Atzo eta gaur bitartean 900 pertsona inguru mobilizatu dira Donostian, Bilbon eta Gasteizen errefuxiatuen eskubideen alde

Gaur, ekainak 20, Errefuxiatuen Nazioarteko Eguna dela eta, Bizkaiko eta Arabako hainbat taldek mobilizazioak deitu dituzte Bilbon eta Vitoria-Gasteizen, honako lemapean “Izan Babes. Diskriminaziorik gabeko harrera”.

Atzo Donostian ere mobilizazioa deitu zuten, Aquariumetik abiatu zen lelo berarekin. Hiru lurraldeen artean, guztira 900 pertsona inguru babesaren alde mobilizatu dira.

Ekainaren 20ko manifestua

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

Ukrainako gerrako errefuxiatuentzako harrera-zentroetan agertutako invasioaren aldeko pintadak gaitzesten dituzte erakundeek

(Bilbo, apirilak 12). Dokumentu hau sinatzen dugun erakundeok CEAR erakundeak Ukrainako gerrak kaltetutako pertsonen harrera kudeatzen duen Bilboko bi zentrotan agertu diren pintadak salatzen ditugu. Pintadetan honako hau ikus zitekeen: ‘Z’ letra, inbasioaren aldekoekin lotzen dena; igitai eta mailu komunistak, Sobietar Batasunaren oroimenez; eta antifaxistak hitza.

Gaur egun (apirilak 12), 91 pertsona daude bi zentroetan. Antolatzaileek pintadak berehala ezabatu zituzten arren, hartutako pertsona asko jabetu dira ekintza horietaz, eta horrek eragin larria izan dezake haien suspertze-prozesuan, azken asteetan bizi izandako muturreko egoera traumatikoak gainditu ahal izatea funtsezkoa den une honetan.

Dokumentu hau sinatzen dugun erakundeok ohartarazi nahi dugu mehatxu edo eraso sinboliko horiek kalte estetikotik haratago doazela. Gerraren izugarrikeriatik ihesi datozen pertsonak beldurtzen eta kriminalizatzen dituzte, eta bizikidetza eta gizarte-kohesioa kaltetzen dituzte. Gainera, Zuzenbide Estatua mehatxatzen dute eta herritar guztiei eragiten diete. Horregatik, ezin dira ikusezin geratu, normalizatu edo zigorrik gabe utzi.

Horregatik guztiagatik, elkarbizitzarako eta elkar ezagutzarako deia egiten dugu, xenofobiari, zurrumurruei, aurreiritziei eta desberdin gisa hautematen denarekiko beldurrari aurre egiteko funtsezko tresnak baitira. Gainera, gogorarazi nahi dugu euskal biztanleria Europako buruan dagoela tratu-berdintasunari eta diskriminaziorik ezari dagokienez.

Harrera-zentroetan agertutako mezuak minoritarioak dira, baina min handia egiten dute. Horrelako jarduerak zigortu eta geldiarazi behar dira.

Erakunde sinatzaileak
CEAR – Comisión Española de Ayuda al Refugiado
Zehar-Errefuxiatuekin
ACCEM
Agiantza
Cáritas Bizkaia
Claret enea
Fundación EDE
Lantegi Batuak
Fundación Social Ignacio Ellacuría
MPDL

Zehar-Errefuxiatuekin elkartearen jarrera Ukrainako herritarrek bizi duten krisi humanitarioaren aurrean

Egunero haziz doa Ukrainatik alde egin behar izan duten pertsonen kopurua. Momentu honetan (2022-03-08), UNHCR elkartearen datuen arabera, 1.7 milioi pertsona baino gehiagok utzi behar izan dute Ukraina gatazkaren ondorioz. Gehienak herrialde mugakideetara joan dira. Une honetan, Polonia da iheslari gehien jasotzen ari den gertuko herrialdea. Gainerakoak Hungariara, Moldaviara eta Errumaniara abiatu dira. Denak mugitzen ari dira lurreko bideetatik, izan ere, herrialdeak aireko mugak itxi ditu. Uste da 4 milioi pertsona inguru herrialdea uztera behartuta egongo direla. Gehienak emakumezkoak eta haurrak dira, gizonezkoak armadarako errekrutatuak izan baitira.

