Bernardo Atxaga Idazleak, Lourdes Oiarzabal txirrindulariak eta Maider Unda borrokalariak ekimenarekin bat egin dute, Arabako herrietan zurrumurru xenofoborik gabeko kultur arteko elkarbizitza sustatzeko asmoz.

Urriak 22, Vitoria-Gasteiz.- Bizilagunak iniziatiba hirugarren urtez jarraian Vitoria-Gasteizen eta lehenengo aldiz Arabako Lautadan eta Aiala eta Kanpezuko kuadrilletan ospatuko da. Ekimena ZEHAR errefuxiatuekink gidatzen du Araban eta bere helburua kultura ezberdinetako (errefuxiatuak, migratzaileak, bertokoak) pertsonen artean harremanak sustatzea da, igande bateko bazkaria elkarrekin partekatuz.

Aurten, Bizilagunak azaroak 13an ospatuko da. Igande horretan, etorkin, errefuxiatu eta bertoko familiak bazkaltzeko elkartuko dira Araban. Gauza bera gertatuko da Euskal Herriko, Europako eta munduko herri eta hirietako beste hainbat etxeetan.
Bazkari bakoitzean, bi familiaz gain, dinamizatzaile batek parte hartuko du, antolaketan laguntzeko. Familia kontzeptua, moduz zabalean ulertuta, noski: ama bakarrak; emakumez, gizonez edo emakume eta gizonez osatutako bikoteak, seme-alabekin edo gabe; pisukideak; bakarrik bizi diren pertsonak, amamak beraien ilobekin; lagun taldeak…

Ireki zure etxeko ateak, zabaldu zure gogoa! Izan Bizilaguna!” lemapean, jatorri ezberdinetako lagunek ekimenean parte hartzeko gonbitea ondoko bideoan luzatzen dute:  https://www.youtube.com/watch?v=Jx5cWz95Ni0 Beraien artean, Bernardo Atxaga idazlea, Lourdes Oiarbide txirrindularia eta Maider Unda borrokalaria aurkitzen ditugu. Bertan, etorkinen inguruko zurrumurru xenofoboei ateak ixteko gonbitea luzatzen dute.

¿Zer egin behar duzu parte hartzeko?

Honako aukerak dituzu ZEHAR errefuxiatuekinrekin harremanetan jartzeko:

contacto_bizilagunak (3)

Hurrengo herrietakoa bazara, parte hartzeko formularioa bete esazu (bai familiak eta baita dinamizatzaileak ere): Vitoria-Gasteiz, Aialako kuadrilla, Kanpezuko kuadrilla eta Arabako Lautadako kuadrilla.

Informazio gehiagorako sartu gure webgune eta sare sozialetan:

https://www.cear-euskadi.org/?p=2140

https://www.facebook.com/bizilagunak.araba/

https://twitter.com/BizilagunAraba

Elkarrizketak lotzeko Miriam Del Ríorekin jarri zaitez harremanetan: miriam.delrio@cear-euskadi.org

Guardar