ETXEA=BABESLEKU, Fair Saturday ekitaldiko erakusketa eta kontzertua
Azaroaren 26an, kultura eta elkartasuna uztartzen dituen plana proposatzen dizugu: Iratxe Gonzalez Villalaguenga ilustratzaileak antolatutako Etxea = Babesleku erakusketa eta kontzertua, Zorrozaurreko“ZAWP” aretoan (Bilbon) ospatuko dena.
Ekitaldia 20:00etan hasiko da, bertan, adimentsuak diren 40 artisten obrk erakutsiko dira, haien ikuspegitik errefuxiatuen egoera azalduko dituztena.
CEAR Euskadiko proiektuetara bideratuko dira lortutako diru-sarrerak: obretako %70 eta sarreretako %100.
ETXEA=BABESLEKU, Fair Saturday ekitaldiko erakusketa eta kontzertua
Azaroaren 26an, kultura eta elkartasuna uztartzen dituen plana proposatzen dizugu: Iratxe Gonzalez Villalaguenga ilustratzaileak antolatutako Etxea = Babesleku erakusketa eta kontzertua, Zorrozaurreko “ZAWP” aretoan (Bilbon) ospatuko dena.
Ekitaldia 20:00etan hasiko da, bertan, adimentsuak diren 40 artisten obrk erakutsiko dira, haien ikuspegitik errefuxiatuen egoera azalduko dituztena.
CEAR Euskadiko proiektuetara bideratuko dira lortutako diru-sarrerak: obretako %70 eta sarreretako %100.
Aiara, Kanpetzu eta Arabako Lautadako kuadrillek bat egingo dute Bizilagunak egitasmoarekin lehenengo aldiz
ZEHAR errefuxiatuekink antolatuta Arabako Foru Aldundiko Babesarekin, ekimenaren helburua da lurraldeko udalerrietan zurrumurru xenofoboetatik libre dagoen kultura ezberdinen arteko elkarbizitza sustatzea
Vitoria-Gasteiz, 2016ko azaroaren 10a. Aiara, Kanpetzu-Arabako Mendialdea eta Arabako Lautadako kuadrillek bat egingo dute lehenengo aldiz “Bizilagunak, aldameneko familia” izeneko ekimenarekin. Gasteizen ere hirugarren urtez parte hartuko dute kulturen arteko jaialdi honetan. Hitzordua hurrengo igandean izango da, azaroak 13. ZEHAR errefuxiatuekink antolatuta Arabako Foru Aldundiko Babesarekin, ekimenaren xedea da parte hartzaileek eraits ditzatela elkarri buruz izan ditzaketen aurreiritziak eta estereotipoak eta Araban kultura ezberdinen arteko elkarbizitza sustatzea.
ZEHAR errefuxiatuekink sakonago aztertuko ditu transnazional handien ondoriozko desplazamendu behartuen kausak
- Uste du arrazoi horrengatik lekualdatutako pertsonak errefuxiatuak direla, eta haien nazioarteko babesa eskatzen du
- Arazoa ikuspegi feministatik lantzen du, emakumeen gorputz eta bizitzetan duen eragina aztertuz
Bilbo, urriak 27 eta 28.- Urriaren 27an eta 28an “Desplazamendu Behartuen Kausak Eztabaidagai” biltzarra egingo da Bilbon, ZEHAR errefuxiatuekink antolatuta. Bitzarraren helburua da agerian jartzea transnazionalek nolako eragina duten instalatzen diren komunitateetako desplazamendu behartuen sorreran.
Beste urte batez, Arabak errefuxiatuekiko elkartasuna Bizilagunak ekimenaren bitartez adierazten du
Bernardo Atxaga Idazleak, Lourdes Oiarzabal txirrindulariak eta Maider Unda borrokalariak ekimenarekin bat egin dute, Arabako herrietan zurrumurru xenofoborik gabeko kultur arteko elkarbizitza sustatzeko asmoz.
