EHUGUNE, Unibertsitatea eta Gizarte Zibila, gerraren eta behartutako lekualdaketen aurka
Espazio hau Gernika Gogoratuz eta EHUrekin elkarlanean sortu da; bertan, unibertsitateko hainbat eragilek eta giza eskubideen, bakearen kulturaren eta behartutako migrazioen alorrean lan egiten duten elkarteetako zein gizarte-mugimenduetako hainbat ordezkarik parte hartu dute. Espazio horren helburua zen Unibertsitatearen eta antolatutako gizarte zibilaren arteko artikulazioa eta aliantza estrategikoak sustatzea, gerrari eta behartutako lekualdatzeei aurre egiteko eta pertsonen zein herrien giza eskubideak defendatzeko. |
|
Mahai ingurua “Europa eta Asilo Eskubidea: Historia, mugak eta babesa behartutako desplazamenduen aurrean”
EHUko Lankidetza Bulegoarekin elkarlanean, “Europa eta Asilo Eskubidea:historia, mugak eta babesa behartutako desplazamenduen aurrean” jardunaldia antolatu da, honako helburu honekin : Europako asilo-sistema eta EB egungo egoerari ematen ari zaion erantzuna hobeto ezagutzea, Hegoaldeko Mugan errefuxiatuen eskubideen urraketen arloan gertatzen ari dena aztertzea eta egungo testuinguruak elkartasun internazionalistari jartzen dizkion erronkak jorratzea. |
Itzuli proiektuaren aurkezpenera