Ez dira errespetatzen ari pertsonak modu seguruan herrialdetik atera ahal izateko adostutako korridore humanitarioak.

Premiazkoa da korridore horiek errespetatzea, inguruko mugak irekita egotea, Europak erantzun bat ematea larrialdi humanitarioari, eta estatu kideek gatazkatik ihes egiten duen biztanleriaren exodo osoa hartzea, elkartasun- eta proportzionaltasun-printzipioei jarraituz.

Ukrainako gerrari buruz dugun iritzia irakur dezakezu HEMEN.

Familia ukrainar eta kazetarien arteko topaketa Oñatiko Larraña Etxean

Natasha eta Ksenia ama-alabak dira, eta joan den astean iritsi ziren Oñatira, Ukrainatik ihesi. Ksenia, bere seme-alabekin Larraña Etxean hartutako beste emakume bat da, eta bera duela gutxi iritsi da Euskadira gerratik ihesi baita ere. Gaur, zentrora hurbildu den prentsari erantzun diote, bertako errealitatea bertatik bertara ezagutzeko, Arantza Chacón, Zeharreko zuzendariak eta Xabier Legarreta, Eusko Jaurlaritzako Migrazio eta Asilo zuzendariak lagunduta.

Oksana Kievetik oso gertu dagoen Irpin herri txikitik irten zen otsailaren 24an. Goizaldean, senarrak gerra hasia zela jakinarazi zion. Azken unera arte, gerra ez zela helduko itxaropenari eutsi ziola dio, eta ez zela izan soldadu errusiarrak bere herrira nola iristen ziren ikusi zuen arte, benetan gertatzen ari zela jakin zuenean. Hori gertatu bezain laster, suhiaren kotxea hartu eta alde egin zuen bere alaba Natasha eta bilobarekin, gauzarik funtsezkoenak bakarrik eramanez.

Euskadira iritsi eta duela urte batzuk harrera-programa batean ezagutu zuen familia batekin topo egiteko aukera izatea zen bere asmoa. 3.000 kilometro baino gehiagoko bidea egin dute Euskadira iritsi arte, eta bertan daude martxoaren 4tik. Bere senideak, senarra, semea eta suhia Ukrainan geratu dira.

Bere herriak familia askoren etxea izateari utzi dio eta gune estrategikoa bihurtu da. Kontatzen du soldadu errusiarrak nonahi daudela, eraikin, zubi eta errepide asko suntsitzen ari direla maniobra militarren ondorioz, eta inguruan jarraitzen duten zibilak hiltzeko beldur etengabearekin bizi direla. Bere herriko aterpeetan zeuden 50 haurretatik 13 militarren tiroek harrapatu dituzte.

Oksanak alde egin zuen egunean, Kseniiak ere Vishgorodeko bere etxetik joan zen. Hiru seme-alabaren ama ezkongabea da, eta joan aurreko uneak beldurrarekin gogoratzen ditu. Umeak izututa zeuden hegazkinen eta bonbardaketen zaratarekin, eta berak ez zekien zer egin. Lagun batek esan zion Frantziara bidean jarriko zela bi seme-alabekin, amaginarrebaren etxean onik egon zitezen, eta orduan erabaki zuen berarekin joatea.

Bere bidea ere oso luzea izan da, errepidez, auto bakarrean eta bost adingaberekin. Frantziara iristean bere lagunarengandik banandu zen, bera han geratu zen eta Kseniia bere seme-alabekin iritsi zen Euskadira. Kontatu duenez, bere lagunaren eskaintza izan zen Ukrainatik bakarrik eta hiru haurrekin irtetea lortzeko aukera bakarra, baina ezin du ekidin ezinduta sentitzea, jakinda ama eta beste lagun batzuk, Ukrainan jarraitzen dutela bihar zer gertatuko den jakin gabe.

Ukrainako gerrari buruz dugun iritzia irakur dezakezu HEMEN.

Topaketaren argazkiak HEMEN ikusi ditzakezu.