Laugarren urtez jarraian, ZEHAR errefuxiatuekink, beste gizarte-erakunde batzuekin batera, Bilboko Fair Saturday mugimenduan parte hartuko du. Besteak beste, hainbat kontzertu antolatu dira, bai eta plastikoa artistikoki birziklatzeko tailer bat ere. Ekitaldietan bildutako funtsak elkarterako izango dira, errefuxiatuak artatzeko egiten duen lanerako erabil ditzan. Jarduerak azaroaren 30eko arratsaldean egingo dira, bi eremutan: ZAWP eta Pío Baroja plaza.
Fair Saturday mundu mailako ekimen soziokulturala da, Black Friday egitasmoaren kontrapuntu izan nahi duena, azken hori kontsumismoaren adierazlerik handiena dela kontuan hartuta. Fair Saturday egun horretan, artearen bidez, hainbat diziplinatako artistek, bakarka nahiz taldean, beren obrak jartzen dituzte kausa sozialen zerbitzura.
Pedro Vacaflor da ekimen honen ZEHAR errefuxiatuekinko arduraduna. Eta hau azpimarratu nahi izan du: “Horrelako espazioak bi munduren arteko loturak dira, eta bi mundu horiek, elkarrekin, gure mezua helaraz diezaiokete oso publiko zabal eta anitzari; hau da, lagundu egiten digute jendaurrean ikusgai jartzen zerk bultzatzen dituen hainbat pertsona beren herrialdeetatik ihes egitera eta beste hiri, herri nahiz auzo batzuetan babesa bilatzera. Era berean, azpimarratzen da zeinen garrantzitsua den pertsona horiei harrera egitea, behin hemen daudela eta denok elkarren bizilagun garela. Gogoratu behar dugu erbeste izan ginela, eta orain, babes izatea dagokigula”.
Oraingo honetan, hauek izango dira ZEHAR errefuxiatuekinrekin lankidetzan jardungo duten kolektiboak eta musika-taldeak:
- Plastikoa birziklatuz artea sortzeko tailerra, Plastik Reden eskutik, ZAWPen, 16:00etatik 17:00etara. https://app.fairsaturday.org/fichaevento/1915
- Elpuntomuerto musika-taldearen kontzertua, ZAWPen, 21:00etatik 21:30era. https://app.fairsaturday.org/fichaevento/1922
- Niketz eta Blue Hole musika-taldeen kontzertua, Pío Baroja plazan, 19:00etatik 23:30era.
https://app.fairsaturday.org/fichaevento/1952 https://app.fairsaturday.org/fichaevento/1987
Ekitaldi guztietan, stand bat jarriko da, ZEHAR errefuxiatuekinri buruzko informazioa zabaltzeko eta babesaren gaiari buruzko diseinu politekin eginiko produktuak saltzeko (adibidez, kamisetak, oihalezko poltsak, jertseak, eskumuturrekoak, eta bi liburu: bai Asylum eta bai Jumbol: el Limaco Amarillo).