Aurten ere, Oscar Pasarín ultrairaupeneko lasterkariak bere gorputza muturreraino eramango du errefuxiatuen egoerari erreparatzeko: 8 egunean 1.000 kilometro korrika egitea, 20 orduko erritmoan.
27 euskal kazetarik bat egin dute errefuxiatuei buruzko zurrumurru arrazista eta xenofoboak geldiarazteko
Zurrumurruen aurkako “Ez Utzi Endredatzen” kanpainari jarraipena emateko, ZEHAR errefuxiatuekink “Kazetariak Xenofobiaren Kontra” taldearen bigarren bideoa argitaratu du, Bizkaiko eta Arabako foru-aldundien laguntzarekin. Duela bi urte aurkeztutako bideoaren bigarren zatia da; lehenengo bideoan, estatu osoko hedabideetan agertu ohi diren zenbait ahots eta aurpegi ezagunek parte hartu zuten, hala nola Jordi Évolek eta Pepa Buenok. Oraingoan, Euskal Herriko 27 kazetarik egin dute bat kanpainarekin, beren ahotsak bateratuz gorrotoaren diskurtsoari aurre egiteko, kulturarteko elkarbizitza sustatzeko eta hedabideetatik zenbait gidalerro emateko, zurrumurru xenofoboak amaitze aldera.
Gordexolako Udalak DONAZIO BAT EGIN DIO CEAR-EUSKADIRI ERREFUXIATUEN GIZA ESKUBIDEAK DEFENDATZEKO
ZEHAR errefuxiatuekintik eskertu nahi dugu errefuxiatuen giza eskubideak defendatzeko eta beraien arreta integrala sustatzeko Gordexolako Udalak landare azoka baten bidez bildutako diruarekin egin berri duten donazioa: 685euro, hain zuzen ere.
ZEHAR errefuxiatuekink sexu-esplotaziorako salerosi dituzten Nigeriako emakumeen kopuruak gora egin duela salatu du
“Errefuxiatuak: Emakumeak sexu-esplotaziorako salerosteko sareak, mugak itxi eta militarizatu direneko testuinguruan” izeneko ikerketa gauzatu du ZEHAR errefuxiatuekinko Intzidentzia eta Parte-hartze Sozialeko taldeak. Ikerketa horren emaitzak datorren ostegunean jakinaraziko dira, maiatzaren 11n, Bilboko Deustuko Unibertsitateko Garate aretoan egingo den jardunaldian.Txosten horrek labur aztertzen du sexu-esplotaziora bideratutako salerosketa, genero-arrazoiengatiko jazarpena den heinean, lagungarri izan daitekeelakoan salerosita dauzkaten emakume atzerritarrak emakume errefuxiatu gisa identifikatzeko.
Gainera, emakumeak salerostea mugak kontrolpean eta militarizatuta edukitzearen ondorio larrienetako bat dela azaltzen du dokumentuak, eta emakumeen gorputzean eta bizitzan dituen ondorioak aztertzen ditu. Migratzaileek eta errefuxiatuek gero eta zailtasun handiagoak gainditu behar dituzte Europara iristeko; bizitza arriskatu behar dute, eta zailtasun horiek bereziki kaltegarriak dira emakumeen kasuan. Migrazio-prozesua sexu-indarkeriarik pairatu gabe edo salerosketa-sare batean erori gabe gauzatzea ia ezinezkoa da Saharaz hegoaldeko Afrikatik datozenentzat.
Bi urte hauetan, ZEHAR errefuxiatuekinn sexu-esplotaziora bideratutako salerosketaren biktima izan direlako zantzuak hauteman ditugu Nigeriako emakume ugarirengan. 2016an, horren zantzuak zituzten 40 emakumeri eman genien arreta.
Azken hilabeteotan komunikabideetan agertu diren Nigeriako salerosketa-sareen desegiteari buruzko albisteak eta gure arreta-kolektiboan hauteman dugun errealitateak berresten dute Euskadi banaketa-zentro bilakatu dela Nigeriako emakumeak Penintsulako beste toki batzuetara bidaltzeko (baita Europara bidaltzeko ere, ziurrenik).
XXI. mendeko esklabotza
NBEren esanetan, fenomeno hau “XXI. mendeko esklabotza” da. Espainian 13.879 eta 40.000 emakume artean esplotatzen dituzte sexu-helburuetarako, eta Estatua salerosketa-sareen helmuga- eta bitarteko herrialde nagusietako bat da Nazio Batuen Erakundearen arabera. Kalkuluen arabera, Europan 140.000 daude egoera horretan.
