Errefuxiatuak: Emakumeak sexu-esplotaziorako salerosteko sareak, mugak itxi eta militarizatu direneko testuinguruanizeneko ikerketa gauzatu du ZEHAR errefuxiatuekinko Intzidentzia eta Parte-hartze Sozialeko taldeak. Ikerketa horren emaitzak datorren ostegunean jakinaraziko dira, maiatzaren 11n, Bilboko Deustuko Unibertsitateko Garate aretoan egingo den jardunaldian.Txosten horrek labur aztertzen du sexu-esplotaziora bideratutako salerosketa, genero-arrazoiengatiko jazarpena den heinean, lagungarri izan daitekeelakoan salerosita dauzkaten emakume atzerritarrak emakume errefuxiatu gisa identifikatzeko.

Gainera, emakumeak salerostea mugak kontrolpean eta militarizatuta edukitzearen ondorio larrienetako bat dela azaltzen du dokumentuak, eta emakumeen gorputzean eta bizitzan dituen ondorioak aztertzen ditu. Migratzaileek eta errefuxiatuek gero eta zailtasun handiagoak gainditu behar dituzte Europara iristeko; bizitza arriskatu behar dute, eta zailtasun horiek bereziki kaltegarriak dira emakumeen kasuan. Migrazio-prozesua sexu-indarkeriarik pairatu gabe edo salerosketa-sare batean erori gabe gauzatzea ia ezinezkoa da Saharaz hegoaldeko Afrikatik datozenentzat.

Bi urte hauetan, ZEHAR errefuxiatuekinn sexu-esplotaziora bideratutako salerosketaren biktima izan direlako zantzuak hauteman ditugu Nigeriako emakume ugarirengan. 2016an, horren zantzuak zituzten 40 emakumeri eman genien arreta.

Azken hilabeteotan komunikabideetan agertu diren Nigeriako salerosketa-sareen desegiteari buruzko albisteak eta gure arreta-kolektiboan hauteman dugun errealitateak berresten dute Euskadi banaketa-zentro bilakatu dela Nigeriako emakumeak Penintsulako beste toki batzuetara bidaltzeko (baita Europara bidaltzeko ere, ziurrenik).

XXI. mendeko esklabotza

NBEren esanetan, fenomeno hau “XXI. mendeko esklabotza” da. Espainian 13.879 eta 40.000 emakume artean esplotatzen dituzte sexu-helburuetarako, eta Estatua salerosketa-sareen helmuga- eta bitarteko herrialde nagusietako bat da Nazio Batuen Erakundearen arabera. Kalkuluen arabera, Europan 140.000 daude egoera horretan.

Gehienak 23 eta 27 urte arteko emakumeak dira; hala ere, bai poliziek bai gizarte-erakundeek ohartarazten dute gero eta adingabe gehiago esplotatzen dituztela. Euskadiri dagokionez, sexu-esplotaziorako salerosketaren biktima izan diren emakumeak batez ere herrialde hauetatik datoz: Nigeria, Errumania, Txina, Paraguai, Brasil eta Dominikar Errepublika.

Asilo-eskubidea

Sexu-esplotaziorako salerosketa, ez dago zalantzarik, genero-indarkeria modu bat da, eta giza eskubideen beste urraketa larri batzuekin batera gertatzen da. Emakume horietako askorentzat, jatorriko herrialdera itzularazia izateko aukera sekulako arriskua da, gerta baitakieke berriro biktimizatuak izatea, edo berriro salerosiak, edo ostrazismo soziala pairatzea, edo beren funtsezko eskubideak larriki urratzea…

Orain arte, Espainiako gobernuak nazioarteko babeserako 23 estatutu eman dizkie sexu-esplotaziorako salerosketaren biktima izan diren emakumeei. Horietatik 19 azken urtean eman ditu.

Hori dela eta, ZEHAR errefuxiatuekink hau eskatzen du:

  • Hegoaldeko mugan (asilo-bulegoak Ceutan, Melillan eta kostaldeetan) eta Estatuko gainerako mugetan (portuak eta aireportuak) nazioarteko babesa jaso ahal izatea bermatzea.
  • Salerosiak izan diren emakumeak identifikatzen adituak diren erakundeak aintzat hartzea.
  • Pertsona horiek atzerritarrak barneratzeko zentroetan (CIE) ez sartzea eta hiltzeko arriskua duten toki batera ez bidaltzea.
  • Beren eskubideei buruzko informazioa jasotzeko aukera dutela bermatzea, nazioarteko babesa jasotzeko eskubidea barne.
  • Arlo horretan eskumena dutenei, bereziki segurtasun-indarrei, generoaren eta giza eskubideen arloko prestakuntza ematea.