duten zailtasun handienetako bat etxebizitza modu autonomoan eskuratzea da, eta horrek bermatuko luke Harrera programan egiten diren esku-hartzeen eta laguntzen arrakasta”, azaldu du Chacónek.

Zehar-Errefuxiatuekin elkarteari buruz

Zeharra-Errefuxiatuekin giza eskubideen defentsarekin eta Euskal Autonomia Erkidegoan migratutako pertsonen integrazioarekin konprometitutako erakundea da. 25 urte baino gehiagoko esperientziarekin, erakundea erreferentea izan da gizaki orok nazioarteko babesa bilatzeko duen eskubidea onartzeko ahaleginean.

Harremanetarako informazioa:688689512 / comunicación@zehar.eus