Eusko Legebiltzarrak Jaurlaritzari ZEHAR errefuxiatuekink proposatutako asilo neurriak hartzeko eskaera luzatu dio

Gaur, Gasteizko Parlamentuak Ez Legezko Proposamen (ELP) bat onartu du Eusko Jaurlaritza estutzeko errefuxiatuen eskubideak bermatzeko premiazkoak diren neurriak hartu ditzan.

ELP-a Cear-Euskadik Eusko Jaurlaritzari azkenengo hilabete hauetan galdatu dizkion premiazko 5 neurrietan oinarrituta dago. Hauteskunde kanpainan, erakundeak bilera pertsonalak izan zituen alderdi nagusiekin eta gai honen inguruko herritarren sinadura bilketa bat sustatu du Change.org plataformaren bitartez.

Gehiago Irakurri

Manifestua: Transnazional handien ondoriozko desplazamendu behartuak

Globalizazio neoliberal heteropatriarkalak kapitalaren eta bizitzaren arteko gatazkara garamatza ezinbestean. Enpresa transnazionalen zerbitzura dagoen gaur egungo ‘garapen’-eredua gabetze bidezko metaketa-estrategian eta baliabide mugagabeko planetaren mitoan oinarritzen da. Merkataritza libreko hitzarmenak sinatzen dira, enpresa-inbertsioko politikak sustatzen dira eta kapitalaren aldeko lege-esparrua sortzen da, gehiengo sozialen eskubideen kaltetan.  Eredu horren aurpegi nabarmenena enpresa transnazionalen jarduera da; besteak beste, behartutako lekualdatze gero eta gehiago sortzen dituen jarduera.

Gehiago Irakurri

ETXEA=BABESLEKU, Fair Saturday ekitaldiko erakusketa eta kontzertua

Azaroaren 26an, kultura eta elkartasuna uztartzen dituen plana proposatzen dizugu: Iratxe Gonzalez Villalaguenga ilustratzaileak antolatutako Etxea = Babesleku erakusketa eta kontzertua, Zorrozaurreko“ZAWP” aretoan (Bilbon) ospatuko dena.

Ekitaldia 20:00etan hasiko da, bertan, adimentsuak diren 40 artisten obrk erakutsiko dira, haien ikuspegitik errefuxiatuen egoera azalduko dituztena.

CEAR Euskadiko proiektuetara bideratuko dira lortutako diru-sarrerak:  obretako %70 eta sarreretako %100.

Gehiago Irakurri

Aiara, Kanpetzu eta Arabako Lautadako kuadrillek bat egingo dute Bizilagunak egitasmoarekin lehenengo aldiz

ZEHAR errefuxiatuekink antolatuta Arabako Foru Aldundiko Babesarekin, ekimenaren helburua da lurraldeko udalerrietan zurrumurru xenofoboetatik libre dagoen kultura ezberdinen arteko elkarbizitza sustatzea

Vitoria-Gasteiz, 2016ko azaroaren 10a. Aiara, Kanpetzu-Arabako Mendialdea eta Arabako Lautadako kuadrillek bat egingo dute lehenengo aldiz “Bizilagunak, aldameneko familia” izeneko ekimenarekin. Gasteizen ere hirugarren urtez parte hartuko dute kulturen arteko jaialdi honetan. Hitzordua hurrengo igandean izango da, azaroak 13. ZEHAR errefuxiatuekink antolatuta Arabako Foru Aldundiko Babesarekin, ekimenaren xedea da parte hartzaileek  eraits ditzatela elkarri buruz izan ditzaketen aurreiritziak eta estereotipoak  eta Araban kultura ezberdinen arteko elkarbizitza sustatzea.

Gehiago Irakurri

ZEHAR errefuxiatuekink sakonago aztertuko ditu transnazional handien ondoriozko desplazamendu behartuen kausak

  • Uste du arrazoi horrengatik lekualdatutako pertsonak errefuxiatuak direla, eta haien nazioarteko babesa eskatzen du
  • Arazoa ikuspegi feministatik lantzen du, emakumeen gorputz eta bizitzetan duen eragina aztertuz

Bilbo, urriak 27 eta 28.- Urriaren 27an eta 28an “Desplazamendu Behartuen Kausak Eztabaidagai” biltzarra egingo da Bilbon, ZEHAR errefuxiatuekink antolatuta. Bitzarraren helburua da agerian jartzea transnazionalek nolako eragina duten instalatzen diren komunitateetako desplazamendu behartuen sorreran.

Gehiago Irakurri