Kultura arteko Bizilagunak bazkariek mila pertsona baino gehiago elkartu dituzte Araban

46 herrialdetatik etorritako 1.082 pertsona elkartu ziren atzo, Arabako lurralde osoan, etxeetan eta txokoetan egindako kulturarteko 72 bazkarietan. Zurrumurruen aurkako Estrategiaren baitan, Arabako Foru Aldundiak eta ZEHAR errefuxiatuekink, laugarren urtez segidan, Bizilagunak bazkariak antolatu zituzten. Igandez egiten diren otordu horiek tradizionalak dira jada data hauen inguruan.

Gehiago Irakurri

ZEHAR errefuxiatuekink “Ausartak” hitzaldia antolatu du; bertan, emakume musulmanek beloa eraman edo ez eraman erabakitzeko duten eskubideari buruz hitz egingo dute

Era Berean sareak (ZEHAR errefuxiatuekin bertako kide da) antolatu duen Tratu Berdintasunari eta Diskriminaziorik Ezari buruzko II. Euskal Kongresua osatzeko jarduera gisa, ZEHAR errefuxiatuekinko Kulturarteko Elkarbizitza taldeak “Ausartak” solasaldia antolatu du, bigarren urtez jarraian. Aurten, emakume musulmanek hijaba erabili ala ez erabakitzeko duten eskubidea izango du ardatz.

Gehiago Irakurri

“Mugak gurutzatzen dituzten bizitzak. Hegoaldeko Mugari buruzko analisi feminista bat” izeneko kongresua antolatu du ZEHAR errefuxiatuekink

Aste honetako ostegunean eta ostiralean (urriak 3 eta 4), Bizkaia Aretoko Mitxelena salan egingo da “Mugak gurutzatzen dituzten bizitzak. Hegoaldeko Mugari buruzko analisi feminista bat” izeneko kongresua, ZEHAR errefuxiatuekink antolatua, Euskal Herriko Unibertsitatearekin lankidetzan eta Garapenerako Lankidetzaren Euskal Agentziaren eta Bizkaiko Foru Aldundiaren laguntzaz.

Gehiago Irakurri

ZEHAR errefuxiatuekink Kolonbian giza eskubideak defendatzen dituzten pertsonek jasaten duten judizializazioa eta kriminalizazioa salatzen du.

Hegoamerikar herrialdera uztailaren 14 eta 23 bitartean egindako bisitaren testuinguruan, ZEHAR errefuxiatuekink egiaztatu du, Bake Akordioetatik bi urte pasa diren arren, euren lurraldeetan bakea defendatzen duten buruzagien kontrako indarkeria, mehatxu eta muntai polizialen larritze bat eman dela. «Egoera horrek, pertsona askok babes neurri gisa euren lurrak eta euren bizitza ereduak indarrez utzi behar izatea dakar», azpimarratzen du Patricia Bárcenak, ZEHAR errefuxiatuekinko Zuzendariak.

Gehiago Irakurri