Gehienak 23 eta 27 urte arteko emakumeak dira; hala ere, bai poliziek bai gizarte-erakundeek ohartarazten dute gero eta adingabe gehiago esplotatzen dituztela. Euskadiri dagokionez, sexu-esplotaziorako salerosketaren biktima izan diren emakumeak batez ere herrialde hauetatik datoz: Nigeria, Errumania, Txina, Paraguai, Brasil eta Dominikar Errepublika.
Asilo-eskubidea
Sexu-esplotaziorako salerosketa, ez dago zalantzarik, genero-indarkeria modu bat da, eta giza eskubideen beste urraketa larri batzuekin batera gertatzen da. Emakume horietako askorentzat, jatorriko herrialdera itzularazia izateko aukera sekulako arriskua da, gerta baitakieke berriro biktimizatuak izatea, edo berriro salerosiak, edo ostrazismo soziala pairatzea, edo beren funtsezko eskubideak larriki urratzea…
Orain arte, Espainiako gobernuak nazioarteko babeserako 23 estatutu eman dizkie sexu-esplotaziorako salerosketaren biktima izan diren emakumeei. Horietatik 19 azken urtean eman ditu.
Hori dela eta, ZEHAR errefuxiatuekink hau eskatzen du:
- Hegoaldeko mugan (asilo-bulegoak Ceutan, Melillan eta kostaldeetan) eta Estatuko gainerako mugetan (portuak eta aireportuak) nazioarteko babesa jaso ahal izatea bermatzea.
- Salerosiak izan diren emakumeak identifikatzen adituak diren erakundeak aintzat hartzea.
- Pertsona horiek atzerritarrak barneratzeko zentroetan (CIE) ez sartzea eta hiltzeko arriskua duten toki batera ez bidaltzea.
- Beren eskubideei buruzko informazioa jasotzeko aukera dutela bermatzea, nazioarteko babesa jasotzeko eskubidea barne.
- Arlo horretan eskumena dutenei, bereziki segurtasun-indarrei, generoaren eta giza eskubideen arloko prestakuntza ematea.
EZ DEZAGUN AHAZTU HONDURAS!
ZEHAR errefuxiatuekink, Joxemi Zumalabe Fundazioak eta Mundubat Fundazioak nazioarteko deia egiten dugu, Honduras arreta-gune izan dadin, egun hauetan, bereziki; izan ere, herrialde hori hauteskunde-aldian dago, eta horrek aktibisten eta giza eskubideen defendatzaileen aurkako indarkeriaren gorakada izugarria eragin du, gizarte-erakunde eta -mugimenduek hedatutako informazioen arabera.Horregatik guztiagatik, elkartasun internazionalista funtsezkoa izango da aurten Hondurasko mugimenduentzat.
ZEHAR errefuxiatuekink eta Gernika Gogoratuz-ek “Muga, itzalak eta edertasuna” jardunaldiak antolatu dituzte, bakearen kultura sustatzen duen elkarrizketagunea
Gernikako bonbardaketaren 80. urteurrenarekin lotuta, bihar eta ostiralean, apirilak 27 eta 28, Gernika Gogoratuz-ek eta ZEHAR errefuxiatuekink antolatutako Gernikako Kulturaren eta Bakearen Nazioarteko XXVII. Jardunaldiak izango dira, izenburu honekin: “Muga, itzalak eta edertasuna”. Helburua da elkarrizketagune bat zabaltzea, bakearen kulturaren garapenean laguntzeko.
Hauek dira landuko diren gaietako batzuk: behartutako lekualdatzea, haren kausak eta ondorioak; asilo-eskubidea, eta gerratik, indarkeriatik eta miseriatik ihesi doazen pertsonen igarotzea; erbesteko iraganeko eta gaur egungo esperientziak; erantzukizun politikoa; gizarte osoaren erronka, harrera duina ziurtatzeko; eta elkartasun-ekimenak eta biziari eustea gerra-egoeretan. Gainera, erbesteko esperientzia batzuen berri emango da: Kolonbian jatorria duten pertsona errefuxiatu batzuen esperientziak nahiz Gerra Zibilean erbesteratutako emakume batzuen ondorengoenak.
Jardunaldiak amaitzeko, kale-antzerkiaren emanaldi bat izango da: “Tras La Frontera”, Plataforma Tirante taldearena. Diziplina anitzeko ikuskizun bat da. Bidaia bat egiten da, asmatutako etorkizun batera, eta han, muga bat igarotzea realityshow bat bihurtzen da: bidegabekeria eta miseria espektakulu bihurtzen ditu, eta zer bihur gaitezkeen jartzen du agerian.
Sakatu hemen Jardunaldien egitaraua ikusteko eta izen-ematea egiteko.