Babes Gara lelopean, atzo ospatu zen EiTBren Multibox aretoan Giza Eskubideen Defendatzaileak aldi batez Babesteko Programaren X. urteurrena, Eusko Jaurlaritzaren Berdintasun, Justizia eta Gizarte Politiketako Sailak gidatuta, Giza Eskubide, Memoria eta Lankidetza Sailburuordetzaren bidez eta ZEHAR errefuxiatuekink kudeatuta.
Bizilagunak kulturarteko bazkariak azaroaren 14an egingo dira Araban, “Aurten Bai” lelopean
Pandemiaren ondorioz iaz bertan behera utzi ondoren, Bizilagunak kulturarteko bazkariak berriro egingo dira azaroaren 14an, igandean, Arabako etxe eta txokoetan, eta bertan, jatorri kultural desberdineko familiak mahai beraren inguruan eseriko dira zurrumurru arrazistak eta xenofoboak isilarazteko eta kulturarteko bizikidetza sustatzeko.
“Erbeste izan ginen. Babes gara? Bidaia bat Mexiko eta Euskal Herrian zehar” mintegia antolatu dugu
Ostegun honetan, urriaren 7an, “Erbeste izan ginen. Babes gara? Bidaia bat Mexiko eta Euskal Herrian barna” mintegia egingo da Bizkaia Aretoan. ZEHAR errefuxiatuekink antolatu du, eta ekitaldian bi igarotze- eta harrera-espaziori buruz hitz egingo da, bi une historiko ezberdinetan: Mexiko, eta Hendaiaren eta Irunen arteko muga.
Topaketaren helburua da elkarrizketa bat sortzea euskal herritarrek Guda Zibilean eta diktadura frankistaren garaian bizi izan zuten erbestearen eta gaur egun, indarkeriarik gabeko bizitza baten bila, Euskal Herria eta Mexiko zeharkatzen dituzten pertsonen bizipenen artean.
Susanna Martín Segarraren “Alde Egin Edo Hil” komikia aurkeztuko dugu
ZEHAR errefuxiatuekink “Alde Egin edo Hil” komikia aurkeztuko du bihar, Susanna Martín Segarra autorearekin batera, Bilboko Louise Michel liburu dendan, 18:30ean. El Salvadorretik eta Hondurasetik ihes egin eta gaur egun Euskadin hartu diren errefuxiatu batzuen istorioak biltzen ditu argitalpen horrek; izan ere, euren lurraldeetatik ihes egin behar izan zuten krimen antolatuak (marak, narkoak, estatuko agenteak, paraestatalak, etab.) haiengan eragiten zuen indarkeriagatik.
Giza-eskubideen defendatzaileak Babesteko Programan parte hartzeko eskabideak aurkezteko epea ireki da
Irailaren 16tik urriaren 15era arte Giza-eskubideen Defendatzaileak Aldi Batez Babesteko Programan parte hartzeko eskabideak aurkezteko epea irekita egongo da.
Giza Eskubideen Defendatzaileak Aldi Batez Babesteko Euskal Programak bi pertsona artatu ditu aurten, bata Guatemalakoa eta bestea Kolonbiakoa
Leiria Vay García Maya K’iche indigena da, Guatemalako giza eskubideen eta Ama Lurraren defendatzailea eta CODECAko nazio-politikaren zuzendaritzako kidea. Egun, Euskadin dago, eta parte hartzen ari da Giza Eskubideen Defendatzaileak Aldi Batez Babesteko Euskal Programan.