Memoria partekatuak – Hedabideak
Ekainaren 17ko prentsaurrekoa. “Memoria partekatuak” egitasmoa aurkeztea, ZEHAR errefuxiatuekink urtero egiten duen errefuxiatuen egoerari buruzko txostenaren aurkezpenaren harira. |
|
Azaroaren 18ko prentsaurrekoa. ASYLUM komikiaren eta Tras la Frontera ikuskizunaren aurkezpena. |
|
Prentsako albisteak |
Itzuli proiektuaren aurkezpenera
Memoria partekatuak:asilo-eskubidea, frankismoaren garaiko euskaldunen erbesteratze-esperientzien begietatik
Egitasmo hau Gernika Gogoratuz elkartearekin elkarlanean gauzatu da, eta Giza Eskubideen esparruko EAEko eragileak asilo-eskubidearen inguruan sentsibilizatzea du helburu. Horretarako, analogiak egingo dira gerra zibilean eta frankismoan euskaldunek bizitako erbesteratze-esperientziekin, eta emakumeen ekarpenak nabarmenduko dira bereziki.
Horretarako, elkarri loturiko lau prozesu hauek baliatu ditugu:
- – IKERKETA bat. Horri esker, EAEko errefuxiatuen eta frankismoaren garaian erbestean bizi izan zirenen lekukotzak bildu ditugu, bai eta haien ondorengoenak ere. Hori oinarri hartuta, analogiak identifikatu ditugu bizi izandako esperientzian. Ikerketa horri esker, hurbiletik ikusi ahal izan dugu zer esan nahi duen erbesteak eta asiloak: dakartzan ondorioak, pertsonek bizirik irauteko eta egoerari aurre egiteko erabiltzen dituzten estrategiak eta erreparazio-eskaerak.
- – SENTSIBILIZAZIO eta PRESTAKUNTZA estrategia bat. Horren bitartez, zenbait tresna sortu eta ekintzak gauzatu dira memoria partekatu horiek jende gehiagorengana helarazteko; izan ere, memoria horiek hainbat gako eskaintzen dituzte une honetan iristen ari diren errefuxiatuei harrera gizatiarragoa egiteko.
- – SISTEMATIZAZIO prozesu bat. Horri esker, bizitakotik ikasi ahal izan dugu, ikasitako hori etorkizuneko ekintzetan erabiltzeko.
Ekintzak
ASYLUM komikia | Tras la frontera | Hizketaldiak |
Tailerrak errefuxiatuekin | Bizirik atera zirenen arteko topaketa | Kolektiboen arteko topaketa |
Hedabideak | Unibertsitateko egitasmoak | Sistematización |
Financiado por:
“Beldurrik gabe bizi” Antzerki Foruma
LGTTBI (lesbiana, gay, transexual, transgenero, bisexual eta intersexualak) emakume eta pertsona askok migrazio-mugimenduak hasten dituzte, indarkeria larrietatik ihes egiteko; sarritan, genero arrazoiengatiko jazarpena gisa tipifika daitezke eta, beraz, nazioarteko babes-motibo gisa. Pertsona horietako asko hesiz eta kontzertinaz inguratutako Europara iristen dira eta ez dute babes hori lortzen, babeslekurako eskubidearen kasuan bezala.
Hitza hartzeko eta ekiteko aukera ematen digu antzerkiak; errealitatea zalantzan jartzeko dauzkagun komunikabideak geure zerbitzura jartzeko aukera ematen digu, eta burutu litezkeen aldaketa zehatzetarako balizko estrategiekin JoLasTuZ errealitate hori eraldatzeko aukera ematen digu. Emakume zapalduen antzerkiak zapalkuntzari modu eraginkorrean nola aurre egin erakusten du.
“Beldurrik gabe bizi”
“Beldurrik gabe bizi” proyektua genero arrazoiengatiko jazarpena eta asilo eskubidearen inguruko hausnarketa sakontzea dauka helburu. Jardunaldi horretan feminizidioa, emakumeen mutilazio genitala eta behartutako ezkontza, sexu-esplotaziorako emakumeen salerosketa edo LGTTBI pertsonek jasaten duten jazarpena pairatu dutenen testigantzak ezagutuko ditugu. Unibertsitateko eragileei eta migrazio,giza eskubide edo garapen elkarteei zuzenduta dago.
“Beldurrik gabe bizi” argitalpena
Liburu honetan, hainbat emakumek bizi izandakoa jaso dugu; iritsi diren emakumeak direla esan nahi genuke. Baina iritsi ez zirenek bizi izandakoa ere jaso dugu.
Liburu honetako protagonista bakarrak ez dira emakume iheslariak, edo iheslari izan zitezkeenak, edo izan behar zutenak. Izan ere, zenbait protagonista ez dira emakumeak. Gizonak dira eta ez dira gizonak. Aukeratu egin nahi dute: beren identitatea, gorputza, sexualitatea eta rolak aukeratu nahi dituzte, eta horrela, beren eskubideak erabili.
Ekitaldiak
“Beldurrik gabe bizi” Jardunaldia |
|
Emakume Zapalduen Antzerki Tailerra |
|
Emakumeentzako Jabekuntza Eskola |
Laguntzailea:
ESKUBIDEAK +
Kanpaina hau sustatzen dugun erakundeok kezkatuta gaude gizarte-zaurgarritasuna, pobrezia eta gizarte-bazterkeria areagotu egin direlako Euskadin. Zehazki, pobrezia eta gizarte-bazterkeria pairatzeko arriskuan dauden pertsonak 2008an % 17,9 izatetik 2014an % 22,7 izatera igaro dira; 385.087 izatetik 489.447 izatera, hau da, 104.360 pertsona gehiago.
80ko hamarkadaren bukaeran, Euskadik gutxieneko errenten plan bat martxan jarri zuen, orduan pobreziaren kontra Borrokatzeko Plan Integrala zeritzona eta gaur egun Diru-sarrerak Bermatzeko Errenta (DBE) dena. Gutxieneko diru-sarrera horiekin, 65.000 familia inguruk (hau da, 118.000 pertsonak) gutxieneko duintasun-maila batekin bizitzeko aukera dute, eta aldi berean, Euskadin pobrezia-indizeak eta gizarte-bazterkeriarenak estatuko eta Europako batez bestekoak baino baxuagoak dira.
Horregatik, eta DBEaren balioaz ohartuta, sistema hobetu behar dela ikusita eta DBEaren kontra piztu den giroagatik kezkatua, honakoa ADIERAZTEN DUGU
‘Asylum’ komikiaren salmenta
ELaster erosi ahal izango da komikia online.
Oraingoz, hemen eros dezakezu (10 euro):
- – ZEHAR errefuxiatuekinren bulegoan:
- Helbidea: Kristo kalea 9B, 5. solairua
- Ordutegia: 10:00etatik 14:00etara eta 15:00etatik 17:00etara
- – Erakundeak egiten dituen askotariko ekitaldi publikoetan
- – Zenbait hiritako liburu-dendetan
Informazioa jaso
Egin zaitez harpidedun gure buletinean, errefuxiatuei buruzko berri guztiak ezagutzeko eta nola lagundu dezakezun jakiteko