Maiatzaren Lehenaren (Langilearen Nazioarteko Eguna) bezperetan, ZEHAR errefuxiatuekink errefuxiatuei asilo-eskaera ukatzen zaienean haien muturreko ahultasun-egoera ikusgai egin nahi du. Kasu honetan, beren espedientea ukatzen denean lanean ari diren pertsonengan jartzen du fokua.
Asilo-eskubidea arautzen duen legeak ezartzen du eskaerak sei hilabetetik beherako epean ebatzi behar direla. Baina errealitatea bestelakoa da: pertsona askok bi urte baino gehiago itxaron behar izaten dituzte erantzuna jaso arte. Epe hori nahikoa da beren bizitzak berregituratzeko, eta une batean berriro suntsi daiteke.
ZEHAR errefuxiatuekinko zuzendari, Patricia Bárcenak, hau adierazi du: “Tamalez, ez dira kasu isolatuak. 2018an urte horretan ebatzitako eskaeren %76 ukatu zen. Asilo-eskaera ukatu dela jakinarazten zaien unean bertan, automatikoki egoera administratibo irregularrean egotera igarotzen dira, eta horrek, besteak beste, egun batetik bestera lan egiteko baimena ez dutela esan nahi du, dakartzan ondorio guztiekin. Era berean, ez dute eskubiderik langabezia-prestazioa kobratzeko, horretarako nahikoa kotizatu badute ere”.
Bárcenak gogorarazten du errefuxiatuek jatorrizko herrialdeetatik ihes egiten dutela, jazarpena, gatazkak edo miseria atzean uzteko. “Beren bizitzak hemen berregituratzen dituzte iristen direnean zerotik hasi behar dutelako”, adierazten du. Era berean, hau azaltzen du: “Asilo-eskaera egin ondoren, baimen bat ematen zaie lan egin ahal izateko sei hilabete igaro direnean. Baimen hori sei hilean behin berritu behar izaten dute, espedientea ebazten den arte”.
Itxaroten duten bitartean, errefuxiatuek tokiko hizkuntzak ikasten dituzte, prestakuntza jasotzen dute, eta, kasu askotan, birziklatu egiten dira, beren jatorrizko herrialdeetan zuten karrera profesionala ezin dutelako hemen garatu, titulazio akademiko eta/edo unibertsitarioen homologazio-prozesuak arazotsuak izaten direlako. Oztopo horiek guztiak gainditu eta denbora igaro denean, askok lana lortzen dute, baina askotan beren herrialdean zutena baino kualifikazio txikiagoko lanpostua da. Eskaera ukatzen zaien unean, egoera administratibo irregularrean geratzeaz gain, bat-batean enplegua galdu eta muturreko ahultasun egoerara itzultzen dira.
Egoera honen aurrean, ZEHAR errefuxiatuekink proposatzen du pertsona hauen guztien enplegua mantetzea, baimen administratibo baten bidez, lanean jarraitu dezaketela bermatzeko.