CEAR- Euskadik “Kapitala vs. Bizitza” izeneko bideoa plazaratu du

Kapitala vs. Bizitza lemapean, ZEHAR errefuxiatuekink transnazionalen jardueraren ondoriozko desplazamendu behartuen errealitatea aztertzen duen bideo bat plazaratu berri du.  Meatzaritzaren, petrolioaren arloko eta hidroelektrikaren arloko megaproiektuen inguruan ari gara, kapital euskalduna, espainiarra eta/edo europarra  dutenak eta beraien negozioak inplementatzeko lurraldeetan sartzen direnak, bertako komunitateak gabetuz eta beraien bizimodu tradizionalak desagertuz.

Gehiago Irakurri

ZEHAR errefuxiatuekink Emilsen Manyoma eta haren senar Joe Javier Rodallegaren hilketak salatzen ditu

Joan den urtarrilaren 17an aurkitu zituzten gorpuak Buenaventuran (Kolonbia). Emilsen Lurraldeetan Bakea Eraikitzen duen Erkidegoen (CONPAZ) sareko kidea zen. CONPAZ sarea Kolonbiako gatazka armatuaren eta nazioko eta nazioarteko enpresa pribatuen interesen eraginpean dauden erkidegoen eta erakundeen ekimena da. Justicia y Paz erakundeak laguntzen zituen, izan ere, erakunde honek Eusko Jaurlaritzako Giza Eskubideen Defendatzaileentzako Babes Programan parte hartu zuen.

Eusko Jaurlaritzak, Eusko Legebiltzarrak eta giza erakundeek osatu zuten 2014ko urtarrilean Kolonbiara joan zen delegazioa. Bertan, Emilsenekin bildu ziren bere komunitatearen arrisku egoera zein zen aztertzeko.

Emilsenek eta Joek beren ekarpena egin zioten Calimako lurralde kolektiboko eskubideen aurkako enpresa-interesen salaketari, hauek ere salatuz: Calima eta San Juan ibaietan eta Buenaventura barrutian herritarrak interes pribatuetarako erakartzen zirela, kontrol paramilitarra ezarri zela eta droga-trafikoko operazioak egiten zirela. Horrez gain, indar publikoek droga-trafikoaren aurka ezer egin ez izana eta hori toleratu izana salatu zuten.

Emilsenek, CONPAZeko buru gisa, proiektu humanitarioen adierazpenaren alde egin zuen Calima ibaian, Bajo San Juanen eta Bajamar inguruan (4. komunan, Buenaventurako hirigunean). Horrez gain, Espazio Humanitarioa ezarri zuen Punta Icacon.

Iazko urte erdialdetik aurrera, erailketak eta desagerpenak dokumentatzen laguntzen aritu zen Egiaren Batzorderako. Horretarako, droga-trafikoen operazioak identifikatzen eta bere lurralde kolektiboko operazioen kontrako argudioak ematen aritu zen.

Emilsenen eta Joeren familiakoei eta lagunei elkartasuna adierazteaz gain, ZEHAR errefuxiatuekin kezkatuta dago giza eskubideen defendatzaileek Kolonbian jasan behar dituzten mehatxuetaz, kriminalizazioaren eta estigmatizazioaren ondorioz, eta espero du hilketa hauek behar bezala ikertzea eta erantzukizunak argitzea.

Eusko Jaurlaritzak bat egin du erahilketen salaketarekin, hementxe irakurri dezakezu adierazpena

 

UNESCO Etxearen “Eman Minutu bat” film laburren lehiaketa martxan dago

Hauxe da lehiaketaren 7. edizioa eta aurten, aurkeztutako lanek, asilo eskubidearen alorrean hausnartuko dute. “Eman Minutu bat babesaren alde” lehiaketaren helburua da errespetuan oinarritzen den eta giza eskubideak defendatzen dituen gizartea lortzen laguntzea, arreta berezia eskainiz pertsona orok aske ibiltzeko eta asiloa lortzeko duen eskubidea defendatuko duen gizarte kritiko eta solidario bat eraikitzeari.

Gehiago Irakurri