Milioi erditik gora pertsonak alde egin behar izan zuten etxetik Gerra Zibilean. Hogei eta hogeita hamar mila ume artean atera ziren euskal portuetatik Belgikara, Erresuma Batura, Sobietar Batasunera eta Frantziara 1937an, indarkeriatik ihes. Egoera tragikoa, gaur egun Europara babes bila datozen pertsonen egoeraren oso antzekoa.Gaur egun, behartuta lekualdatu behar izan duten pertsonak 68 milioi eta erditik gora dira mundu osoan, Iheslarientzako Nazio Batuen Goi Mandataritza (ACNUR) erakundearen datuen arabera. Eta kopuru hori etengabe gorantz doa. Gatazkengatik eta jazarpenarengatik, 44.400 pertsonak egunero beren etxetik hanka egitea beste aukerarik ez dute. Eta ez dira bakarrak, era askotako arrazoiek behartuta lekualdatu behar izaten baitu jendeak:eredu kapitalista harrapakariaren ondoriozko ondasun naturalen espoliazioa, pobretzea eta ingurumenaren degradazioa, edo emakumeen gorputzean edo LGTBI komunitatean eragiten diren indarkeriak, besteak beste.

Ana Mary, Hady, Augustine eta Igor dira historia honen protagonistak. Erbesteratuen 2 historia eta babes bila etorritakoen 2 historia, oso antzekoak ezaugarri askotan: jazarpena, ihesa, leku seguru batera iritsi arteko bidea, beste herrialde batek hartua izatea, eta hamaika sentimendu, hala nola beldurra, deserrotzea, nostalgia eta itxaropena.

Kanpina honek sentsibilizatu nahi du egoera horietatik guztietatik ihesi datozen pertsonak egoki hartzeari dagokionez. Erbeste izan ginen eta horrek gaur egun gizarte gisa babes izatea eskatzen digu.

Oparitu babesa

Nola lagun dezakezu? Webgunean aukera hauek guztiak aurkituko dituzu:

✔️ Oparitu babesa. Gabon hauetan txartel solidarioetako bat oparituta, zuk zein oparia jasotzen duenak artatzen ditugun errefuxiatuen bizimodua hobetzen lagunduko duzue.

✔ Egizu ekarpena. ZEHAR errefuxiatuekinri lagundu unean-uneko dohaintzak eginez edo bazkide eginez.
️ Oparitu Asylum. Ezagutzen al duzu Javier de Isusiren Asylum komikia? Hemen duzu informazio guztia.

 Kanpaina zabaldu zure sare sozialen eta kontaktuen bidez.

CEAR Euskadin babesa gara, eta zu proiektu horren parte izan zaitezke.

Informazio gehiago gure webgunean: https://seamosrefugio.cear-euskadi.org/eu/