Urriak 22, Vitoria-Gasteiz.- Bizilagunak iniziatiba hirugarren urtez jarraian Vitoria-Gasteizen eta lehenengo aldiz Arabako Lautadan eta Aiala eta Kanpezuko kuadrilletan ospatuko da. Ekimena ZEHAR errefuxiatuekink gidatzen du Araban eta bere helburua kultura ezberdinetako (errefuxiatuak, migratzaileak, bertokoak) pertsonen artean harremanak sustatzea da, igande bateko bazkaria elkarrekin partekatuz.
Aurten, Bizilagunak azaroak 13an ospatuko da. Igande horretan, etorkin, errefuxiatu eta bertoko familiak bazkaltzeko elkartuko dira Araban. Gauza bera gertatuko da Euskal Herriko, Europako eta munduko herri eta hirietako beste hainbat etxeetan.
Bazkari bakoitzean, bi familiaz gain, dinamizatzaile batek parte hartuko du, antolaketan laguntzeko. Familia kontzeptua, moduz zabalean ulertuta, noski: ama bakarrak; emakumez, gizonez edo emakume eta gizonez osatutako bikoteak, seme-alabekin edo gabe; pisukideak; bakarrik bizi diren pertsonak, amamak beraien ilobekin; lagun taldeak…
“Ireki zure etxeko ateak, zabaldu zure gogoa! Izan Bizilaguna!” lemapean, jatorri ezberdinetako lagunek ekimenean parte hartzeko gonbitea ondoko bideoan luzatzen dute: https://www.youtube.com/watch?v=Jx5cWz95Ni0 Beraien artean, Bernardo Atxaga idazlea, Lourdes Oiarbide txirrindularia eta Maider Unda borrokalaria aurkitzen ditugu. Bertan, etorkinen inguruko zurrumurru xenofoboei ateak ixteko gonbitea luzatzen dute.
¿Zer egin behar duzu parte hartzeko?
Honako aukerak dituzu ZEHAR errefuxiatuekinrekin harremanetan jartzeko:
Hurrengo herrietakoa bazara, parte hartzeko formularioa bete esazu (bai familiak eta baita dinamizatzaileak ere): Vitoria-Gasteiz, Aialako kuadrilla, Kanpezuko kuadrilla eta Arabako Lautadako kuadrilla.
Informazio gehiagorako sartu gure webgune eta sare sozialetan:
https://www.cear-euskadi.org/?p=2140
https://www.facebook.com/bizilagunak.araba/
https://twitter.com/BizilagunAraba
Elkarrizketak lotzeko Miriam Del Ríorekin jarri zaitez harremanetan: miriam.delrio@cear-euskadi.org
Lekualdaketa behartuen arrazoiei buruzko eztabaida: Begirada berriak, erronka berriak
Estraktibismoa. Zenbait bizimoduren desagerpena. Lurren pilaketa. Enpresa transnazionalak. Lekualdaketa behartuak. Babeslekua. Nazioarteko babesa. Lekualdatutako pertsonen giza eskubideak. Alternatiba feministak.
Biltzar honetan, zenbait bizimoduren desagerpenari eta garapen-ereduaren ondorioz gertatzen diren lekualdatze behartuei buruz hausnartuko dugu hainbat gizarte-eragilerekin, eta nazioarteko babesaren inguruko erronkak jorratuko ditugu.
NORK? Denia Mejía (Honduraseko aktibista), Liliana Moreno (Corporación Vamos Mujer – Kolonbia), Merlys Mosquera (behartutako migrazioetan aditua – Kolonbia), Yayo Herrero (FUHEM Ecosocial), Beatriz Plaza Escrivà (OMAL), Beatriz de Lucas eta Raquel Celis (ZEHAR errefuxiatuekin).
NOIZ? Urriaren 27an (osteguna) eta 28an (ostirala), goizez.
NON? Deustuko Unibertsitatean (Garate Aretoa) – Bilbo.
Sakatu hemen programa deskargatzeko.
Parte hartu nahi baduzu, eman izena helbide honetara idatzita: info@cear-euskadi.org
Informazioa jaso
Egin zaitez harpidedun gure buletinean, errefuxiatuei buruzko berri guztiak ezagutzeko eta nola lagundu dezakezun jakiteko